Kamehameekaaaaaaaaaaah!! (Haurtzaroaz oroituz)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-12-12 12:14
10

Beste post batean esana naiz gure nerabetasunaren ardatza Goku eta Geroh izan zirela. Badakit asko esatea dela baina zihur naiz ardatz horretan eragina izan zutena. Gerohrekin hasi nintzen kontzertuetara joaten, musikaz gozatzen eta ezagutzen ez nuen musika abaniko ezezagun zein amaiezin bat hurrunera ikusten (Geroh-k post bat izango du goiz edo berandu, hobeto goiz).  Gokurekin berriz oso momentu onak pasa nituen, barreak, negarrak, ohiuak (nork ez du kamehame bat egin, batzuk lortu ere egin omen zuten) eta beste hainbat emozio.

Ba al da gure belaunaldiko norbait gokuren abestia ez dakienik? Ez dut uste. Atzo youtuben bueltak nebilen (berez lan bat egiten ari nintzen baina…) eta Gokuren euskarazko kantuekin topatu nintzen. Nire gusturako lehena eta hirugarrena dira hoberenak, Dagoi Bola Z-ko lehen kantak “La oreja de Van Gogh” desafinatu bat ematen baitu. Horregatik bi kantu handi hauek zintzilikatzen ditut gaur zuek ere beste garai batzuek oroitzeko.

Sarean bueltaka nebilela beste kontu batzuk irakurri nituen Dragoi Bolaren inguruan eta harrituta geratu nintzen hemendik kanpo euskarazko bikoizketak duen sonagatik. Ona zen bai baina ez nuen uste Dragoi Bolaren munduko bikoiketa hobenen artean aurkitzen zenik.

Youtuben igeri jarraitu nuen (lan gutxi egin nuen, bai, edia da!) eta beste  marrazki bizidun mitiko batzuekin egin nuen topo, Dotakon! Jo, hura ere ona zen. Egia esan marrazki bizidun batzuetaz dudan lehen oroitzapena izango da eta ez dut ongi oroitzen zertaz zijoan baina abestiaz oroitzen naiz, ona! Inguruan ditudanek ez dute oroitzen (uste baino zaharragoak gara) ea zuek oroitzen zareten.

borthuzai

borthuzai 2006-12-12 18:30 #1

Noizbait zoriontsuak izan ginen bai!

Nik beste mordoska bat ere baditut buruan:
Arale, Arturo erregea,

Eta ea beste hau ere gogoan duzuen:
http://www.youtube.com/watch?v=_WjxMzSW7pA

Ni ere halako errekopilatorio bat egiten aritu nintzen lagunentzat eta hogei bat marrazki bizidun eta serie (emakume bionikoa, halcón callejero...) batu nituen. Hala ere zuek ezagutuko ez dituzutelakoan nago.

Noizbait zoriontsuak izan ginen bai!

indezent

indezent 2006-12-13 09:35 #2

Hain zaharra ere ez zara izango. Aipatu dituzun guztiak oroitzen ditut "halcon callejero" hori izan ezik. Hala ere, Barrio sesamoko pinballaz berriz ere oroitzea ederra izan da, gauza asko ikasi genituen beraiekin baita gertu eta urrutiren arteko ezberdintasuna ere, handia!

Noiztbait zoriontsuak izan ginen? Oraindik ere bai, beste modu batera baina zoriontsu, ni behinipein

Asier

Asier 2006-12-14 15:54 #3

Ja ja ja!

Zein txikia den mundua!

Sustatuk post onenari saria nori eman dion ikusi bezain pronto kuxkuxeatzera sartu eta hara non topatu ditudan txikitako (eta ez hain txikitako) telesailen sarrera-karetak, zeinek eta ondoan dudan lankide batek "youtuberatuak."

Ondorioa: Euskal Herrian guztiok ezagutzen dugu elkar, ezin anonimo izan.

Gora 80.-90. hamarkadak!!

peio

peio 2006-12-14 18:54 #4

Bueeeeeeeeeno!! Dotakon!!

Betidanik ne idoloa izan da ta hemen ikusita kasi near baten jarri naiz.

Xelebrea, gañea, gaur bertan blog honta nola aiau naizen. Hau idazten dan lekutik milaka kilometrota eon ta etxeko berri jakitteko Berria sartu ta alajaina! Han nun ikusteten indezente ezaun batek nola premio bat irazi don blog honekin. Ta bueno, kurioseatzea sartu behar... ta Dotakonekin topau...

Zorionak Mikel!

Biximekil

Biximekil 2011-12-28 20:54 #5

"Barazki sorta" edo "Munch Bunch"-en sarrera hemen dago:
http://www.youtube.com/watch?v=8LHzsPfZr8k

"Tximino giharrea!" esaten zuena Donkey Kong junior zela uste dut: http://www.youtube.com/watch?v=YdCsA7sViSY

Aspaldiko garai politak!

Nikaiwen

Nikaiwen 2011-12-30 00:53 #6

Eta Cloppa gaztelua (Cloppa Castle)? Ez ziren marrazkiak txotxongiloak baizik: http://www.youtube.com/watch?v=OK90sLowzGk

indezent

indezent 2011-12-30 17:57 #7

Pufff... Azken bi erantzunetako horiek ez ditut ezagutzen. DonKingkonena agian baina ez dut oso garbi...

Zahartxeagoak zarete zuek e? juas jaus juas

Gozulefuh

Gozulefuh 2012-01-02 00:31 #8

Gogoratzen duzue Rosco zaharra (The Dukes of Hazzard)?: http://www.youtube.com/watch?v=q9gVcwD-1vQ

Eta "Simonek dio: 'bar egin, ja, ja'" (Batman)?: http://www.youtube.com/watch?v=UWTfSgxq9ko

Urte berri on!

indezent

indezent 2012-01-10 12:06 #9

Horiek bai gogoratzen ditut jajajaja Funny Rosco gehienbat! Batmanen casuan haragi-hezurrezko telesaila da hobetoen gogoratzen dudana. Scrunch! Plank! XD

Urteberri on zuri ere!

Ninplofin

Ninplofin 2012-01-24 11:29 #10

Orain dela urte gutxi batzuk ETB-1-ek 3D marrazki moderno eta farregarri batzuk ematen zituzten, oso motzak, "Bai Pirata Alprojak" izena zutena ("Those Scurvy Rascals"). Hemen duzue kapitulu bat: http://vimeo.com/4488281

Utzi iruzkina: