Astekoa kantua: "Stamp" (The Rural Alberta Advantage)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-21 10:16

Ikaragarri gustatu zitzaidan “Hometowns” (2008) The Rural Alberta Advantage kanadiarren debut lana. Bertan, kantu zoragarriez gozatzeko aukera eskaini ziguten. Beste batzuen artean, "Edmonton" energiko hura edo "The Ballad of the RAA" hipnotikoa.

Jakinminez itxaroten ari ginen bigarren lana eta 2011ak beso azpian ekarri du “Departing” hau. Hasieratik amaierara goruntz doan eta amaieran eztanda egiten duen diska dugu. Ez dute gauza gehiegi aldatu nahi izan baina errepikapen usairik ez izatea lortu dute aldi berean. Puntu egokia bilatu dute bigarren lanerako eta lehena bezalaxe, erabat gomendagarria dugu.

Hemen duzue lehen singela, Stamp.


Utzi iruzkina: