Aspertzearen ondorioak

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-16 10:15
8

Gauza kuriosoa da bai aspertzearena gero. Lanean aritu beharren lanean egoteraen ondorio izan ohi da. Egin beharreko lana egina duzu eta ez dakizu zer egin. Paretako baldosak bi aldiz kontatu dituzu dagoeneko eta 324 dira, ez bat gehiago eta ezta bat gutxiago ere, 324. 324 delitu; aukeratu zituenak pare bat kazkarreko ere merezi ditu. Mahai gainean aldiz, “Sagrada familia” mendi txabola baten pare uzten duen bulego materialaz eraikitako etxeorratza eraiki duzu. Kontrafuerteak izan dira puntu garrantzitsuena mirari arkitektoniko hori tragedian amaitu ez zedin; izugarria da “Milan” ezabagomen erresistentzia ezta? Hala ere, eraikuntza oroigarriena klipekin eraikitako Eiffel dorrea izan zen, hori bai etorria egun hartakoa!

Aspertzeak ere aspertu egiten du eta agian hobe izango da nagusiaren bulegoan sartu eta egiteko beste zerbait badagoen galdetzea. Edo; beste alde batetik, Pilot bolalumek ekilibrioan jasan dezaketen zama neurtzea ere ez litzateke erabaki txarra izango... Izan bedi zientziaren onuran!

nerediamond

nerediamond 2006-11-16 10:39 #1

Nik post grabazioa espero nauen!!!jajaja!

indezent

indezent 2006-11-16 11:09 #2

Horrek denbora gehixeo behar do baino atsalde guztie eukiko det asik al lio...

Torena

Torena 2006-11-16 12:42 #3

nire ustez aspertzeak gauza gehiago dakartza, eta esan duzun moduan  zientzia ere aztertzen dugu, baina oraindik galdera garrantzitsu bat dago airean, jasan al dezake bolaluma batek zientziaren zama guztia?

indezent

indezent 2006-11-16 12:48 #4

Bueno!! El k faltaba. Ongi etorri. Zuk ere aspertzez makina bat kontrolatzen dezu asik programazio ariketak itten ai zean hurrengon probatu ezazu ea jasan lezaken.

Nahi deken guztitan azaldu hai hemendik

nerediamond

nerediamond 2006-11-16 12:54 #5

Animo ba!!! Lan galanta dau ondio itxeko ta!

kareu

kareu 2006-11-16 13:05 #6

baino bolaluma benetan existitzen da ala gure imaginazion irudi bat besteik ez da? hontaz aparte, pilotak askoz hobek die!

ala con dios!!

indezent

indezent 2006-11-16 13:23 #7

Pozten naiz gure blog honetan horrelako eztabaida erligiosoak izateaz. Patxi Platontegi eta Aitortxo Sokrateseta gustora izango ziren gurean

esko_spilberg

esko_spilberg 2006-11-16 13:29 #8

ya te digo, kolega

Utzi iruzkina: