The Indezents bloga >>

Mila iturriko jarioa da inspirazioa. Askotan, bizitako esperientzia edo pasarteek eskaintzen dute zilarrezko erreteiluan baina beste askotan airean dabil, hegan, tokien klima edo aurarekin bat izango bailitzan; ez dakit nola azaldu. Leku bakoitzak bere musika du (hitzaren zentzu guztian), eta guk nahi izan gabe ere influentziatu egiten gaitu historian zehar munduko musikari handiak inspiratu dituen bezalaxe, eta eskerrak. Leku berdinetik datozen taldeek antzeko soinua izan ohi dute nahiz eta estilo berdinekoak ez izan. Batzuek esango dute kultura edo moda kontua dela baina ez dut uste. Leku...


Etxeko Jainkoa da. Gu iristean han zegoen dagoeneko eta gu joatean ere hantxe jarraituko du. Hasieran begirune kontua zen bere tronutik ez kentzea, orain ordea… edonork sartzen du hor eskua. Hazten ikusi dugu eta horrek gure aitatasun sena piztu du. Hasieran petxuga arrun bat zen, bere PVCzko erretilu beltzetik hotzgailu guztia zaintzen zuen oilasko petxuga arrunta. Denborarekin ordea eraldatzen joan da. Hasieran, lizun segizio bat gerturatu zitzaion lider espiritual bati bere jarraitzaileak gerturatzen zaizkion bezalaxe, gauak eta egunak petxuga jainkoari errezuka ematen zituztela zirudie...


BORAT (BORAT: CULTURAL LEARNINGS OF AMERICA FOR MAKE BENEFIT GLORIOUS NATION OF KAZAKHSTAN Zuzendaria: Larry Charles Aktoreak: Sacha Baron Cohen (Borat), Ken Davitian (Azamat) Herria: AEB Urtea: 2006                            Sasi dokumental moduan kontatzen zaigu Borat Sagdiyev kazetari kazakstandarraren abentura amerikarra. Bere lana, New Yorken hainbat eztabaida burutzea da baina lehen gauean hoteleko logelan dagoela, Pamela Andersson ikusten du “Baiwat...


Larunbat arratsaldea da da eta ez dut resakarik alboan eserita. Sentsazio arraroa, ezberdina, eta baditu bere gauza onak. Horrexegatik, disfrutatu egingo dut hurrengo astean berriz ere nire laguna alboan eserita izango baitut (ez da edukazio onekoa lagun minei egun batetik bestera kasurik ez egitea). Iluminazio une hauetan youtuben zehar ibili naiz talde ezberdinen klipak bilatzen eta klip itsaso horretan igerian nebilela Sexty Sexersen Are you Ready? kantuaren bideoarekin topatu naiz. Talde aparta da Berako Rokanroll boskote hau eta abesti hau kuttunenetakoa dut gainera "iluntze berri...


Leku guztiak ezagutu behar omen dira baina leku hau nahiago izango nuke beranduago ezagutu. Gaur, kirofanoan izan naiz baina ez beldurtu, ahoan nuen kiste putaseme bat kentzeko besterik ez bainaiz joan. Zumarragako hospitalean nuen zita eta puntual joan naiz eguerdiko ordubatetarako Beasaingo anbulatorioan eman zidaten papera eskuan nuela. “No se depile o rasure la parte afectada” jartzen zuen bertan eta kasu egin diot, nola demontre rasuratzen ote da ezpain bat? Jende oso arrraroa dabil hortik zehar. Segituan egin didate kasu eta ordua baino lehen azaldu banaiz ere segituan sartu naiz kiro...


Ederki pasatu genuen atzo. Duela bi hilabete klaserako lan bat bidali ziguten. Irakaslearen ustez (beste inoren ustez ez) zineko istorio guztiak 8 argumentu motatan banatu daitezke eta taldetxo bakoitzari horietako bat eman zigun. Guri Ederra eta Piztia suertatu zitzaigun. Berez egin beharreko lana, argumentua eginak zeuden filmeetan bilatu eta hauekin aurkezpen bat egitean zatzan. Guri ordea, gure iluminatu eta inkonsziente izaeraren ohiturari jarraituz,  ideiari buelta bat  gehiago ematea otu zitzaigun. Eta argumentu horrekin historio bat sortuko bagenu? Gaizki j...


Gauza kuriosoa da bai aspertzearena gero. Lanean aritu beharren lanean egoteraen ondorio izan ohi da. Egin beharreko lana egina duzu eta ez dakizu zer egin. Paretako baldosak bi aldiz kontatu dituzu dagoeneko eta 324 dira, ez bat gehiago eta ezta bat gutxiago ere, 324. 324 delitu; aukeratu zituenak pare bat kazkarreko ere merezi ditu. Mahai gainean aldiz, “Sagrada familia” mendi txabola baten pare uzten duen bulego materialaz eraikitako etxeorratza eraiki duzu. Kontrafuerteak izan dira puntu garrantzitsuena mirari arkitektoniko hori tragedian amaitu ez zedin; izugarria da “Milan” ezabagomen...


Erligioa esatea edo bizia, misterioaren bila igarotzea esatea, gauza bera da. Nondik gatoz, zer egiten dugu hemen, nora goaz. Galdera hauek gizateriaren jaiotzatik jarraitu dute gizakia eta gizakiak galdera hauen eratzuna edo bere faltan izaera, jarraitu ditu aldi berean. Baina zein da amaierarik gabeko lasterketa honen helburua? Teorian eta erligioaren arabera, helburua galdera horien erantzunetik gertuago izatea da, betiere jakinda, ez dugula misterioa sekula erabat argituko, fede kontua omen da. Ez ikusiz ikusi, galdetu gabe erantzunak jaso eta bidean agertzen zaigun edozein oztopori aur...


Jakintza fluxu bat da, omnipresentea. Leku guztietan dago eta noizean behin lekurik harrigarrienean topatu dezakegu. Zenbat aldiz irakurri ditugu prosa zein poesia paregabeko ekarpenak komun bateko atean? Argazki hau jakintza mota honen adibide garbi bat dugu, miresgarria.      Argazkia txomin_hood fotologetik bahitua izan da


PEQUEÑA MISS SUNSHINE (LITTLE MISS SUNSHINE) Zuzendaria: Jonathan Dayton eta Valerie Faris Aktoreak: Greg Kinnear (Richard), Toni Collette (Sheryl), Steve Carell (Frank), Paul Dano (Dwayne), Abigail Breslin (Olive), Alan Arkin (aitona) Herria: AEB Urtea: 2006                    Gauzak ongi egin nahi ditugunean konplexutasunerako jarrera izan ohi dugu eta  horrelako filmeak ikustean konturatzen gara, askotan sinpletasunean dagoela edertasuna. Ez da beste munduko gauza bat “Little Miss Sunshine” hau baina ir...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!