Azken aldian dexente ibili naiz gaztelianazko blog ezberdinak irakurtzen (meneame bidez geienak) eta harrituta geratu naiz interneten dagoen modarik inozoenetariko batekin. “Lehendabizi ni!” izena jarri diot (proposamenak onartzen ditut) eta bere funtsa hurrengoa da. Edozein blog post, youtubeko bideo, flickrreko argazki edo zer dakit nik publikatzean erantzuten lehena izatea (tontokeria dirudi ezta? Ba bai, tontakeria bat da…). Kontua da, lasterketaren arrazoia ez dela argitaratutakoari erantzun on bat ematen edo osatzen lehena izatea baizik eta, soilik eta inozoki, lehena izatean (bai, ...
Trailerra ikusi bezain pronto sartu zitzaidan gogoa Where The Wild Things Are filma ikusteko. Spike Jonze zuzendari amerikarraren azken lana da eta “Being John Malkovich” eta “Adaptation” bezalako filmeen ostean, kontuan hartzeko tipoa iruditzen zitzaidan. Where The Wild Things Are haurrentzako liburu batean oinarritua dago. Berez, Maurice Sendak idazle amerikarraren berrogei orriko liburuxka bat besterik ez da baina Jonzek, ausardia osoz, luzemetraia bat egiteko erronka hartu zuen. Bertan, haur bat guztiok barnean ditugun munstroekin topatzen da haserraldi baten ostean eta hauekin elkar...
Gero egongo da batenbat facebookek ezertarako balio ez duela esaten duena baina gaur bertan izugarrizko aurkikuntza egin dut sare sozial honi esker. Crystal Fighters izena dute eta Londondarrak dira. Bai bai, londondarrak. Ematen duenez, kantaria napar baten semea da eta bera aitaren kultura integratu du bere musika eta ikuskizunean. Beraien myspacean napar moduan agertzen dira eta jarraian dituzuen bi bideoklipak zalantzan jarri naute. Hala ere, ez, britainiarrak dira eta ematen duenez, naihiko ezagunak egiten ari dira irletan. Apirilaren 2an Bilbon izango dira Kafe Antzokian.
VIII.- KYUSS euskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Kyuss | Erabiltzailea: indezent IX.- RADIOHEAD euskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Radiohead | Erabiltzailea: indezent X.- ANARI euskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Anari | Erabiltzailea: indezentX1.- RAGE AGAINST THE MACHINEeuskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Rage Against The Machine | Erabiltzailea: indezent
Kitar soinuak entzuteko txanda dugu gaurkoan berriz ere Like A Rolling Stone tartean. Ameriketara jauzi egingo dugu berriz ere, Los Angelesera hain zuzen ere eta bertan, Rap Metal deitu izan zaionaren sortzaileak topatuko ditugu. Badira talde batzuk bi akorde entzutea nahikoa denak zein taldez ari garen konturatzeko eta horietako bat dugu gaur hizpide izango dugun laukotea. Hala ere, ez da soinua talde hau berezi egiten duten bakarra hitz aldetik ere aparteko taldea baitugu. Nazioartean kapitalismoaren makina salatu eta sona maila hau lortzen duten talde gutxi daude eta nola ez, Rage Agai...
Ciclogenesis Explosiva! (Ziklogenesis Leherkorra euskera jatorrean). Besterik ez dut irakurri azken egunetan egunkari guztietan. Eta zer ote da? Peter Jacksonen azken filma? (ez hori Lovely Bones da, ikusi beharrekoa…). Agian Death Metal talde finlandiar berriren bat dugu… Ez dakit ba… Egia esan, izen horrekin ederki geratuko lirateke kontzertuetarako kartelak. “Hi, zeinek jotzen dik gaur? Borraska Atlantikak lehendabizi eta Ciclogenesis Explosivak gero… Egurra!”. Badakit! Gaixotasunen bat izango dugu, zerri horietako bat, larrutan segurtasunik gabe egin ondoren harrapatzen duzun horietako...
Atzo bertan entzun nuen telebistan Francisco Camps gizajoak 900 euro besterik ez dituela bankuan, etxe bat duela beste norbaitekin batera (ez dut jakin nahi norekin…) eta horretaz gain, dagoeneko hamabost urte dituen auto bat duela. Hori omen da Camps umilak duen jabetza guztia. Ba garbi daukak bere amak ez ziola gauza bat egiten erakutsi: ahorratzen! Ea, nola da posible, gutxienez hilabetean 5000 euro kobratzen dituen tipo batek (hilabete batzuk behar ditut nik hori irabazteko…), bankuan 900 euro izatea? Nik esango dizuet, ez da posible! Hori guztia gutxi balitz, gaur goizean beste ...
Astelehen bat gehiagoz Like A Rolling Stone tarteari berriz ere heltzeko ordua iritsi zaigu Egunon Goierri saioan eta tartea, Bob Dylanen doinu hauekin hasten badugu ere, goitik behera ezberdina izango dugu gaurkoa ere. Hamargarren tartea dugu gaurkoa eta horrek esan nahi du, hamar talde edo kantari ezberdin hobeto ezagutu ahal izan ditugula Like A Rolling Stone saio honi esker. Gaur arteko bederatzi taldeetatik, lau estatubatuarrak izan dira; hiru, ingelesak; bat suediarra eta beste bat euskalduna. Eta zortzi, taldeak izan dira bakarlari bakar bat izan dugun bitartean. Datu hauek kontuan...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D