Euskal pelikula palomiteroetarako ideiak: Hamar (Trilogia) I - Iruña-Veleiako profezia (2. zatia)
2. zatia:
Ezertan pentsatzen hasteko denbora izan aurretik praile moduan jantzitako tipo bat agertzen da harri mendixka baten atzetik. Praile bat dirudi baina ez guk ezagutzen dugun praile mota bat. Abitu grisa darama baina ezagun egiten ez zaizkigun motiboak ditu marraztuak. Beraiengana gerturatu eta muturren aurrean duten harrizko tronu antzeko baten inguruan oinez hasten da.
Praile intergalaktikoa hizketan hasten da:
Hamarrak ezagutzeko gogoa omen zuen aspalditik. Monje talde sekretu bateko kide omen da eta aintzinatik profezia baten zaintzaile izan omen dira. Profezia horrek bart gaueko erasoa iragartzen zuen eta borrokaren ostean hamar aukeratuak Iruña-Veleiara agertuko zirela.
Beraien izenak eta jaioterriak esaten hasten da banan banan. Bost gizonezko eta bos emakumezko: Tamati Waka mahoria, Lars Thor Nirgurrdottir islandiarra, Yahzee Hebrew apachea, Rinko Ogata japoniarra, Aitor Imaz euskalduna, Samir Al Fayed arabiarra, Kira Momoa hawaitarra, Makalu Buale afrikarra, Yanay Ardiles peruarra eta Nanuk Naya eskimala.
Praileak lanaren zati txiki bat besterik egin ez dutela jakinarazten die. Halako botereak ardura handiak omen dakartza eta beraien lana munduko biztanleak babestea izan behar omen da.
Profeziaren arabera hamar izango omen ziren Iruña-Veleiara agertuko zirenak baina beste hamar omen daude munduan zehar botere berdinak jasotakoak (aura energetiko eta guzti) baina hauek, botereak helburu zitaletarako erabiltzea erabaki dute (gizakia horrelakoa da. Probabilitate kontuak...). Beraien lana hauek akabatzea omen da mundua salbu egon dadin.
Horrela hasten da trilogiaren lehen zatiaren trama nagusia. Munduan zehar boteredun jende gaiztoa agertzen hasten da eta hamar heroiak hauekin akabatzera joaten dira. Hala ere eta garbi ikusten ez bada ere, boteredun gaiztoak ere antolatuak daudela ematen du eta nagusi moduan Ivan Urubko izeneko ukraniar bat dute.
Bitartean, Hamarren arteko harremanak sendotuz doaz eta Aitor Kira hawaitarraz maitemintzen hasten da. Euskaldun on moduan ordea, ez da ezertarako gai. Gainera Lars Islandarrak bere gusto berdina du eta Kiraren atzetik dabil. Batera denbora ugari igarotzen dute eta Aitorrek pentsatzen du Vikingo putasemeak neska lapurtu diola.
Borroka askoren ostean Urubkorengana iristen dira eta azken traidorearekin borrokan ari direla Aitor arrisku larrian dago une batean. Larsek ordea, azken unean salbatzen du bere bizia galduz Aitorren onuran. Larsek, hiltzear, aitortzen dio Kirak euskalduna maite duela (gizajoa...). Larsek ahal zuena egin zuela baina Kirak beti ezetz esan ziola. Berak garbi omen zuen hawaitarrak Aitor maite zuela nahiz eta hawaitarrak sekula aitortu ez zion.
Azkenean, eta neurri handi batean Aitorri esker, Urubkorekin akabatzen dute edo hori uste dute behintzat. Azken borrokan San Petersburgoko Hermitage Museoko kupula bat gainera erortzen zaio. Ez dago bere arrastorik
Hamarrak 9 bilakatuta eta hasi zirenean baino askoz indar eta esperientzia gehiagorekin Iruña-Veleiara itzultzen dira praile intergalaktikoarekin hitz egitera. Honek zorionak ematen dizkie eta egin berri dutena entrenamendu bat besterik ez omen zen. Benetako lana orain omen dator (tatxaaaan!).
Lurra erasotu zuten estralurtarrak oso urrutiko planeta batetik datoz eta berriz itzuliko dira. Bigarren erasoa bidali aurretik Bederatziek planeta hartara joan behar dute erasotzaileak eta beraien planeta osoa suntsitzera. Baina nola!
Praile intergalaktiko sekretuek ez zuten profezia bakarrik babesten, baita aintzinako espazio-ontzi bat ere. Espazio-ontzi hori estralurtarrena baina azkarragoa omen da eta beraiek baino lehenago iristeko denbora izango omen dute.
Hala ere arazo bat dago, pilotua falta zaie. Pilotu misteriotsua Aukeratu bat gehiago da. Gure protagonistek botereak jaso zituzten egunean honek ere berea jaso zuen, botere ezberdin bat ordea. Berak ere ezagutzen ez duen botere bat. Espazio-ontzia gidatzeko gai den pertsona bakarra da.
Mundua salbatzeko pilotua aurkitu beharko dute. Orduan, Hamar izango dira berriz ere eta espazioaren beste puntara joan ahalko dute planeta ezezagun bat eta bertako zibilizazio ankerra suntsitzera.
Horretan uzten ditugu hamarrak eta non dagoen ez dakigun templu bat ikusten dugu. Bertako bulego batean gizon bat dago poltrona batean jezarrita (ez dugu ikusten nor den). Halako batean, atea irekitzen da eta idazkari moduko bat agertzen da. “Iritsi da” dio eta Urubko sartzen da gelan.
Azalpen eta aitzakiak ematen hasten da baina gizon misteriotsuak ixildu egiten du. “Ez dio axola artaburu hori... Lehen guda galdu dugu baina ez guda osoa. Oraindik pilotua behar dute eta nik, badakit non dagoen JUA JUA JUA JUA (Supergaizkile tonuarekin)".
Gizon misteriotsua ikusten dugu eta... Gure prailearen janzkera berdina duen praile bat dugu (hori bai, kon kara de mala hostia).
AMAIERA
...gehiago, Hamar trilogiaren bigarren atalean: Matias pilotuaren kondaira
Iruzkinak
piban 2011-05-18 22:25 #1
uooooooooo! ona berriro ere, jejejejeje. Bigarren zatiak txarrak direla esaten dute baina... agian sorpresa edo orijinal maila jaitsi da baina 180 graduko birak izugarri gustatu zaizkit. Ta beno amaiera oso ona istorioa irekita uzteko... jejejejeje

Noizko bigarren zatia? Noizko?!?!?!?!?!?!

indezent 2011-05-19 11:28 #2
jajaja Mila esker! Hori bai, bigarren zatirako itxaron beharko duzu pixka bat. The Lord of The Ringsekoak urtean bat izaten ziren ezta? ;)

piban 2011-05-19 23:56 #3
jope! Baina TLOTR estrategia bat zuelako eta helburu merkantilista bat: hogeitapiku oskar irabazi, ta edizio bakarrean ezin zitekeenez lortu ba urtero pelikula bat. Peter Jackson ez da tontoa ez ;)
Beno ta gero aipatu amerikanoek nola esplotatzen dituzten behin da berriz takilako exitoa izaten diren produktuak. Peter Jackson berak egin zuen XXI. mendeko King Kong (Grande Joe Black!), edo Spidermanekin egiten ari direna... hiru zati egin dituzte azken urteetan ta bazidurien produktua amaituta zegoela baina... eta X taldearekin zer esaten didazu? X1, X2, X3, Lobezno eta orain badirudi beste bat aterako dutela. Amerikarrak...
indezent 2011-05-20 11:29 #4
Nirea denbora kontua da estrategia merkantilista baino gehiago ;)

Utzi iruzkina: