Medikuan
- Egunon
- Egunon bai...
- Beno, ba zer diote analisiek?
- Orokorrean ondo daude, osasuntsu zaude baina transaminasen kopuruak arduratzen nau. Altuxamarra da...
- Eta zer da hori?
- Gibela neurtzeko parametro batzuk direla esan dezakegu... Imaginatu gibelak lanerako obreroak behar dituela. Ba zenbat eta lan gehiago izan gibelak, obrero gehiago, transaminasa gehiago...
- Eta? Ederki ari da lanean orduan nire gibela ezta? Obrero guztiak legezko kontratuarekin ditut gero kar kar kar
- ... Edalea al zara?
- Beno, asteburuetan gehienbat
- Eta zenbat edaten duzu?
- Ba ez dakitpa... Ez dut sekula pentsatu... Ba parranda batean edaten dena...
- Garagardoa?
- Bai, gehienbat...
- Zenbat? Lau?
- Kar kar kar … Bromatan ari zara ezta?
- …
- Ez, gehiago...
- Sei?
- Bai, bromatan ari zara...
- Hamar?
- Egun batean edo asteburuko bi parrandetan?
- Erretzailea zara ezta? (mahagaineko pantailari begiratuz)
- Zer begiratzen duzu hor?
- Zure fitxa da
- Ez, baina zer jartzen du?
- Baliagarriak zaizkidan zure datuak
- Sobrepeso, bebedor habitual eta fumador? … Hori bakarrik al naiz zuretzat? Aizu! Hori baino gehiago naiz ni e!
- Nik uste, gibelean kalterik ez duzula ziurtatzeko ekografria bat egitea izango dela hoberena...
- Ez dago beharrik, ez nago esperoan, hortxe jartzen dizu gainera: So-bre-pe-so!
- Horretaz gain, ez litzaizuke gaizki etorriko kilo batzuk galtzea...
- Barkatu andere, baina hitz egiten jarraitu aurretik, begirada bat bota zure ipurdie eta mesedez, edantzau orujete bat. Fitxan bebedor habitual agertuko zaizu baina umore zakar hori ere aldatuko dizu. Ondo izan!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: