Goazen kirofanora!!
Leku guztiak ezagutu behar omen dira baina leku hau nahiago izango nuke beranduago ezagutu. Gaur, kirofanoan izan naiz baina ez beldurtu, ahoan nuen kiste putaseme bat kentzeko besterik ez bainaiz joan. Zumarragako hospitalean nuen zita eta puntual joan naiz eguerdiko ordubatetarako Beasaingo anbulatorioan eman zidaten papera eskuan nuela. “No se depile o rasure la parte afectada” jartzen zuen bertan eta kasu egin diot, nola demontre rasuratzen ote da ezpain bat? Jende oso arrraroa dabil hortik zehar.
Segituan egin didate kasu eta ordua baino lehen azaldu banaiz ere segituan sartu naiz kirofanora (harrigarria, gora Osakidetza!). Tenderete moduko batean sartu naute eta izugarri arropa eleganteak eman dizkidate odol eta organoen parke tematikoan sartu ahal izateko.
Hasteko, galtzerdi berde fin batzuk; bururako, redezilla dotore bat, hau ere berdea (ni baino hobeto dakite hauek konjuntatzen) eta amaitzeko, telebistan eta zinean milaka aldiz ikusi ahal izan dudan delantal berde mitikoa! Aurretik jasoa eta atzetik… Oso komodoa ipurdia bistan ibiltze hori, hurrengo galtzak erostean gehixeago meditatuko dut, frexkotasun hori asko gustatu zait eta. Parafernalia guztia jantzia nuen eta tipo bat azaldu da gurpil-aulki batekin. “Sientese” esan dit; “Oye, k ami solo me teneis k kitar un kiste e! pentsatu dut nire barrenerako. Ea etxera organo bat gutxigorekin joan behar naizen! Batzuk besteak baina gehiago botako nituzke faltan egia esan. Gaur ondo Osakidetza baina… nire deskonfidantza osoa ez da egun bakar batean desagertuko.
Aulkian eseri eta pasillo batean zehar eraman nau “la milla verde” ematen zuen bide luze batetik ari-musikalean (tori Euskaltzaindia) soka laukote baten sointonia triste bat entzuten zen bitartean, a-ko-jo-nan-te (eskerrak delantalaren atzekaldeak irteera erraza eskaintzen zuen).
Sartu, hamabost minutu eta irten, insipido e indoloro. Amitzean betiko galderak egin dizkiot zirujauari: Eta jateko? “Gauza freskoak”. Hor zerbeza sartzen da. Batenbatek ez du asmatu, izorrai ;)
Iruzkinak
txomin_hood 2006-11-20 10:03 #1
<p>Batek daki 15 minutu horietan zer egin zizuten. No te parece sospechoso lo del culo al aire pa kitarte un kiste! Gora Japon!</p>
indezent 2006-11-20 10:10 #2
<p>Zuri gertatu zitzaizu ezta? Txomin, k hay k pedir anestesia lokal! Ahora entiendo el arqueado de tus piernas...</p>
Utzi iruzkina: