Kategoria: asteko_kantua
Gogoan dut Flume entzun nuen lehen aldia. Zerbait ikutu zidan barrenean lehen entzunalditik eta kantu eder horren atzean nor edo zer zegoen ikertzen hasi nintzen. “For Emma, Forever Ago” Bon Iver amerikarren lehen diska izan zen eta hiru urte geroago, nire diska kuttunetakoen artean egoten jarraitzen du. Hitz egin dizuet behin baina gehiagotan Justin Vernonen proiektuaz (hemen eta hemen dibidez) eta egia esan, blog honetako artikulu asko eta asko diska zoragarri hori atzean nuela idatzi ditut. Horregatik, deseatzen nintzen diska berria esku artean izateko eta Azkenan, iritsi zaigu. Aurrera...
Gaur berri on batekin natorkizue talde mitiko bat gure artean baitugu berriz ere. Beastie Boysak itzuli dira eta hori pozteko modukoa dugu Adam Yauch kantariak minbizia zuela jakinarazi ostean. Garai hartan Hot Sauce Committee Part 1 argitaratzekotan ziren baina Adamen gaixotasuna zela eta bertan behera utzi zuten nahiz eta lana grabatua zegoen dagoeneko. Bi urte geroago, eta Yauch sendatuta, Hot Sauce Committee Part 2 kaleratu dute kantu berriz josita. Etorkizunean lehen zatia argitaratuko omen dute. Bitartean, hementxe duzue lan berriaren lehen singela den eta bideokliperako artista eza...
Seattlek talde mitiko ugari eman dizkio munduari baina hauek gogoratzen hasiko bagina, gehienak Grungearen garaira eramango gintuzkete. Hala ere, azken urteetan musika estilo horretatik oso hurrun dabilen talde bat da Seattleren izena munduan zehar zabaltzen ari dena. Beraien izena Fleet Foxes da eta 2008ko debut diska homonimoarekin bat baino gehiago aho bete hortz utzi ostean, bigarren lana argitaratu berri dute. Helplessness Blues izena du eta berriz ere soinu propio eta ezberdin bat lortu dute. Lasaia, girokoa, korala, ederra. Garbi daude Bob Dylan, Simon & Garfunkel edo The Beach...
Aste honetan ere ez da nobedaderik tokatzen oporrak Den Haag-en igaro ostean kantu bakar bat jarri bait dezaket atal honetan. 800.000 bat aldiz entzungo geuen zazpi egun hauetan zehar (a capella abestua beti; bakarka eta koruan) eta hori arrazoi gutxi balitz kantu hau asteko kantua izateko, bisitatu dugun zoropuskari omenaldi bat ere izan daiteke. Horretaz gain, haurtzaroko oroitzapenak ekartzen dizkit gogora gurasoen autoan behin baina gehiagotan entzun bait genuen kantu hau… Besterik gabe, hementxe duzue Mike Oldfieldek konposatu eta Sally Oldfieldek kantatutako Moonlight Shadow hau. T...
Azkenaldian nobedadeak jartzen ari naiz atal honetan baina aste honetako Zimmerman's Club saioaren ondoren, Geroh ormaiztegiarren kantu bat jarri beharrean nago. Badakit behin baina gehiagotan aritu naizela talde honen inguruan eta ez dizuet berriz ere txapa berdina sartuko. Oraingo honetan, hirukote honen musika entzuteko aukera eskainiko dizuet eta hori gutxi balitz, taldeko kantari eta kitarjole eta baterijoleak ziren Telleria anaiek Goierri Irratiari eskainitako elkarrizketa entzun ahal izango duzue hemen taldeari eskainitako Like A Rolling Stone-az gain (51. dagoeneko!). On egin!
Asteak neramatzan Willis Drummonden azken diska den Istanteak honetako zerbait jarri nahian iganderoko atal honetan. Gaur azkenean, topatu dut zortzi instante hauetako bat sarean eta nire zorterako, azken lan honetako kantu kuttunenetako bat dut, Noiz da gero? hain zuzen ere. Diska ederra dugu baionarren hirugarrena. Lehen entzunaldian ez zaitu harrapatzen aurreko biek eta gehienbat lehenak bezala baina entzunaldi batzuen ostean, oso zaila da burutik kentzea, aurreko biak bezalaxe, bigarrena gehienbat. (hiru aste daramatzat diska autoko erreproduktoretik atera gabe). Betiko indarra, amorr...
Notizia izan ditugu Manel bartzelonarrak azken asteetan beraien bigarren lanak lortutako markaren ostean. "10 milles per veure una bona armadura" (2011) izan da diskaren izena eta espainiar estatuko salmenta zerrendaren buruan kokatu da. Gauza arrunta ematen du baina datu bat falta da istori honetan lortu dutena hobeto ulertu ahal izateko. Manelek kataluindarrez kantatzen du. Joan Manuel Serraten garaitik ez zuen kataluindarrez kantaturiko diska batek halakorik lortzen eta Ken Zazpi kataluindarrak izan dira balentria horren egileak. Ziur nago Negu Gorriak edo Berri Txarrakek adi...
Asa izena du eta nigeriarra da. “Beautiful imperfection” bere bigarren lana da eta izugarrizko energia du bere baitan. Egia esan, ez dakit nondik atera den ere. Buenafuenten ikusi nuen “Be my Man” zoragarri hau kantatzen eta izugarri gustatu zitzaidan. Ezin dizuet askoz gehiago kontatu, doinu dantzagarriak, bizitzeko gogoa kutsatzen duten melodiak eta ahots zoragarri bat. Kantu eder hau gustoko baduzue, ez zalantzarik izan lan osoa eskuratzen.
Ikaragarri gustatu zitzaidan “Hometowns” (2008) The Rural Alberta Advantage kanadiarren debut lana. Bertan, kantu zoragarriez gozatzeko aukera eskaini ziguten. Beste batzuen artean, "Edmonton" energiko hura edo "The Ballad of the RAA" hipnotikoa. Jakinminez itxaroten ari ginen bigarren lana eta 2011ak beso azpian ekarri du “Departing” hau. Hasieratik amaierara goruntz doan eta amaieran eztanda egiten duen diska dugu. Ez dute gauza gehiegi aldatu nahi izan baina errepikapen usairik ez izatea lortu dute aldi berean. Puntu egokia bilatu dute bigarren lanerako eta lehena bezalaxe, erabat gomen...
Pop alternatiboaren munduan izen garrantzitsu bat ditugu aspalditik El Columpio Asesino naparrak. Hala ere, lehen planora igaroko zituen lan baten beharrean zeuden eta badirudi, "Diamantes" honekin beraien helburua lortuko dutela. "Toro" honetan beraien betiko jarrera eta iluntasunari estribillo sinple baina itsatskor bat gehitu diote Berbintzanakoek eta egia esan, behin entzunda, oso zaila da burutik kentzea. "Te voy a hacer bailar..."
"The King is Dead" da The Decemberist amerikarren azken lanaren izena. Taldearen seigarren lana dugu dagoeneko eta nahiz eta Estatu Batuetan izen handi bat izan, oraindik ez dute lortu europar merkatuan beraien lekua egitea. Badirudi du lan borobil hau izango dela kontinente zaharreko ateak irekiko dizkiena eta egia esan, ez da ate-joka etortzeko modu txarra. Down by The River lehen singela jartzen hasi ginen irratian baina azkenerako, gehiago gustauko zait "This is Why We Fight" hau.