Euskal pelikula palomiteroetarako ideiak: Hamar (Trilogia) I - Iruña-Veleiako profezia (1. zatia)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-05-11 21:24
2

Tolosako inauteriak dira eta kalea jendez lepo dago. Goizeko lauak inguru dira eta koadrila bat taberna kanpo batean dago tabernara sartu aurreko azken zigarroa apuratzen. Gure protagonista, Aitor, 23 urteko ikaztegietarra, ginkas urtu bat eskuetan duela eztabaidan dabil Xabier Arzallus eta Dark Vaderren arteko borroka batean nork irabaziko ote lukeen. Hau guztia, Jaiaken erositako Pipi Lastrumen mozorroa soinean daramala.

Halako batean, zerua argitzen da eta kalean dagoen jende guztiak burua altxatzen du. Batzuk txaloka hasten dira su artifizialak diruditen horri begira. Beste batzuk ordea, begiak zabal-zabalik daude eta hauetako bati kuba-rona lurrera erortzen zaio harriduraren harriduraz lurraren aurka hautsi arte.

Une horretan bertan su bola erraldoi batek ondoko etxea jotzen du eta dena hegan ateratzen da. Kalea kaosean murgiltzen da eta su bola erraldoiak erortzen jarraitzen dute dena suntsituz zerutik laino beltz arraro bat gerturatzen den bitartean.

Bapatean, gure protagonista trantze moduko batean sartzen da. Dardarka hasi da berak ere kontrolatu ezin duen indar batek eraginda. Bere inguruan energia aura ikaragarri bat pizten da eta bere inguruan tximista modukoak sortzen hasten dira. Hala ere, ez da bakarra. Ehun bat metro atzerago neska bati antzeko zerbait gertatzen ari zaio.

Su bolek erortzen jarraitzen dute dena suntsituz eta Aitor eta neska hartu dituen energia aura lasaitu egiten da. Bata besteari begiratzen diote eta beste inork ulertu ezin duena ulertzen dutela dirudi. Bitartean, laino iluna zirudiena forma hartzen doa eta espazio-ontzi estralurtar baten itxura hartzen du.

Batak besteari onarpen keinu bat egin eta hegan ateratzen dira espazio-hontzirantz.

Une honetan kredituak sartzen dira (zine erdiari palomitak erori zaizkio dagoeneko eta beste erdiak barruko arropa zikindu du)

Bi heroi euskaldunak espazio-ontzira iritsi dira eta beraien eskuetatik kamejame antzekoak botatzen hasten dira estralurtarren laserrak saihesten dituzten bitartean. Hala ere, ez daude bakarrik. Beraiek bezalako ehundaka daude estratosferan erasotzaile interglaktikoen aurka borrokatzen (zati honetan, akzion a kaskoporro y hostias komo panes). Borroka latza da baina lurtarrak terrenoa irabazten ari dira pixkanaka-pixkanaka.

Espazio-ontzi estralurtarrak erortzen doaz eta heroi lurtarrek espazioan barrena jarraitzen dute ama-ontzira iritsi arte. Halako batean, Aitorrek bere ondoan borrokan ari den neska batean jartzen ditu begiak. Edertasun hawaitar bat dugu eta tonto-tonto berari so dagoela, espazio-ontzi txiki bat ondotik pasatzen zaio gorputza urratuz eta Pipi Lastrumen mozorroa apurtzen dio. Bere harridurarako, bi koletadun peluka gorriak bere lekuan jarraitzen du.

Azken erasoa gauzatzen hasten dira baina segunduero lurtarrak erortzen ari dira, uneroro gutxiago geratzen dira baina oso gutxi falta zaie borroka irabazteko. Gure protagonistarekin batera abiatu zen neska ere erori da laser baten ondorioz (kamera mantsoan, tragiko tragiko...). Aitor zuzen zuzenean abiatzen da ama-ontzira eta deputamadreko kamehame batzuk botatzen dizkio. Konturatu gabe ordea, atzetik espazio-ontzi txikietako bat (milaka daude) gerturatzen ari zaio.

Indarrak biltzen ari da kamehame ikaragarri bat botatzeko baina atzetik gerturatzen jarraitzen du espazio-ontzi txikiak. Energia bola botatzeko keinua egiten du baina gainean du dagoeneko. Halako batean, norbait agertzen da bere atzean eta kaza estralurtarra suntzitzen du. Aitorrek kamejamea botatzen amaitu eta ama-ontzia desegiten hasten da su bola ikaragarri batean bilakatu arte.

Kaza moduko espazio-ontzi estralurtarrak desagertzen hasten dira eta Aitorrek atzera begiratzen du. Neska hawaitarrak libratu du baina honek, irriparre bat bota eta alde egiten du.

Ingurura begiratzen du eta lurtar gutxi geratzen dira. Bat, bi, hiru… hamar besterik ez daude! Ehundaka ziren baina beste guztiek bizia galdu dute beraien planeta defendatzen.

Arnasa hartu, Pipi Lastrumen mozorroa ahal bezala lotu eta hamarrak lurrera abiatzen dira, batera. Lurrera gerturatzen ari dira eta orube bat ikusten dute hiri batetik gertu. Ez dakite non dauden baina orubearen erdian hartzen dute lur eta ingurura begira hasten dira hamarrak non dauden jakinaraziko dien pista baten bila. Aitorrek kartel bat ikusten du hondakin erromatarrak diruditen harri puxka guztien artean… Iruña-Veleian daude.

 

... Hemendik gutxira, HAMAR trilogiaren lehen atalaren bigarren zatia.

piban

piban 2011-05-16 12:53 #1

Ona, ona! kar, kar, kar... Asko gustatu zait. Ondo pentsatzen jarrita kSon Gokuren manga kutsua-eragina ikusten diot gehi Will Smith-en Independence Day-ren ingrediente batzuk.<br /><br />Bukaera ona baita ere engantxatua uzteko eta hurrengo zatiaren esperoan egoteko ;)<br />

indezent

indezent 2011-05-16 15:53 #2

jajaja asmatu dituk influentziak baina baten bat eskapatu zaik jeje Pozten nauk gustatzeaz. bihar, trilogiaren lehen zatiaren amaiera :)<br />


Utzi iruzkina: