Kategoria: dibertsio_extremoaren_palak
Uztailaren hasieran Saloun izan nintzen (urbanismo eta zentzu terminoak elkartuezinak diren erresuman) eta han dibertsio kontzeptua aldatuko duen asmakizun izugarri batekin topatu nintzen. Entzuna nuen behin baina gehiagotan dena asmatua dagoela, ez dagoela ezer berririk, gaur egun egin beharrekoa aurretik asmatutakoa birmoldatu eta konbinatzea dela modu horretan, produktu berriak sortuz baina orain arte, inork ez du asmakizun kontzeptu hau jarraian azalduko dizuedan iluminatu honek bezain hurrun eraman. Hondartzara zoaz lagunekin eta mila gauza eramaten diituzu aurretik dituz...