The Indezents bloga >>

The Grey Reveille lehen lanarekin guztiok aho bete hortz utzi ostean Peachy Joke talde tolosarra lan berriarekin datorkigu. Egia esan, desiatzen ginen lan berria esku artean izateko baina Martxoaren 27rarte lehen singlearekin konformatu beharko gara egun horretan akaleratuko baitute “Kidergarten’s Flight” izena daraman diska.   Berriz ere, Hans Krugerren eskutan jarri dute ekoizpena tolosarrek eta kanpamendu basea Bartzelonan kokatu dute orain urte batzuk Delorean zarauztarrek egin zuten moduan. Doinu dantzagarriagoak topatuko omen ditugu bigarren lan honetan eta egia esan, Cold Te...


Guk tele-arrastre diogun tokian, beraiek telesky... Guk tele-huevo diogun lekuan, beraiek tele-cabine... Beraiek croisant dioten lekuan... guk xolomo ta gazta bokata goizeko zortzietan! Oraingoz, nahiago dut euskalduna izaten jarraitu...



Post hau idaztea erabaki dut teleberriaren 5. minutuan baina pereza eman dit. 16. minutuan gertatu dena ikusi ondoren ordea... 21:05 "Hamburgesas con bacon, o sin bacon? Parece una tonteria pero no lo es..." Pues si, lo parece y lo es. Ez ote dira gauza garrantzitsuagoak gertatu Euskal Herrian Frantzian McDonal's pentsatzen ari den neurri sinboliko hori baino... 21:16 Izugarria! Harira. Ez dakit zer demontre pasa den Frantzian eta epaiketa baten aurrean jendea kexaka dabil. Tipo bat hizketan ari da, frantsesez. Beheran, itzulpena. Kriston informazio marra, letra nimiño batzuetantz...


Aurreko asteko Kyussen zarataren ostean, erritmoak aldatzeko ordua iritsi da berriz ere. Gaur talde handi batez arituko gara Like A Rolling Stone tartean. Britainiar hauek Estatu Batuetan izan zuten sekula izan duten arrakastarik handiena eta fama eta sona guzti hark, beldurtu egin zituen. Taldeak aurrera jarraitzea erabaki zuen eta beraien ibilbidean zehar mutatzen jarraitu dute fama eta komertzialtasunetik alde egin nahian. Diska bakoitzarekin zale guztiak harrituta utzi dituzte behin eta berriz eta egia esan, ez dugu uste inork susmatuko duenik nondik aterako zaizkigun hurrengoan. Tald...


Azkenaldian teleberriak aztertzea izaten ari da nire denborapasa tontoenetako bat baina ematen duenez, ez naiz gure kate publikoko berriekin flipatzen ari den bakarra. Blog honetan, zientzilari batek ederki egurtu ditu aurreko ostegunean Darwinen jaiotza eguna zela eta bota zuten berri baten harira (meneamen ikusia). Somatzen da ez duela teleberria egunero ikusten berri hau teleberri oso baten adibide bikaina baita. Guztiaz hitz egin ezertaz hitz egin gabe eta gaitik gaira pasa inongo koherentzia edo zentzurik gabe. Hementxe duzue proba:


Gaur lanetik ateratzean, zerbait ezberdina egiteko gogoa sartu zait, egunerokotasuneko rutinatik atera eta ezusteko zerbait egiteko gogoa. Gure bizitza tristeetako monotonia alde batera utzi, eta arrisku eta emozioekin jolasteko erabakia hartu dut. Lanetik atera eta… autoari gasolina botatzera joan naiz! Eta hori gutxi balitz, garbiketa tunelean sartu dut ni barruan nintzela! Horrelakoa naiz, arriskuaren labanan dantza egitea gustatzen zait. Azken finean, eta humiltasun osoz, Indiana Jones moderno bat naizela aitortuko dizuet. Sekula ez dakit hurrengo minutuan zer gertatuko zaidan, nora jo...



Like A Rolling Stone tartearekin hasi ginen egunean etorri zitzaigun burura lehen aldiz gaurko atalean hizpide izango dugun taldea. Hala ere, gogorregi hastea zela iruditu zitzaigun eta aurreragorako uztea erabaki genuen. Ez dakit oroituko duzuen baina lehen egunean Queens Of The Stone Age taldeaz aritu ginen eta behin baino gehiagotan aipatu genuen gaurko taldea. Queensak Harri aroaren erreginak baditugu gaur hizpide izango dugun taldea erregea dugu. Gaurkoan Like A Rolling Stone tartean, Stoner Rockaren sortzaileak. Zuekin, Kyuss 1.- SONS OF KYUSS Kyuss 1989an jaio zen Pal Spring...



theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!