Euskal pelikula palomiteroetarako ideiak: Mondragoiko Politeknikako igeniariaren odisea espaziala
2012 da baina lasai, ez da mundua amaitu behar, kontrakoa! NASAk, Agentzia Espazial Europarrak edo Soriako Astronomo Elkarteak (total, patatas...) planeta berri bat topatu du gure galaxiatik haratago. Sonda zein robot ikertzaile ezberdinak bidali dituzte bertara eta ziurtatu dute han ere, gurean bezalaxe, oxigenoan oinarritutako bizia dagoela.
Lurraren tamaina laurdena du gutxi-gora behera eta ez dago bizitza inteligentea deitu daitekeenik. Bai milaka animalia zein landare mota baina ez tresnarik egin edo erabiltzen duen izakirik.
Proposatzen duten ideia hurrengoa da. Mundu osoko 10.000 pertsona bidali nahi dituzte bertara planeta berria kolonizatzeko asmoz. %70 emakumezkoak, % 30 aldiz, gizonezkoak (ugalketa errazteko besterik gabe...).
Mota guztietako jendea nahi dute; hizkuntza, erlijio zein kultura ezberdinetakoak, lanbide zein ikasketa ezberdinekoak (zientzilariak, ingeniariak, kazetariak, filosofoak, elektrizistak, iturginak, igeltseroak, artistak...). Ideia, zibilizazio berri bat sortzea da eta bide batez, hango material zein lehengaiekin industria edo medikuntzarako baliagarriak iza daitezkeen esperimentuak burutzea. Posible izango al da gure gizartean jaio eta hezitako 10.000 pertsonek gure planetan egindako akatsak ez errepikatzea?
Protagonista gazte gipuzkoar bat dugu. Mondragoiko Politeknikak ingeniari ikasketak amaitu berri ditu 28 urte bete dituen egunean eta lan bila dabil. Bere neskak aiton-amonak zaintzen egiten du lan eta berak lan duin bat topatu arte (kottadua...) neskaren kontura bizi da alokatua duten 35 metro karratuko etxe batean.
Halako batean ordea, harremana krisi batean sartzen da, neskak segurtasuna behar omen du eta bere soldata xixtrinak ez omen du biak bizitzeko ematen. Mutilak amaren etxera itzuliko dela estaen dio; Zuregatik edozer... Eta neska sutan jartzen da (Ingeniari izateak ez du inteligentzia emozionalik ematen...). Asko maite omen du baina amaitu da. Horrela ezin dira batera egon. Bere bizizari ekiteko esan eta portalean uzten du maleta, alemaniatik ekarritako garagardo pitxarra elegante, Playstation eta guzti...
Bizitza erreplanteatu beharrean dago eta hurrengo egunean egunkarian irakurtzen du planeta berriaren kontua. Nazioarteko kasting bat zabaldu behar dute! Ez da etxera itzultzerik ziurtatzen baina mundu berri bat, mundu hobe bat sortzeko aukera eskaintzen dute.
Mutilak gurean jarraitzeko zuen arrazoi bakarra bere bizitzako amodioa zuen eta behin hau galduta, ez du ezer herrira lotzen duenik, gure lur maite honetara lotzen duen ezer alegia.
Izena ematen du eta mutila, ingeniaria, katoliko ez praktikantea, edale amorratua, porro-zalea, bideo jokuetan aditua eta euskalduna izateak 10.000ko talderako ateak irekitzen dizkio. Lagin estratifikatuarentzat altxor bat da! (ez dakit zuek baina ni deskojonatzen ari naiz idatzi berri dudanarekin...).
Familiaz eta neska ohiaz agurtu, Orain ezin ginen batera egon maitea... esaten dio sorgin puxkak, eta planeta berrirako bidean jartzen da beste 9.999 kiderekin batera. Iristean, planeta berri bat eraikitzen hasten dira, sustengarria. Agurtzean, espazio-ontziko txoferrak urte luze barru arte itzuliko ez dela jakinarazten die.
Hortik aurrera, imaginatu; planeta berriko arriskuak, botere lehiak, sistema hautatzeko iskanbilak, (demokrazia, sistema asamblearioa, liberalismoa, estatuaren partehartzea...), momentu emotiboak, beste norbait salbatzeko hiltzen den lagun zintzoa (ahal bada, beltza), mundu berrian aberastu nahi duen gaiztoa (ahal bada amerikarra, zuria noski!), gaiztoaren porrota, chico conoce chica, bizi luze bat elkarrekin (beti ere lurreko sorgina buruan duela), seme-alabak, billobak...
Planeta on bat egin dute azkenan. Gure protagonistank 78 urte ditu eta denborarekin lider karismatiko moduko zerbaitean bilakatu zaigu. Halako batean, zientzialariek kantzerraren aurkako sendagaia aurkitu dute planeta berriko landare bati esker!
Egun batean, gure gizona bere emaztea izan den irakasle indiarraren hiletan dagoela planeta berriko zeru berde eta hiru eguzki urdinei begira, espazio-ontzi ikaragarri bat agertzen da.
Bertatik, ekarri zituen txofer berbera irteten da. Nola? Ez, bere semea naiz, ohore bat zen niretzat nire aita zenak egindako bidaia berbera egitea (ze polita...). Bidai kide bat bakarrik nahi omen du. Gizarte hartan garrantzitsua den norbait, kontatu dezan lurrean planeta berriaren historia, eraman ditzan berrikuntza zein asmakuntzak eta azaldu ditzan.
Gure protagonistak emaztea galdu berri du eta haurrak koxkortuak duadenez (30 urte dituzte eta ikasketak amaitu dituzte dagoeneko...) bera eskaintzen da. Jendea txaloka hasten da eta agurtu egiten dute.
Lurrera iritsi eta Espazio-hontzitik ikusten du lurra gutxi aldatu dela. Kafetera intergalaktiko hartatik atera eta bere akatsaz konturatzen da. Gutxi ez! Ez da ezer aldatu, joan zirenetik bi aste besterik ez dira igaro eta txoferra, ez da eraman zituen harren semea, txoferra bera da! Esperimentu bat izan dira, bazekin ez dakit ze arrazoi fisiko-kuantiko dela eta planeta hartan denbora azkarrago zijoala eta I+Drako probestu dute koiuntura.
Heroi baten moduan jasotzen dute basean baina ez du bere planeta zaharrean lekurik izango duenik ikusten. Mesedez nor den inorri ez esateko eskatzen die Agentzia Espazialekoei eta bere herriko zahar-egoitzan sartzen dute bere bizitzako azken urteez gozatzeko.
Han nola ez, bere neska zenak zaintzen du. Orain egon gaitezke batera...
Iruzkinak
Demonocrazy 2011-02-22 21:49 #1
Ona. Hasiera Carl Saganiano Starship trooperoa gustatu zait, baina amaiera kuantiko Stephen Hopkins / King-anioa ere demasa da.
Abaltzizketako hollywood-erako ezin aproposagoa. Hori bai, nola egin dute komunikazioa Soriako astronomo elkartearekin (Idatzirako, Oñatiko Ilatargi astronomia elkartea agian aproposagoa) lurrean denbora-espazio kontzepzio desberdina badugu? Ontziko gidaria zergatik ez da nagusitu bidaiarekin? Euskaldun batek bi astetan bi bikote eta bi seme-alaba? argi dago hau zientzia fikzioa dela!
indezent 2011-02-22 22:05 #2
<p>Mila esker!</p>
<p>Bai, zientzia fikzioa da bai eta ez, ez dute komunikaziorik egin. Bi aste geroago agertzea pentsatu zuten. beraientzat ezer ez... ;) Eta nola ez den zahartu txoferra? Planetan minutu batzuk besterik ez ditu igaro, normala baino gehiago zahartu da baina ez gehiegi. Ikusi ditut okerrago lotuta dauden filme amerikarrak jajaja</p>
<p>Zalantza bakarra dut nik... Drama edo komedia den alegia... Erabakia, eskubideak erosten dizkidanak izango du ;)</p>
<p>PD: Oñatiko kontua apuntatzen dut!</p>
Utzi iruzkina: