Asteko kantua: "Lorelai" (Fleet Foxes)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-05-08 22:26

Seattlek talde mitiko ugari eman dizkio munduari baina hauek gogoratzen hasiko bagina, gehienak Grungearen garaira eramango gintuzkete. Hala ere, azken urteetan musika estilo horretatik oso hurrun dabilen talde bat da Seattleren izena munduan zehar zabaltzen ari dena.

Beraien izena Fleet Foxes da eta 2008ko debut diska homonimoarekin bat baino gehiago aho bete hortz utzi ostean, bigarren lana argitaratu berri dute. Helplessness Blues izena du eta berriz ere soinu propio eta ezberdin bat lortu dute. Lasaia, girokoa, korala, ederra.

Garbi daude Bob Dylan, Simon & Garfunkel edo The Beach Boysen influentziak baina Fleet Foxes hori baina gehiago da. Hemen duzue bigarren diska honetako Lorelai kantua.


Utzi iruzkina: