The Indezents bloga >>

1. zatia hemen 2. zatia: Ezertan pentsatzen hasteko denbora izan aurretik praile moduan jantzitako tipo bat agertzen da harri mendixka baten atzetik. Praile bat dirudi baina ez guk ezagutzen dugun praile mota bat. Abitu grisa darama baina ezagun egiten ez zaizkigun motiboak ditu marraztuak. Beraiengana gerturatu eta muturren aurrean duten harrizko tronu antzeko baten inguruan oinez hasten da. Praile intergalaktikoa hizketan hasten da: Hamarrak ezagutzeko gogoa omen zuen aspalditik. Monje talde sekretu bateko kide omen da eta aintzinatik profezia baten zaintzaile izan omen dira. Profe...


Gaur berri on batekin natorkizue talde mitiko bat gure artean baitugu berriz ere. Beastie Boysak itzuli dira eta hori pozteko modukoa dugu Adam Yauch kantariak minbizia zuela jakinarazi ostean. Garai hartan Hot Sauce Committee Part 1 argitaratzekotan ziren baina Adamen gaixotasuna zela eta bertan behera utzi zuten nahiz eta lana grabatua zegoen dagoeneko. Bi urte geroago, eta Yauch sendatuta, Hot Sauce Committee Part 2 kaleratu dute kantu berriz josita. Etorkizunean lehen zatia argitaratuko omen dute. Bitartean, hementxe duzue lan berriaren lehen singela den eta bideokliperako artista eza...


- Aupa hi! Zer habil? - Hementxe, zigarro bat botatzen lagunekin. - Ze lagun? Bakarrik hago ta! - Ze sinplea haizen… - Medikazioa hartzea ahaztu al zaik ala? - Somatzen dek ez haizela erretzailea... - Hori beste medikazio bat besterik ez duk... - Hik ez dakik bakarrik zigarro bat erretzera irtetzen haizen bakoitzean munduko erretzaile guztiak hirekin zeudekela? - Ta hik badakik burua galtzen ari haizela? - Zapaltzaile faxista puta hori...


Tolosako inauteriak dira eta kalea jendez lepo dago. Goizeko lauak inguru dira eta koadrila bat taberna kanpo batean dago tabernara sartu aurreko azken zigarroa apuratzen. Gure protagonista, Aitor, 23 urteko ikaztegietarra, ginkas urtu bat eskuetan duela eztabaidan dabil Xabier Arzallus eta Dark Vaderren arteko borroka batean nork irabaziko ote lukeen. Hau guztia, Jaiaken erositako Pipi Lastrumen mozorroa soinean daramala. Halako batean, zerua argitzen da eta kalean dagoen jende guztiak burua altxatzen du. Batzuk txaloka hasten dira su artifizialak diruditen horri begira. Beste batzuk...


Seattlek talde mitiko ugari eman dizkio munduari baina hauek gogoratzen hasiko bagina, gehienak Grungearen garaira eramango gintuzkete. Hala ere, azken urteetan musika estilo horretatik oso hurrun dabilen talde bat da Seattleren izena munduan zehar zabaltzen ari dena. Beraien izena Fleet Foxes da eta 2008ko debut diska homonimoarekin bat baino gehiago aho bete hortz utzi ostean, bigarren lana argitaratu berri dute. Helplessness Blues izena du eta berriz ere soinu propio eta ezberdin bat lortu dute. Lasaia, girokoa, korala, ederra. Garbi daude Bob Dylan, Simon & Garfunkel edo The Beach...


Zumaian jaio eta Donostiako Herrera auzoan bizi den Margarita Olaran Barcos 73 urteko emakumeak publiko egin berri du bere azken ikerketaren emaitza. Historiako futbol klubik hoberena, Sporting de Herrera da.   Mundu mailako prentsa gainean zuen donostiarrak Marca, La Gazzeta dello Sport edo A Bola bezalako kirol egunkarietako foroetan zehar zurrumurru bat zabaldu ondoren. Bertan, Margaritaren azken ikerketako emaitzak publiko egiteko oso gutxi falta zela jakinarazi zuten eta azkenean, arrazoia izan dute. Hilabeteetako lana izan omen du ikerketak eta behin baina gehiagotan ...


Aste honetan ere ez da nobedaderik tokatzen oporrak Den Haag-en igaro ostean kantu bakar bat jarri bait dezaket atal honetan. 800.000 bat aldiz entzungo geuen zazpi egun hauetan zehar (a capella abestua beti; bakarka eta koruan) eta hori arrazoi gutxi balitz kantu hau asteko kantua izateko, bisitatu dugun zoropuskari omenaldi bat ere izan daiteke. Horretaz gain, haurtzaroko oroitzapenak ekartzen dizkit gogora gurasoen autoan behin baina gehiagotan entzun bait genuen kantu hau… Besterik gabe, hementxe duzue Mike Oldfieldek konposatu eta Sally Oldfieldek kantatutako Moonlight Shadow hau. T...


Sekula imaginatuko ez nukeen efizientzi eta erosotasuneko garraio publikoa, tulipan koloretsuz betetako zelaiak, ipuin batetik ateratakoak diruditen errota txikiak, zuk eskerrik asko esan aurretik ez horregatik esaten dizun herria zuk eskerrak eman ostean, berriz ere ez horregatik esateko. Inoiz ikusiko ditudana baino masaje txinatar lokal gehiago kale bakar batean nola ez, happy ending eta guzti. Jatetxe txinatarrak, korearrak, pakistandarrak, australiarrak, italiarrak, turkiarrak, espainiarrak... Bertakoen sukaldea ordea... usaindu ere ez. Jendea aztoratzen duen soinuak besterik er...


Azkenaldian nobedadeak jartzen ari naiz atal honetan baina aste honetako Zimmerman's Club saioaren ondoren, Geroh ormaiztegiarren kantu bat jarri beharrean nago. Badakit behin baina gehiagotan aritu naizela talde honen inguruan eta ez dizuet berriz ere txapa berdina sartuko. Oraingo honetan, hirukote honen musika entzuteko aukera eskainiko dizuet eta hori gutxi balitz, taldeko kantari eta kitarjole eta baterijoleak ziren Telleria anaiek Goierri Irratiari eskainitako elkarrizketa entzun ahal izango duzue hemen taldeari eskainitako Like A Rolling Stone-az gain (51. dagoeneko!). On egin!


79.129 kilometro ditu autoko kilometro-kontagailuak, blogarenak aldiz, 79.068. Bisita, ez kilometro… Tontokeria hutsa da bai baina harrituta geratu naiz bi kontagailuen parekotasuna ikusita. Autoa, 20.000 kilometro zituela hartu nuen eta bloga aldiz, bisitarik gabe. Autoa, orain lau urte hartu nuen baina urte bete egin zuen aurretik beste norbaiten eskuetan (oso ondo zaindu zuena bide batez). Orotara beraz, 5 urte egingo ditu autoak ekainaren erdialdean. Bloga 2006ean hartu nuen (honek aurretik ez zuen bisitarik) beraz, bost urte egingo ditu urrian. Egia esan, ez naiz sekula pentsatzen jar...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!