Kategoria: udako_apunteak
Kantu asko entzun ditut uda honetak; batzuk zaharrak eta beste batzuk berriak baina hala ere, talde kuttun horietako batena da buruan bueltaka jarraitzen duen bakarra. PD: Sentitzen dut bideoklipa jarri ez ahal izatea baina youtubek egunero arazo gehiago jartzen ditu
Uztailaren hasieran Saloun izan nintzen (urbanismo eta zentzu terminoak elkartuezinak diren erresuman) eta han dibertsio kontzeptua aldatuko duen asmakizun izugarri batekin topatu nintzen. Entzuna nuen behin baina gehiagotan dena asmatua dagoela, ez dagoela ezer berririk, gaur egun egin beharrekoa aurretik asmatutakoa birmoldatu eta konbinatzea dela modu horretan, produktu berriak sortuz baina orain arte, inork ez du asmakizun kontzeptu hau jarraian azalduko dizuedan iluminatu honek bezain hurrun eraman. Hondartzara zoaz lagunekin eta mila gauza eramaten diituzu aurretik dituz...