Diska kuttun bat gehiago: Bon Iver (For Emma, Forever Ago)
Badira diska batzuk lehen aldiz entzun eta hilabeteetan zehar burutik kendu ezin dituzunak. Behin eta berriz entzuten dituzu eta azkenerako, garai konkretu hori betiko gogoratuko dizuten diskak bihiurtzen dira.
Boteprontoan, Sepulturaren diskek nerabetasuneko zoramena ekartzen didate burura, Audioslaveren lehen diskak aldiz, Bilbon ikasten nuen garaia eta Queens of the Stone Age-k, Arrasateko urteak… Diska hauek leku garrantzitsu bat betetzen dute norberaren bihotzean eta horregatik, bizi osoan izango ditut kuttun. Garai hartako sentsazioak ekartzen dizkidatelako burura; oroitzapenak, amodioak, eta baita kalabazak ere.
Kontua da, gaur egun ere esku artean dudala hauetako diska bat baina dagoeneko ez da diska bat, artxibo digitala baizik (gauzak aldatzen ari dira…). Hala ere, izugarri gustora entzuten ari naiz eta ziur naiz hemendik urte batzuetara garai hauek ekarriko dizkidala burura (ea oroitzapen onak diren…).
For Emma, Forever Ago izena du diskak eta obra izugarri honen erruduna Bon Iver da. Berezko izena Justin Vernon du eta diskaren istorioa gutxienez, bitxia da. Justin gizajoak gaixotasun larri bat zuen eta hori gutxi balitz, aste berdinean bere musika taldea banandu eta neska lagunak utzi egin zuen (tabakoa uzteko aste txar bat…).
Hau guztia ikusi eta herritik alde egitea erabaki zuen Vernonek. Mendiko txabola batera joan zen bizitzera eta han bertan grabatu zuen diska, bere neska lagun ohiaren izena jarri zion diska.
Bere bizitzako une garrantzitsu batean sortu zuen diska Justinek eta hori, nabari delakoan nago. Ez Justinen kasuan soilik baizik eta inoiz sortu diren gauz on guztietan. Badira momentu batzuk non egileak zer kontatu duen eta hortik sortzen dira maixulanak. Egileari garai bat gogora ekartzen dioten lanak, sentsazio eta sentimendu batzuk gogora ekartzen dizkioten lanak, ikusle soilei ere, gureak ekartzen dizkigutenak. Adibide garbi bat, hauxe:
Iruzkinak
oier u. 2009-10-17 20:43 #1
Asko atsegin dudan diska da, Jose Gonzalez, Nick Drake, Cohen eta Laboa bezalakoen artean lekutxoa egitea lortu du!<br />
Utzi iruzkina: