Banuen gogoa marrazki bat sartzeko blogean eta hemen doa lehenegoa. Hala ere, dena ez da hain polita, marrazki hau azterketa bat da baina lasai, galdera bakarreko azterketa baita: Zer gertatu behar zaio tipo honi? (Bloga irakurri duenak badaki)
Beti galdetu izan diot nire buruari Goenkaleren arrakastaren arrazoia. Hamar urtetik gora antenan, ezdakitzenbat mila atal eta ikusleak hor, fidel; beraien ipudia eserlekutik altxatu ezinik. Behin baina gehiagotan eztabaidatu dut honetaz harrekin eta bestearekin baina orain bi hilabete gure lagun Txomin Hoodekin hasi nintzen historiako misterio handinetakoa den (Harri filosofala eta gero eta Kennedyren hilketa baino lehen) fenomeno honetaz hitz egiten. Zergatik? Nola? Zein da Arralderen sekretua? Nola demontre ez da jendea oraindik aspertu? Alde batetik eta bestetik begiratzen genuen teles...
“Burrito” Ortegak futbola utzi behar du. Hori jartzen zuen behintzat pare bat kirol egunkarietan. River Plate eta Valentzian jokatu izan zuen beste talde batzuen artean eta Korea eta Japoniaren artean antolatutako Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen hain maite zuen Argentinako kamiseta albi-celestearekin. Alkoholarekin arazoak omen ditu Burritok eta honek ez du esan nahi garestiegi saltzen diotenik edo ez denik oroitzen non gorde zuen pattar botila; benetako arazoak omen ditu Burritok edanarekin. Arazo hauek direla medio futbola uzteko erabakia hartu du eta mundu guztiak...
iPod berri bat daukat. Orain arte, nire MP3 zintrinarekin ibiltzen nintzen bueltaka; autobusean, ordenagailuan, paseo luzeetan edo sukaldean. 256 MB, ez dago gaizki ez baina nire alperkeriarekin bateraezina da MB kopuru hau. Barruan daramatzan abestiak azken aldiz aldatu nizkionetik pasa dira… ba lau bat hilabete agian. Sexty Sexersen debuta, Ben Harperren “Both Sides of the Gun”, Geroh-ren diskografia osoa eta Soundgardenen “Superunknown” diska ahaztezina. Behin eta berriz entzun ditut azken lau hilabetehotan eta egia esan, azkenerako pereza eta guzti eman dit bi pinganillo apurtu horiek b...
Gaur ohea busti dut. Ez txikitan bustitzen genuen moduan ordea. Gaur, malkoz busti dut ohea; gaur, ohea busti dut. Malkoek borborka egiten zuten begizuloetan; ateratzeko beldurti, jausteko temati. Begietan behera sudurrerarte eta sudurrean zehar bide laburrena hartuz almoadaren aurka jauzi dira, nire aurpegian zehar urjauzi batean amaitzen den ibai gazi bat sortuz. Gaur ohea busti dut. Era askotako malkoan daude, gozoak, gaziak eta baita gazi-gozoak ere baina gaurkoak gaziak izan dira. Gaur, ohea busti dut. Ibaiaren ertze batean nintzen eta beste aldera igaro nahi nuen. Beste aldea nahi nu...
Beste post batean esana naiz gure nerabetasunaren ardatza Goku eta Geroh izan zirela. Badakit asko esatea dela baina zihur naiz ardatz horretan eragina izan zutena. Gerohrekin hasi nintzen kontzertuetara joaten, musikaz gozatzen eta ezagutzen ez nuen musika abaniko ezezagun zein amaiezin bat hurrunera ikusten (Geroh-k post bat izango du goiz edo berandu, hobeto goiz). Gokurekin berriz oso momentu onak pasa nituen, barreak, negarrak, ohiuak (nork ez du kamehame bat egin, batzuk lortu ere egin omen zuten) eta beste hainbat emozio. Ba al da gure belaunaldiko norbait gokuren abestia ez da...
-Lotsagarria! Gaurko gazteak ipurtzuloraino jarrita ibiltzen dituk! -Homosexualitatea hain zabalduta zagok hala? -Gaua iritsi bezain pronto, mandibularekin apuntatzen hauten umez betetako zoologiko bat bihurtzen duk kalea. -Taberna batzuetan bitrinak ere jarri ditiztek. Hori bai, ezin zaiek jaten eman, edaria besterik ez ditek nahi. -Gizartearen heriotza ekarriko ditek droga madarikatu horiek. Drogetan besterik ez ditek pentsatzen. -Beste batzuk futbolean besterik ez ditek pentsatzen. -Drogek burua birrintzen die, etorkizunik gabe utzi! -Eta beste batzuk famatuak izatean besterik ez… -Giza...
Grabado montado y servido. Urtarrilak 24 laburra amaitu dugu eta egia esan ez ditu gure espektatibak bete. Grabazio eguna amaitu bezain pronto konturatu ginen gauza asko gaizki egin genituela baina materiala montatzen hasi ginenean gaizki eginiko gauzak askoz ere gehiago zirela ikusi genuen. Material faltak eraginiko arazoak ez zaizkit inporta, duguna dugu eta horrekin egin behar dugu lan. Gehien izorratu nauena koherentzia falta izan da. Historioak erritmo geldo bat behar zuen, toma luzekoa, ixiltasun eta begirada askokoa eta ez dugu hiru gauza hauetako bakar bat egin. Erritmoa frenetikoa...
Gaur klasean Google Maps-ekin gabiltz bueltaka eta behin begiratzen hasita eta Beasain eta Jainkoaren eskutik utzitako horrelako lekuak begiratu ezin direla kontuan izanda, ba gure lagun pinguinoaren bila joan naiz. Bilatzailean Groenlandia sartu dut, Groenlandia bakarrik benetan eta Iruñea agertu zait! Peleteria Groenlandia, izorrai! Behin pentsatzen hasita... eskerrak han ez dagoen, bestela bere larru goxoaz etxerako zapatila dotore asko batzuk egingo lituzkete... Baina beno, ez du axola, ez pinguinoa maite ez dudalako ojo! Pinguinoak Hegoaldean bizi di...
MARTIN: Martin ogia eta egunkariarekin etxera bidean doa oinez. Oinez doala txakurtegi bateko edo zoologiko bateko langileak ematen duten hiru gizonekin gurutzatzen da, aztoratuta daude beraien artean eztabaidatzen. Aurrera jarraitzen du eta herriko munizipala topatzen du txorixo egosi bokadillo bat jaten espaloiaren ertza eserita: -Egunon, on egin! Munizipalak “grgrahrgr” antzeko batekin erantzuten dio eskuarekin agurtzen duen bitartean. “Hori gizon alperra” pentsatu du “akaso bere lana egingo balu” Gaur goizean ere Martinek berak ikusi ditu gazte batzuk elizan porroak erretzen. Eske...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D