The Indezents bloga >>

Badira gauza batzuk ulertzen ez ditudanak. Horrelaxe hasi nuen aurreko astean blog honetako post bat. Aste bete pasa da eta berriz ere post berri bat esaldi berdinarekin hasi beharrean naiz (uste nuena baino motzagoa izango naiz…). Harira. Demagun enpresa baten zerbitzuak kontratatzen ditudala. Hilabetero ordaindu beharreko zerbitzua da eta konturatzerako hamar urte daramatzat enpresa horri bere zerbitzuak kontratatu eta ordaintzen. Bezero fidela naizela esan daiteke ezta? Ez dut kexarik zerbitzuarekin baina egia esan, sekula ez dut arazorik izan eta ondorioz, ez ditut sekula nerekik...


Atzo iluntzean etxera iritsi eta ordenagailua piztean, betiko moduan posta elektronikoa zabaldu (ohituretako gizona naiz) eta espero ez nuen mezu batekin topatu nintzen. Mezua, diariovasco.com web-guneko kazetari batek sinatzen zuen eta Gipuzkoako blogen inguruan artikulu bat idazten ari zela azalduz lauzpabost galdera bota zizkidan. Lehendabizi, gustora sentitu nintzen horrelako zerbaitetarako nitaz gogoratzeagatik. Gero (segundu pare bat), lurrera jetsi eta blog gehienetara mezu berebera iritsiko zela konturatu nintzen eta azkenik, galderak irakurri eta pentsatzen hasi nintzen....


2006an ezagutu genuen hirukote australiar hau. Erabat txundituta utzi zuten mundu guztia taldearen izen berbera zuen lehen diskarekin. Urte hartan Gasteizko Azkena Rock jaialdian izan zirenek, burmuinean grabatuta ekarri zuten taldearen izena eta beraiei esker, beste guztiok ere hemendik urte batzuetara kulto diska bat izango den hura ezagutzeko aukera izan genuen. Aurrekoan aipatzen nuen badirela diska batzuk entzun eta entzun  egon zaitezkeena, egunak, asteak eta baita hilabeteak ere. Horixe izan zen Wolfmotherrek nigan sortu zuen erantzuna lehen aldiz entzun nuenetik. Ordu...


Badakizue ez ditudala sekula SGAEkoak oso gogoko izan. Hala ere, badira gauza batzuk ulertzen ez ditudanak. Herriko gazte talde batek bere herrian musika jaialdi bat antolatzeko erabakia hartzen du. Udaletxean laguntza eskatzen dute eta honek, laguntza ematen die jaialdi hori aurrera atera ahal izateko. Jaialdien ideia, gazteei bideratutako ekintzei dagokionean, zeharo hilda dagoen herri batean, urtean behin bada ere, gazteentzat zerbait antolatzea da. Helburu hori kontuan izanda, irabazi asmorik gabeko jaialdi bat sortzea erabakitzan da. Sarrerak debalde izango dira eta ateratako dir...


Asteburu luze eta zoro honen ostean Jazpana! Fest Jaialdi honen lehen edizioaren balorazio positiboa egin beharrean gaude. Ostiralean ez genuen eguraldia lagun izan eta saskibaloi txapelketa Murumendi eskolako frontoiera eraman beharrean izan ginen. Hamar bat taldek hartu zuten parte txapelketan (neska eta mutilak) eta giro ederra izan zen partida guztietan zehar. Ondoren bideo emanaldia izan genuen (Joe Strummer: The Future is Unwritten) eta 30 bat lagun elkartu ziren bertan. Filmea amaitzean, Moby Dick bilbotarrak jendea aho bete hortz utzi zuen kontzertua eskaini zigun. Ahots...


Ez zait sekula musika esklusiboaren kontua gustatu. Hau da, bada jendea talde bat izugarri maite duena oso jende gutxik entzuten duelako, elite moduko baten kide dela sentiarazten diolako (eta badakizue elitismoak ez zaizkidala batere gustatzen).   Adibidez, jende tipo honi izugarri gustatzen zitzaion Radiohead (adibide bat da! ez dadila inor haserretu…) jende arrunta taldea eta bere musika ezagutzen hasi zen arte. Orduan… ba, dagoeneko ez dira hain onak (ziur horrelako norbait ezagutzen duzuela).   Kontua da, ez naizela jarrera horren zalea baina badela horrelako ze...


Orain hilabete batzuk laneko emailean jaso nuen Rusia hotzeko amodio gutun bat erakutsi nizuen (Oraindik ez ditut Rusiako familiarrak bisitatu…). Hala ere, ziur nintzen Olesyaren amodioa benetakoa zena eta dirua aurrezten ari nintzen bere bila joan ahal izateko (bere emailera bidalitako gutunak errebotatuta iristen zaizkit..). Kontua da, gaur bertan beste amodio gutun bat jaso dudala Rusia hotzetik (ez dakit zergatik baina han inguruko neskei ni bezalako mutilak asko gustatzen zaizkie…). Asko maite nuen Olesya baina, gutuna irakurri, eta zer nahi duzue ba esatea… Hau askoz hobea dago!...


Badira diska batzuk lehen aldiz entzun eta hilabeteetan zehar burutik kendu ezin dituzunak. Behin eta berriz entzuten dituzu eta azkenerako, garai konkretu hori betiko gogoratuko dizuten diskak bihiurtzen dira.   Boteprontoan, Sepulturaren diskek nerabetasuneko zoramena ekartzen didate burura, Audioslaveren lehen diskak aldiz, Bilbon ikasten nuen garaia eta Queens of the Stone Age-k, Arrasateko urteak… Diska hauek leku  garrantzitsu bat betetzen dute norberaren bihotzean eta horregatik, bizi osoan izango ditut kuttun. Garai hartako sentsazioak ekartzen dizkidatelako burura; oroit...


Azkenaldian oso gutxi ikusten dut telebista (eta asko ikustekoa izan naiz beti…). Horregatik, eguerdian lanetik etxera iristen naizenean telebista aurrean bazkaltzea gustatzen zait. Egia esan, eguerditako programazioa ez da erakargarriegia izaten eta zapping egiten igarotzen nuen bazkaria Mujeres y Hombres y Viceversa, La Ruleta de La Fortuna eta La Sextako krminologoen artean (haze trioa… lotsa ere ematen dit onartzeak jeje).   Kontua da, aurreko batean zapping orokorra egiten ari nintzenean (nire familia osoa zoratzen duen ekintza portzierto) marrazki bizidun batzuekin egin nuel...


Nahiko abandonatua izan dut bloga azkenaldian (aurreko larunbateko asperraldia salbu) eta atentzioa deitu zidan bati kontatu nion nola nahiko liatuta nabilen beste kontu batekin. Beno… nahiko liatuta ez, zoratuta! Ba hementxe arrazoia.              Jazpana! Fest Jaialdia urriaren 23 eta 24ean ospatuko da Beasaingo Bernedo Aparkalekuan Rural Postmodern Festival in Beasain lemapean. Horixe da gure izena eta baita gure izena ere. Herritik mundura, txikitik handira eta nola ez, ezberdintasunetik berdintasunera.   Jaialdi potentea izan beha...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!