- Hi, ze hostiatan hai haiz? - Eiffel Dorrea egin nahi diat zotzak bakarrik erabiliz… - Hori duk denbora galtzeko modua… - Beno, nire denbora duk ezta? - Hi, gaizki hai haiz… Hori ez dek hola… - Ez dek esan denboragaltze huts bat ziala? - Hala duk, baino gaizki hai haiz. Ez dituk aldamenetako pixuak kalkulatu, biga-gurutzaketak ez ditek marrazki hori, gainera kalitate txarreko zotzak dituk eta hi? Beno, hi ez haiz sekula oso habila izan ezertarako. Utziek neri! - Haber! Ni ai nittuan ba.... Intzak hirea nahi badek! Gainea! Puta mierda bat ez al zian dorre putakume hau? - Ta hala dek...
Pop alternatiboaren munduan izen garrantzitsu bat ditugu aspalditik El Columpio Asesino naparrak. Hala ere, lehen planora igaroko zituen lan baten beharrean zeuden eta badirudi, "Diamantes" honekin beraien helburua lortuko dutela. "Toro" honetan beraien betiko jarrera eta iluntasunari estribillo sinple baina itsatskor bat gehitu diote Berbintzanakoek eta egia esan, behin entzunda, oso zaila da burutik kentzea. "Te voy a hacer bailar..."
Bizardunak astaprotoen azken diskaren izena da bai baina Zugzwang egoeran egoteak beste zerbait esan nahi du berez. Xake partida batean eman daitekeen egoera bat da eta sekula fitxa beltz eta zuriekin jokatu baduzue, ezaguna egingo zaizue nahiz eta berarentzat izenik ez izan. Partida oker doa eta zure erregea larritasun uneak pasatzen ari da. Ipurdi azpian duen laukian babestuta dago, lasai, baina beste edozein laukira mugitu ezkero, bereak egin du. Horixe da Zugzwang egoeran egotea. Zauden lekuan bizirik jarraituko duzu nahiz eta erabat gustura ez egon baina edozein mugimenduk taulatik a...
"The King is Dead" da The Decemberist amerikarren azken lanaren izena. Taldearen seigarren lana dugu dagoeneko eta nahiz eta Estatu Batuetan izen handi bat izan, oraindik ez dute lortu europar merkatuan beraien lekua egitea. Badirudi du lan borobil hau izango dela kontinente zaharreko ateak irekiko dizkiena eta egia esan, ez da ate-joka etortzeko modu txarra. Down by The River lehen singela jartzen hasi ginen irratian baina azkenerako, gehiago gustauko zait "This is Why We Fight" hau.
- Egunon - Egunon bai... - Beno, ba zer diote analisiek? - Orokorrean ondo daude, osasuntsu zaude baina transaminasen kopuruak arduratzen nau. Altuxamarra da... - Eta zer da hori?- Gibela neurtzeko parametro batzuk direla esan dezakegu... Imaginatu gibelak lanerako obreroak behar dituela. Ba zenbat eta lan gehiago izan gibelak, obrero gehiago, transaminasa gehiago... - Eta? Ederki ari da lanean orduan nire gibela ezta? Obrero guztiak legezko kontratuarekin ditut gero kar kar kar - ... Edalea al zara? - Beno, asteburuetan gehienbat - Eta zenbat edaten duzu? - Ba ez dakitpa... Ez dut sekul...
Azken urtean blog honetatik hurrun mantendu nauten bi arrazoi naguasiak (nire bekatu kapital kuttuna den nagikeriaz gain), lana eta Jazpana! izan dira. Jazpanak orokorrean eta lanak, proiektu konkretu batzuen haritik. Nire lehen lan urtean, irratian brasa ematen aritzeaz gain, Goierri Telebistarako saio bat gauzatzen ibili nintzen eta egia esan, ederki apsa nuen. Nire Herria izena zuen eta bertan, Goierriko 18 herriak ezagutzeko aukera izan genuen herritar gazte baten eskutik (azkenen 16 izan ziren, Olaberria eta Mutiloa egin gabe gertau ziren, ekingo diegu egunen batean…). Goie...
2012 da baina lasai, ez da mundua amaitu behar, kontrakoa! NASAk, Agentzia Espazial Europarrak edo Soriako Astronomo Elkarteak (total, patatas...) planeta berri bat topatu du gure galaxiatik haratago. Sonda zein robot ikertzaile ezberdinak bidali dituzte bertara eta ziurtatu dute han ere, gurean bezalaxe, oxigenoan oinarritutako bizia dagoela. Lurraren tamaina laurdena du gutxi-gora behera eta ez dago bizitza inteligentea deitu daitekeenik. Bai milaka animalia zein landare mota baina ez tresnarik egin edo erabiltzen duen izakirik. Proposatzen duten ideia hurrengoa da. Mundu osoko 10.000 p...
Egun batzuetan besteetan baino desubukiatuago aurkitzen zara. Norbaiti telefonoz deitu eta berak hartzerako nori deitu diozun ahaztu zaizu, eguzkitako betaurrekoen bila hasten zara zoromoduan buruan dituzula konturatu gabe, jendeari zuk momentuan aukeratzen diozun izenez deitzen diozu edo okerreko egunean zaudela erabakitzen duzu munduaren rotazioa eta beste hainbat huskeria alde batera utzita. Ostirala bada eta osteguna dela pentsatzen baduzu, egutegia begiratzean zure akatsaz ohartzen zara eta zure gainean zerua irekitzen da. Asteratea bada ordea, eta zu asteazkena dela pentsatzen ari ba...
Blogera itzuli eta urte betean gauzak asko aldatu direla konturatu naiz. Aspaldi blogean ibili ez banaiz ere, Facebookari nahikoa egur eman diot baina beste sare sozialekin nahikoa galduna nebilen egia esan... Hala ere, lagun bat edo beste Twitter erabiltzaile sutsua zela konturatzeko balio izan dit, nik ere sortu nuen kontua aspaldi nahiz eta estrinatu gabe nuen... Egia esan, ez nion erabilpenik ikusten eta gaur konturatu naiz zergatik; ideia putarik ere ez nuelako zer demontre zen txori txiki urdin horren atzean zegoen aplikazioa. Aspaldiko partez beste blog mordoxka batean saltxeatzen...
Beroaldika funtzionatu izan dut beti... Zaletasunak, kirola, betebeharrak, lana... Hala ere, badira gauza batzuk beti itzultzen direnak azken finean, nire bizia abertatsago egiten dutelako, bizitzaz gozatuarazten didatelako edo besterik gabe, behar ditudalako. Aurreko astean, hauetako batekin topatu nintzen oraingo honetan, diska formatuan. Jeff Buckleyren Grace diska gogoratu nuen astelehen goiz batean eta aste osoa pasa dut entzuten. Ez dakit zergatik oroitu nuen, ez dakit zergatik etorri zen nire burura goiz makardun enpanatu hartan baina etorri zen eta ahaztuak edo utziak nituen hainba...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D