Aurkikuntza bat eta harrikara bat (vimeo.com eta Frunklen)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-11-26 12:09
4

neraman Xabiertxo sarera igotzeko intentzioarekin baina beti arazo berdinarekin topatzen nintzen; bere luzera. Alde batetik, Youtubek 100 mega eta 10 minutuko bideoetara mugatzen zaitu Euskaltubek bezalaxe. Beste alde batetik eta esan didatenez, Google Videok ez zaitu hainbeste mugatzen baina playerra ez zitzaidan gehiegi gustatzen (itxura ere zaindu beharreko kontua da).

Halako batean, anpulubilako Oierrek EZBBrako aukeratu zuten bere lan Raskaanaren esteka jarri zuen blog honetako erantzun batean. Lan hau vimeo.com webgunean zegoen eta bertan nahasten hasi bezain pronto konturatu nintzen nire arazoiei konponbidea zela vimeo.com hau. Hilabetean 500 mega igotzen uzten dizu beraz, ez duzu denbora mugarik.

Kontua beraz, 500 mega hauek ongi administratzean datza ezta? Ba nik xahutu ditut dagoeneko. Joan zen kurtsoan zehar, Goitb-n izan ginen errealizazioko praktikak egiten eta bertan, ordu erdiko saio bat egin beharrean izan ginen. Gure kasuan, Frunklen.

Sinopsia: Karrera amaierako proiektu moduan eginiko telebista saioa. Bakoitzak lau minutuko bideo bat egin behar zuen eta ondoren, lauak ordu erdiko saio batean integratu. Emaitza, Frunklen izan zen eta gezurra ematen badu ere, karrera amaitzen utzi ziguten.

Frunklen from indezent on Vimeo.

oier u.

oier u. 2008-11-27 11:11 #1

Nik ere youtube eta euskaltube probatu ditut. Youtubeko kontua azkenean kendu egin nuen, eta euskaltubekoarekin saiakera gehiago egin ditut. Baina kalitateari dagokionez.... ejem. Vimeo momentuz hobetoen niretzat, zentzu guztietan.

Besterik aurkituz gero abisatu!

indezent

indezent 2008-11-27 11:14 #2

Kalitate aldetik ez dago alderik eta horretaz gain perfilaren eta bideoen kudeaketa askoz ere erabilgarriagoa da. Nik oraingoz, nahikoa honekin...

haritz

haritz 2008-11-27 15:00 #3

Kaixo:

Euskaltubek une honetan 200 Mb arteko bideoak onartzen ditu, eta aurki 300era igoko dugu.

Iraupen mugarik ez du. Muga bakarra, norberak erabilitako kodifikazioak jartzen dio. Alegia, ez dela berdina 100 Mbetan 10 minutuko bideo bat edo ordu erdikoa. Badira luzera handiko bideoak, nahiko kalitate txukunean.

Eta badaude zenbait adibide kalitate aldetik nahiko duinak iruditzen zaizkidanak: Hau eta hau, esaterako. Jakina, norberaren jaiotasunaren arabera asko aldatzen da kalitatea. Baina batzuek oso ondo asmatzen dute kodeketarekin.

Abiadura beste kontu bat da, hori bai... Mezu honekin  ez dut Euskaltube Vimeo edo Blip.tv-rekin alderatu nahi.

Bestalde, HD bideoak jartzeko aukera ere aztertzen ari gara. Baina hor topatzen dugun arazoa EHn dauden konexioen kalitate eskasa da. Horrek asko mugatzen gaitu.

Ondo izan!

indezent

indezent 2008-11-27 15:54 #4

Azkar dabil Haritz betiko moduan ;)

Egia esan ez nekien euskaltuberen muga zein zen baina webean nahasten ibili nintzen eta inon idatzita ikusi ez nuenez (ez dut esaten jarriko ez duenik baizik eta ez nuela topatu) muga Youtubekoaren berdina izango zelakoan negoen. Are gehiago azkeneko diseinu aldaketarekin jeje.

Hala ere, ongi dago norberak berea defendatzea inork baino hobe baitaki norbera zertan dabilen. Eskertzen da informazioa.

Besterik gabe, ea egunen batean blog honetan idazten duzun zure burua defendatu beharrik izan gabe jajaja

Ondo izan!

PD: Gaur zuen audioak igotzeko zerbitzua probatu dut eta gustatu zait, hor bai zegoen zulo bat sarean. Jarraituko dut erabiltzen. Ez dadila dena txarra izan...

Utzi iruzkina: