Asteko kantua: "Boomerang" (Manel)
Notizia izan ditugu Manel bartzelonarrak azken asteetan beraien bigarren lanak lortutako markaren ostean. "10 milles per veure una bona armadura" (2011) izan da diskaren izena eta espainiar estatuko salmenta zerrendaren buruan kokatu da. Gauza arrunta ematen du baina datu bat falta da istori honetan lortu dutena hobeto ulertu ahal izateko. Manelek kataluindarrez kantatzen du.
Joan Manuel Serraten garaitik ez zuen kataluindarrez kantaturiko diska batek halakorik lortzen eta Ken Zazpi kataluindarrak izan dira balentria horren egileak.
Ziur nago Negu Gorriak edo Berri Txarrakek adibidez horrelakorik lortua zutela lehenago baina datu horietaz ez gara enteratzen...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: