Amarauna eta teknologia berriak, sorkuntzaren mundua aldatzen ari dira. Ramoncin eta bere lagunak ez dira nazkatzen aldaketa hau sorkuntzaren kalterako dela esateaz baina ni behintzat, teoria horren antipodetan aurkitzen naiz. Sorkuntza inoiz baino biziago dago, libreago. Duela ez urte asko, gazte normal bati, ezinezkoa zitzaion bere musika erakustea, laburmetrai bat egin eta zabaltzea edo bere margolanak munduan zehar erakustea. Gaur egun, hau posible da, eta orain arte bidean geratzen ziren artista asko, bere lekua aurkitzen ari dira. myspacek adibidez, ...
Pasa da gogorrena. Orain, gozatzen hastea tokatzen da...
"Ekaitza badator eta ni zai. Zintzilikatuta nituen arropak jaso ditut eta ekaitza badator. Ekaitza badator eta ni zai. Leihoak itxi ditut eta portxeko aulkiak ere lotuak daude eguzkia denean itzala ematen didan zuhaitzera eta ekaitza, gertuago dago. Ekaitza badator eta ni zai. Portxeraen erdian eserita nago laino beltzari begira, “Jaso al ditut etxe atzekaldean nituen gauzak? Bai, barruan daude”. Ekaitza badator eta ni zai. “Hamaka gorde al dut? Bai, autoko maleteroan dago”. Ekaitza badator eta ni zai. Laino belatzari begira nago eta ez dut ezer gehiago egiteko ekaitzari itxarotea ba...
Beti esan izan dut gure gaztaroko bi ardatz nagusiak Geroh eta Son Goku izan zirena. Agian gauzak neurriz kanpo ateratzen arituko naiz baina zer nahi duzue ba esatea? Nire zaletasun handienetako bat da. Hala ere, ez da izugarrizko tontokeria ere, Ormaiztegiko taldeari esker hasi baiginen musikaz gozatzen eta Son Gokuri esker aldiz kultura audiobisula barneratzen. Gogoan dut amonaren etxean bizi izan ginen garaia eta nola joaten nintzen korrika egunero herriko plazatik etxera, amona afaria egiten ari zen bitartean eta sukaldeko berotasunean, Goku Freezerren kontra borrokatzen i...
neraman Xabiertxo sarera igotzeko intentzioarekin baina beti arazo berdinarekin topatzen nintzen; bere luzera. Alde batetik, Youtubek 100 mega eta 10 minutuko bideoetara mugatzen zaitu Euskaltubek bezalaxe. Beste alde batetik eta esan didatenez, Google Videok ez zaitu hainbeste mugatzen baina playerra ez zitzaidan gehiegi gustatzen (itxura ere zaindu beharreko kontua da). Halako batean, anpulubilako Oierrek EZBBrako aukeratu zuten bere lan Raskaanaren esteka jarri zuen blog honetako erantzun batean. Lan hau vimeo.com webgunean zegoen eta bertan nahasten hasi bezain pronto...
Larunbat iluntzean Lekeitiora iritsi eta zalantza handiak genituen gauean egin behar genuenaz. Beasainera itzuli eta Ormaiztegin parranda bota, Beasainera itzuli eta Beasainen trago batzuk hartu, Lekeition geratu eta furgonetan lo egin edo Lekeition geratu eta hiru artaburu beasaindarrentzat logela bat bilatu. Ez ziren ez aukera gutxi baina saria jaso eta kanpoan zen klima tropikala ikusita, hoberena Lekeition geratzen izango zela pentsatu genuen. Hala ere, gure inkoszientziarako berezko jarrerari kontra eginez hotelen batean lo-gela bat hartzea erabaki genuen goizean deskants...
Ba asteburu osoa Lekeition pasa dugu (laburrak, luntxak eta parranda ederra nola ez) eta azkenean, opari eta guzti etorri gara. Xabiertxok, Amateur Argumentuzko kategorian 1. saria eraman du XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bileran (EZBB). Jaialdi honetan ez dute aurretik abixatzen eta ezusteko ederra eraman genuen irabazlea Xabiertxo zela entzutean. Aurreko postean esan nuen bezala Xabiertxo sasi-dokumentala gaur bertan blogean jartzeko intentzioa nuen eta atzokoa eta gero, askoz ere estreinu aproposagoa dugu hau. Oraindik ez dugu erabat aterrizatu… Amaitzeko, epamahaiari e...
Joan den astelehenean (azaroak 17), hasi zen 2008ko Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB). Egun horretatik, euskal sortzaile ezberdinen lanak eman eta eman ari dira eta gaurkoan, guri tokatzen zaigu. Azken Trena eta Xabiertxo aukeratuak izan dira eta gaur bertan botako dute Xabiertxo eta bihar, Azken Trena. Amateur kategorian argumentuzkoen artean izan dira aukeratuak biak eta egia esan, oso gustora gaude gure lana gure herritik kanpo ikusi behar dela jakitearekin.  ...
Charlton Heston Iberikoa… Beasainen? Segi 5:45 minuturarte Surrealista gutxi esatea da...
Astelehenean, egunero moduan, afaltzen bukatu eta egunkariari heldu nion telebista madarikatu horretan zer botatzen zuten ikusteko. Madarikatua diot ez telebista gorrotatzen dudalako baizik eta guztiz kontrakoagatik. Gustoko dut telebista ikustea, ordu horretan gehienbat, baina azkenaldian lotsagarria da Prime Timeko programazioa. Egun gutxitan aurkitzen dut gustoko zerbait eta Tele 5n C.S.I Las Vegas (Grissom handia!) kendu eta C.S.I Miami botatzen asi zirenetik astelehenetan ere ez dut zer ikusi izaten. Egunkariko azken horriak begiratu nituen eta nire aukera...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D