Asteko kantua: "Be My Man" (Asa)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-27 15:49

Asa izena du eta nigeriarra da. “Beautiful imperfection” bere bigarren lana da eta izugarrizko energia du bere baitan. Egia esan, ez dakit nondik atera den ere. Buenafuenten ikusi nuen “Be my Man” zoragarri hau kantatzen eta izugarri gustatu zitzaidan.

Ezin dizuet askoz gehiago kontatu, doinu dantzagarriak, bizitzeko gogoa kutsatzen duten melodiak eta ahots zoragarri bat. Kantu eder hau gustoko baduzue, ez zalantzarik izan lan osoa eskuratzen.


Utzi iruzkina: