Orain arte dena ondo doa; orain arte, dena ondo doa

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-14 13:35
4

Erligioa esatea edo bizia, misterioaren bila igarotzea esatea, gauza bera da. Nondik gatoz, zer egiten dugu hemen, nora goaz. Galdera hauek gizateriaren jaiotzatik jarraitu dute gizakia eta gizakiak galdera hauen eratzuna edo bere faltan izaera, jarraitu ditu aldi berean. Baina zein da amaierarik gabeko lasterketa honen helburua?

Teorian eta erligioaren arabera, helburua galdera horien erantzunetik gertuago izatea da, betiere jakinda, ez dugula misterioa sekula erabat argituko, fede kontua omen da. Ez ikusiz ikusi, galdetu gabe erantzunak jaso eta bidean agertzen zaigun edozein oztopori aurre egin, hor badago, Jainkoak hala nahi duelako baita.

Kontu hau guztia ordea, dimentsio erraldoieko trikimailu bat besterik ez da. Ez dut zalantzan jartzen trikimailuaren atzean intentzio ona dagoeneik baina trikimailua izaten jarraitzen du. Egia da gizakiak galdera hauen atzetik ibiltzeko beharra duela gure eguneroko errealitatea, hala Grezia Zaharrean edo gaur egungo Munichen, finitoa baita eta beraz, ez gara gai gauza infinitoak ulertzeko.

Nire bizia jaiotzen naizen egunean hasten da eta hiltzen naizenean amaitu. Nire herriak berriz, Idiazabal amaitzen den lekuan du hasiera eta Ordizia hasten den lekuan bere akabera. Ondoren Goierri dator eta ondoren Gipuzkoa. Hortik atera ezkero hurrengo eremua Euskal Herria dut eta hurrena Penintsula Iberiarra. Aurrerago jarraituta Europak zehazten dizkit mugak eta ondoren Munduak baina… zer dago mundutik kanpora. Gauzak, finito moduan ulertzen ditugu, amaierak ematen die zentzua, izaera. Horregatik, amaiera edo hasierarik ez duena ezin dugu ulertu eta hasiera edo amaierarik ezagutzen ez diogun izate hori gurea bada, ez dugu ezer ulertzen, dena jartzen dugu zalantzan. Jaio aurretik bizirik ba al dago? Eta gero? Orduan zer garrantzi du nire biziak? Nor naiz? Eta espazioa? non amaitzen da espazioa? Ez dakigu eta horrek gure izate guztia amaierarik ez duen (ulertzen ez dugun) eremu batean uzten du. Non gaude orduan?

Lehen zibilizazioetatik, gizakiak segurtasuna behar izan du biziari ekin ahal izateko, ez gehiegi baina gutxienez zapaltzen zuen lurra eta zerutik erortzen den ura erreal bihurtuko duen zerbait eta hor agertu zen erligioa. Galdera guztientzat erantzuna zuen panacea.

Dena Jainkoak sortu du, beraz ez zalntzarik izan eta badituzu… Jainkoak jakingo du. Jautxoek herria esplotatuta dutela eta esklabu moduan lanean zabiltzala? Lasai, Jainkoak aukeratu du bizi hori zuretzat eta bizi honetan egindako lanak bestean itzuliko zaizkizu eternitate oparo baten bidez.

Mendeak eta mendeak igaro ditu gizarteak joku honetan baina egun bat iritsi zen noiz erligioak ez zituen galdera guztiak asetzen eta iraultza Zientifikoa etorri zen. Garai horretan zientzia ugari sortu ziren, beraien artean Soziologia. Zientzia hau motza geratuko da agian erligioaren fenomenoa ikertzeko baina beste batzuek ikutzen ez dituzten alorrak ikutzen ditu.

Zientzia erantzun propioak ematen hasi zen, probatuak, zalantzarik sortzen ez zutenak eta sinesteko,  fede beharrik ez zutenak. Hala ere zientziak gabezia bat du erligioaren aurrean. Erligioak moral zein etikoki arautzen zuen gizartea eta zientziak arauketa hori ez gauzatzeaz gain, beretzat ere behar du. Erligioarekiko desenkantu garaia hasi zen, sekularizazioaren bidean ginen eta erligio usaia zuen edozer gauza baztertzen hasi ginen. Tartean, gizakiak hobeago egiten laguntzen zuen eta maitasunean oinarrituta zegoen balore multzoa.

Erligioa erori egin da eta gu ere bidean harrapatu gaitu bizi dugun garaia desorekaren garaia bihurtuz. Zientziak, lurrak eguzkiari buelta bat emateko urte bete behar duela erakutsi digu baina segurtasuna ematen zigun burdinezko kaiola apurtu du. Jon Sarasuak aipatzen zuen “Religión a la carta” hori beharrezkoa da gaur egun jendearentzat baina ez Hinduismoa eta Budismoa Katolizismoaren bidez edo Judaismoa eta Taoismoa Islamismoarekin uztartzen dituena, baizik eta Zientzia, politikarekin, familiarekin, zigiluak kolekzionatzearekin, musikarekin, parrandarekin edo futbolarekin uztartzen dituena alegia.

Inguru fisikoa zientziak mugatzen digu, finitoa da eta ez dakiguna… zientziak argituko digu. Esistentzialagoa denak ordea, zalantzan jarraitzen du: Nor naiz? Errealeko sozio bat. Nondik nator? Nire ilobaren urtebetetze afaritik. Nora noa? Bisbalen kontzertura.

Zinetziak bere lana egin du baina ez digu Erligioak ematen duen beroa ematen, “kaiola” faltan botatzen dugu eta inguruan duguna ulertu ahal izateko, finitoa izan behar duenez, ahal izan ditugun eremuak bersortu ditugu, lehen baina eremu askoz txikiagoak ordea.  Lehen bizia zena, orain gaur da eta eternitatea zena, bizia. Dena azkarrago doa eta erligioak bultzatzen zuen kolektiboa alde batean utzi dugu indibiduoa bandera bezala eramateko. Denok konturatu gara gizarte honetan badela zerbait ondo ez doana eta ez dut uste fenomeno honen ondorioetatik hurrenegi dabilenik.

“La Haine” filme frantziarrean esaten den bezala: Gizon batek bere burua botatzen su etxeorratz batetik behera eta airean lurrera bidean doala bere buruari esaten dio, “orain arte dena ondo doa; orain arte, dena ondo doa”. Garrantzikoena ez da erorketa, lurreratzea baizik”

bewater

bewater 2006-11-15 13:36 #1

Uste det hau guztia irakurri dudan bakarra naizel, ez naiz damutzen, baina ez nahiz asko gogoratzen. Azken finean, laburtzeko, zer da lehenagokoa oiloa hala arraultza.

Uste dut galdera honen bueltan gizakiak eginiko pajei buruzko textua dela Miel de Miletok (doble M) azaldu nahi ziguna.

Agian oker nago, baina ez nago dena berriz irakurtzeko prest, halere, behin egitea merezi du.

indezent

indezent 2006-11-15 18:10 #2

Ez daukek meritu gutxi dena irakurri badek, seguro bakarra izan haizela. Zorionak eta eskarrikasko. Filosofiako lan bat zian eta behin inda neukiala jarri beharra neukian.

borthuzai

borthuzai 2006-11-16 17:21 #3

Bada "Tout va bien" (Dena ondo doa) izeneko beste filme frantziar bat, Beasaingo liburutegian dago (edo "bibliotekan" esan behar da?) . (hau ote Idiazabal eta Ordizia arteko herri hori? laburmetraiko argazkiak ikusita behintzat ez nabil oso urruti! ez?) Soziologia, Historia, Maitasuna eta beste mila gauzetaz ari da bertan Jean Luc Godard handia.

Zientzia da unibertso honetako gauza absolutu bakarra, horregatik da Zientzia, eta beraz, benetako segurtasuna ematen digun gauza bakarra. Beste guztia airean dago; posible da, probable da, izan liteke, uste dugu... baina zientzia BADA. Ez da beroa izango, baina izan, baden gauza bakanetakoa da.

Metafisikak ordea beti izango du bere esparrua. Zientziak egia-ra gerturatuko gaitu zenbaitetan, baina morala, etika, artea... hortik at daude. BETI.

Gora zientzia! Gora zientziatik at dauden gauzak! Gora bizitza!

http://www.blogak.com/denetik/archive

www.erantzunen-zain.blogspot.com

indezent

indezent 2006-11-16 20:24 #4

Nahi edo ez, badira zientziak azaldu ezin dituen gauzak eta hauek desoreka edo segurtasun falta bat suposatzen badigute ere beharrezkoak dira. Ez dut zientziak dena azalduko duen egunik nahi eta ez dut uste sekula izango denik.

Duela hamairu mende inori zientziaz hitz egingo bazenio ez luke ezer ulertuko, bere buruak ez lukeelako ikusiko ulertu zezakenetik edo "amaitu zezakenetik" aurrera. Zientzia ez da absolutoa, orain arteko galdera askori eman dio erantzuna baina, nork daki hemendik beste hamarbat mendera orain ulertu ezin dugun eta zientza goitik behera botako duen beste disziplinaren bat agertuko ote den? Ez gaitezen hain hegoskorrak izan, Erligioari gertatu zitzaion.

Utzi iruzkina: