The Indezents bloga >>

Musika estilo ezberdinetako taldeak izan ditugu Like A Rolling Stone tartean baina bada estilo bat saio honetan nahikoa presentzia izaten duena eta oraindik aipatu ez duguna. Estilo hau 80. hamarkadako azken urteetan sortu zen Ameriketan, Seattle inguruan hain zuzen eta beste askoren artean, Nirvana, Pearl Jam, Alice in Chains edo Screaming Trees bezalako taldeez gozatzeko aukera eman zigun. Grungeaz ari gara nola ez. Gaurko tarteko protagonista zerrenda honetan falta den taldea dugu. Askok dagoeneko asmatuko zenuten moduan, gaurkoan Soundgarden taldeaz ariko gara. 1.- ULTRAMEGA OK Sound...


(21:01) Titularren artean TV3 kateko Krakovia saioak Real Madrileko Guti jokalariaz egin duen parodia... (ez du komentariorik behar...)



Ostiralean, poteatzen ari ginela (nola ez) ETBko GauBerri delakoan elur denboraleak sortutako ondorioak ikusten aritu ginen (ikusi, tabernan musika hederra jartzen ari ziren). Halako batean, kazetaria Ormaiztegin zegoela ikusi genuen eta hizketan ari zen bitartean, auto batek herriko irteeran izandako izandako arazoak erakutsi zituzten. Ezin zuen ez aurrera ez atzera egin eta autoari bultzaka zebiltzan gazte koadrila batek ez zuen gehiegi laguntzen; autoa irristaka, ondoan geldirik zuen autobusaren aurka bidaltzen bait zuten. Autoa noraezean, autobusa ezin mugitu eta gazteak lagundu nahia...


III.- COLDPLAY IV.- ZEA MAYS


Orain arte, Nazioarteko taldeez aritu gara Like A Rolling Stone saioan; estatubatuarrak, eskandinabiarrak eta ingelesak. Egia esan, gure saioan entzuten dugun musika gehiena inguru hauetatik etorri ohi da baina bada beste lurralde bat musika asko eta oso ona eskaintzen diguna. Nola ez, Euskal herriaz ari gara. Zaila egin zaigu Euskal Herriko talde bat aukeratu beharra izatea talde euskaldun batek protagonizatuko duen lehen tarte honetarako baina azkenean, faktore ezberdinak kontuaz izan ondoren, Bilbo aldera joateko erabakia hartu dugu. Gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Zea Mays 1....


- Beasaina? - Bai bai, sartu Bere bota beltz eta gona koloreduna autoan sartu ditu - … - Uste dut hamasei urte nituenetik ez nuela autestopik egiten kar kar kar baina lagun batzuekin geratu naiz eta ez nuen nola joan. Azkar hartu nauzu ordea, zortea izan dut - Etzait ezer kostatzen. Horrela behintzat konpainia izango dut bidean (konpizitate irribarre batek ihes egin dit) - … - Eta? Nolatan hemendik? - … - Barkatu, ez dakit ixilik egoten… Ze inporta zait niri zertan zauden hemen kar kar kar (deserosotasun irribarre batek ihes egin dio) - Ez… Egia esatea nahi baduzu autoarekin buelt...



(21:18) 98tik bere buruari argazki bat atera dion amerikarrari 2 minutu pasatxo Jaingoikoarekin konparazio eta guzti. (21:28) Beste garai batean titular izango zen 60 eta 70. hamarkadetan ilegaltasunean ikastoletan klaseak ematen aritutako andereñoei omenaldia, 20 segundu deklaraziorik gabe. Berri garrantzitsu gehiegi agian? 21:15etan transanlantikoetan golfean jokatzeko pelota biodegradableez ari ziren... Arrainentzako janarian biurtzen dira.


Orain arte, rock taldeez aritu gara Like A Rolling Stone tartean. Hala ere, badakizue Egunon Goierri honetan oso gustoko dugula erritmoak aldatzea eta tarte honetan ere, ezpiritu berdina mantenduko dugu. Gaurkoan, Britainia Handi aldera joango gara eta gaur egun, musikalki hain emankorra den lurralde honetako talderik puntakoenetako bat aukeratuko dugu. Nahiz eta merkatu komertzialean bere lekua egin, musikazale gehienek errespetatzen duten talde bat hain zuzen ere. Gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Colplay. 1.- PARACHUTES Coldplay 1997ko maiatzaren 17an sortutako musika talde ing...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!