Makina bat gauza arraro ikusi eta entzun izan ditugu baina lerro hauetan kontatzen dizuedan hau normal normala, ez da. Sekula pentsatu al duzue zuen herriari izena aldatzea? Ez dut uste. Badaude gauza batzuk betirako direla pentsatzen dugunak, betitik datozenak, aldaezinak eta askotan jatorria ere ezezaguna egiten zaizkigunak eta hortxe dute agian beraien magia ezta? Zergatik izena du Beasainek Beasain edo Ordiziak Ordizia? ( Ah ez, hauek aldatu zioten izena, Villafranca de Oria zen ala?). Tontakeriak alde batera utzita gaur arratsaldean zur eta lur utzi nauen berri honi heldu...
Gaurkoan esperimentu txiki bat egin behar dugu. urratsa: Entzun hau urratsa: Entzun beste hau urratsa: Pazientzi pixka bat, entzun beste hau urratsa: Lasai, azkena da eta, entzun hau Eta amaitzeko entzun Party Ben-ek lau kantu handi hauekin egin duena: PD: Hasieran arraroa egin zitzaidan, azken entzunaldietan aldiz entzuten dudan bakoitzean geiago gustatzen zait. "...
Artista hauek lanean jarraitzen dute eta azkenaldian despistatuta ibili naizenez hemen dituzue 1x03 eta 1x04. Hirugarrena ez zitzaidan gehiegi gustatu baina laugarrena izugarria da. Hala eta guztiz ere, fiera hauek blogean berriz ere jartzea eraman nauena bostgarren atala dugu: Callejosos, mortala picha!Malviviendo 1x05 Callejosos from malviviendo on Vimeo.
Hauxek MARCA egunkari handiak BRAWN GP taldearen inguruan emandako informazioa Australiako GPa baino lehen, eta gero (fieras!). itturria: nerbiox (Ea noiz hostia itten deken blog bat eta e-maile abandonatzen deken!)
“BHL: tenemos pendiente de entregar un paquete al titular del 34xxxxxxxxx. Si es Vd., por favor contacte con nosotros al 90 5x xx xxx” Hauxe da atzo iluntzean nire mugikorrera iritsi zitzaidan mezua. Zer da hau? Hasteko mezulari enpresa ezagun baten izenarekin jokatzen du (hau DHL da eta ez BHL). Hori gutxi balitz, nire zenbakiaren aurrean 34 prefikoa ageretzen da (atzerrik lanean ari direnaren froga) eta amaitzeko nire pakete miragarria eskuratu nahi badut 905 zenbaki batera deitu behar dut (zenbakiak banatu badituzte ere horretaz konturatzeko gai bagara…) Hau ez al da delitu...
Aurreko batean Cuatroko El Hormiguero saioa ikusten ari nintzela pentsatzeko eman zidan esperimentu bat ikusi nuen. Kontua da, Flipyren tartean jostailuzko auto txiki bat zutela esku artean eta hau, urarekin bakarrik martxan jarri zutela. Urarekin bakarrik diodanean ura bakarrik erabali zutela esan nahi dut, hau da, ez zuten honen abiadura edo lurrina erabili jostailuzko auto urdina martxan jartzeko. Ura depositu batean sartu zuten eta mekanismo baten bidez oxigenoa eta hidrogenoa banatzen omen zituzten hidrogenoaren bidez, autoa urdin txikia martxan jarri ahal izateko. Esan et...
Rafa Ruedak kontzertua eskaini zuen joan zen asteazkenean Ordiziako Herri Antzokian. Leku ederra da antzokia eta gainera, azkenaldian gogo gehiago izaten dut kontzertuak eserita ikusteko zutik baino (adina izango da…). Gauzak horrela eta Rafa Rueda handiaren (Pi.L.T.n egon zen edonork handia izan behar du derrigor) “Zuhaitz okerretan gora noa” diska entzun ostean, kontzertua ikusteko gogotsu nintzen eta ez nintzen inolaz ere damutu. “Kea”, “Saredun Eskua” eta azken diska den “Zuhaitz okerretan gora noa” lanetako kantuak jo zituzten eta kontzertua ordu eta erdiz luzatu zen. &nb...
Denbora asko pasa da azken aldiz zinera joan nintzenetik, gehiegi agian baina atzokoan, bolada txar hau apurtu genuen. Watchmen izan zen filme aukeratua. Zuzendaria: Zack Snyder Aktoreak: Malin Akerman, Billy Crudup, Matthew Goode, Carla Gugino, Jackye Earle Haley, Jeffrey Dean Morgan, Patrick Wilson Luzera: 163 min Herrialdea: AEB Urtea: 2008 Azken urteetan komiki edo eleberri grafikoak zinera eramateko ohitura hartzen ari dira (Sin City, 300 edo The Spirit beste batzuen artean). Ez dut sekula helduentzako ...
Orain dela aste batzuetako kontua da baina gaur arte ez dut blogean kartzeko aukerarik izan (edo gogorik...). Kontua da Peachy Joke talde tokosarra Goierri Irratian izan genuela martxo hasieran. Beraiek jarri ziren gurekin harremanetan eta bidali ziguten erreferentzia taldearen myspace-a izan zen. Mezua irakurri, lotura sakatu eta beraien As The Crow Flies kantua entzuten hasi nintzen. Izugarria! Talde handia da, entzun eta euskalduna dela sinesten ez duzun horietakoa (ingelesez abesten dute). Kantua entzun bezain pronto garbi izan nuen Egunon Goierri saioan nahi nituela eta...
Ostiralean sagardotegia tokatu zen. Ederki pasa genuen bai Artola sagardotegian eta baita Hernanin ere baina amaieran, disgusto ederra eraman nuen. Beasaina iritsi eta nire poltsikoan ez zegoen mugikorrik. Normalean ez dut ezer galtzen (zortea izan dut orain arte) eta sakelekoaren galera eta gainean nuen mozkorra medio zirela izugarrizko moskeoa harrapatu nuen. Hurrengo eguerdian esnatu, bazkaldu eta Hernanira joan nintzen mugikorraren bila. Kontua da, argi eta garbi gogoratzen nuela autobus bidean orduari begira ibili nintzela beraz, mugikorrak autobusa hartu genuen tokitik gertu...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D