Gaur ohea busti dut
Gaur ohea busti dut. Ez txikitan bustitzen genuen moduan ordea. Gaur, malkoz busti dut ohea; gaur, ohea busti dut. Malkoek borborka egiten zuten begizuloetan; ateratzeko beldurti, jausteko temati. Begietan behera sudurrerarte eta sudurrean zehar bide laburrena hartuz almoadaren aurka jauzi dira, nire aurpegian zehar urjauzi batean amaitzen den ibai gazi bat sortuz. Gaur ohea busti dut. Era askotako malkoan daude, gozoak, gaziak eta baita gazi-gozoak ere baina gaurkoak gaziak izan dira.
Gaur, ohea busti dut. Ibaiaren ertze batean nintzen eta beste aldera igaro nahi nuen. Beste aldea nahi nuen, desira nuen, maite nuen, behar nuen, edo behar dut, baina ibaia igaro beharrean nintzen. Beste ertzera igaro nahi nuen eta ibaia ahaztu nuen, uraren etorria ahaztu nuen. Lehen urratsa eman dut, belaunak dar-dar egiten dute baina igaro egin nahi dut. Bigarrena ematen dut eta aurrera noa baina, ur etorria haztu dut; ur etorriak eraman nau eta ur jauzian behera erori naiz. Gaur, ohea busti dut.
Gaur goizean, Ben Harperren “Morning Yearning” kantatuz esnatu dut nire burua, ez dakit zer esan nahi duen, hiztegian begiratu dut, “anhelo vespertino”, orain ere arrazoia Benito. Gaur ohea busti dut. Izango dira beste egun batzuk, beste ibai-ertze batzuk, baita beste malko batzuk ere, gozoak espero. Hala ere, ibai-ertze batzuk bereziagoak izaten dira besteak baino, beraien musika biziagoa da, ederragoa, dantzatu egiten gaitu, nahiz eta horrela dantza egiten ez genekiela pentsatu eta hau, horietako bat izan da. Itzuliko naiz ibai ertze horretara gehiagotan baina nire aldean geratuko naiz, beste aldera begira; barandaren aurka jezarriko naiz eta musika hori entzutearekin konforma, alde horrek, beti izango baitu lekutxo bat nire bihotzean. Alde horrek, ongi iarabazi baitu lekutxo bat nire bihotzean. Gaur, ohea busti dut.
Iruzkinak
bewater 2006-12-13 10:56 #1

Badakik txo, maindirak aldatu eta berriz errekara, hori bai erreka ondo ezagutu behar da, uretara bota aurretik, besteta badakik ondorioa.

Hurrengoan soka batekin lotu hire gorputza eta seguru haola bota errekara...

i eme 2006-12-13 14:09 #2
abesti zoragarria!
Jeff Buckley ibaiaren beste ertzera joaten saiatu hoan eta ur etorria ahaztu zian. Nik orain, ohea bustitzen diat bere doñuekin.
ea Benitok ur etorria kontutan izaten diken.

borthuzai 2006-12-14 07:28 #3

Zorionak berriz ere!

Gaur zer moduz in dek lo?

Berriz ere ohea busti al dek?

Gaurkoan plazerraren bidetik izango zuan ordea! Seguro!

Utzi iruzkina: