Gaur, urtarrilak 15, lehen ebaluazioko azterketak hasten dira eta ongi hasteko, filosofiako azterketari aurre egin beharko diogu eguerdiko ordubietatik aurrera. “A priori” ez du beldur gehiegirik ematen partzial bat besterik ez baita (komenigarria izaten da azterketei beldur pixka bat izatea, zenbat eta konfiatuago…). Gaurko azterketan lehen gaia besterik ez zaigu sartzen: Munduko erligioak. Hala ere, ez da nire intentzioa mezu honetan gure azterketen kronika egitea. Kontua da, gaiaren barruan Budismoari eskainitako zati bat izan dugula eta egia esan, nahiko deskonzertatuta utzi nauela. Bet...


Zientzia fedean oinarritua dago.Honako hau esaldi kontraesankor bat dela irudi liezaioke norbaiti, baina ez naiz ni hori dioen bakarra. Internazionalki itzal handia duen Pedro Miguel Etxenike fisikari euskaldunak ere horrela dio Berrian egin zioten elkarrizketa batetan:"Naturan ordena bat dagoela pentsatzea fedea da"Elkarrizketaren zatia hau da, eta osorik ipintzea pena merezi duela uste dut: Jakituriak Jainkoa hilko zuela, hori ere esan izan da. Ez dirudi iragarpen hori bete denik. Etxenike: Hori da zientziaren mugetako bat. Zientziak ezin dio arrazoia eman sinestunari, eta ezta sinestuna...


Erligioa esatea edo bizia, misterioaren bila igarotzea esatea, gauza bera da. Nondik gatoz, zer egiten dugu hemen, nora goaz. Galdera hauek gizateriaren jaiotzatik jarraitu dute gizakia eta gizakiak galdera hauen eratzuna edo bere faltan izaera, jarraitu ditu aldi berean. Baina zein da amaierarik gabeko lasterketa honen helburua? Teorian eta erligioaren arabera, helburua galdera horien erantzunetik gertuago izatea da, betiere jakinda, ez dugula misterioa sekula erabat argituko, fede kontua omen da. Ez ikusiz ikusi, galdetu gabe erantzunak jaso eta bidean agertzen zaigun edozein oztopori aur...


Azken iruzkinak