Kategoria: dotakon
Beste post batean esana naiz gure nerabetasunaren ardatza Goku eta Geroh izan zirela. Badakit asko esatea dela baina zihur naiz ardatz horretan eragina izan zutena. Gerohrekin hasi nintzen kontzertuetara joaten, musikaz gozatzen eta ezagutzen ez nuen musika abaniko ezezagun zein amaiezin bat hurrunera ikusten (Geroh-k post bat izango du goiz edo berandu, hobeto goiz). Gokurekin berriz oso momentu onak pasa nituen, barreak, negarrak, ohiuak (nork ez du kamehame bat egin, batzuk lortu ere egin omen zuten) eta beste hainbat emozio. Ba al da gure belaunaldiko norbait gokuren abestia ez da...