Gertaera bat eta bost ikuspegi (osotasunaren edertasuna)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-12-06 12:01
4

MARTIN: Martin ogia eta egunkariarekin etxera bidean doa oinez. Oinez doala txakurtegi bateko edo zoologiko bateko langileak ematen duten hiru gizonekin gurutzatzen da, aztoratuta daude beraien artean eztabaidatzen. Aurrera jarraitzen du eta herriko munizipala topatzen du txorixo egosi bokadillo bat jaten espaloiaren ertza eserita:

-Egunon, on egin!

Munizipalak “grgrahrgr” antzeko batekin erantzuten dio eskuarekin agurtzen duen bitartean. “Hori gizon alperra” pentsatu du “akaso bere lana egingo balu”  Gaur goizean ere Martinek berak ikusi ditu gazte batzuk elizan porroak erretzen. Eskerrak berak deitu dien beraien gurasoei abixu emateko. Martinek aurrera jarraitzen du eta errepidearen albo batean jartzen da beste aldera igaro ahal izateko. Pasatzera doanean ohiu bat entzuten du atzean eta begiratu egiten du:

-Kontuz pinguinoarekin!!-  Txakurtegiko langileak ikusi eta“Hauek erotuta daude” pentsatu ondoren errepidea gurutzatzen hasten da. Errepide erdian dagoenean zerbait ikusten du gerturatzen. Pingüino bat da orinal bat buruan duela eta eroskiko karro batean sartuta. “Zer da hau?” Pentsatzen du baina ez du denborarik karroaren bidetik kentzeko eta harrapatu egiten du.

 

MUNIZIPALA: Deprimituta dago. Herriko gazte batzuk eguna berari adarra jotzen pasatzen ari dira goizean elizan erretzen ari ziren hatxisa konfiskatu dienetik. Deprimituta dago eta horrelakoetan txorixo egosi ogitarteko batek lagundu egiten dio. Gainera erotzen hasi delakoan dago, lehen pingüino bat ikusi duela iruditu zaio, gerturatu egin zaio eta besarkada bat eman ondoren, eskua poltsikoan sartu dio. “Erotzen ari naiz, zihur”.

Izkutuan exeri da espaloien bi kotxeren artean inork ikusi ez dezan baina Martin pasa da goizero bezala ogi eta periodikoarekin eta ikusi egin du. Agurtu egin du eta bere ogitartekoaren jarraitu. Konzentratuta jarraitzen du bere ogitartekoarekin eta zarata handi bat entzuten du, istripu baten antzeko zerbait edo. “Redios” pentsatu du, “lanera joan behar berriz ere”.

 

ZOOLOGIKOKO LANGILEAK: Herritik bueltaka daramate egun osoa zoologikotik gazte batzuk bahitu duten pinguinoaren bila. Nazkatuta daude daude dagoeneko eta beraien artean eztabaidatzen ari dira nora joan pingüino madarikatuaren bila. Gizon bat pasa da beraien albotik egunkari eta ogiarekin eta begira geratu zaie, erredikuloa egiten ari dira kale erdian horrela eta pinguinoa aurkitu nahi dute. Pasa berri den gizonak norbaiti kasu egiten dio eta munizipala ikusten dute. Bi kotxeen artean espaloian exerita dago olio dariola dagoen ogitarteko bat jaten. Ez dute horrelako alper batek lagunduko dienaren itxaropenik baina beraren bila joaten dira laguntza eske.

Bere bila doazela aurrera begiratu eta pinguinoa ikusten dute orinal bat buruan eta eroskiko karro batean kalean behera. Munizipalari kasu egin dion gizona errepidea igarotzen hasi da eta pinguinoak harrapatu egin behar du. Ohiu egiten diote errepidetik kentzeko baina ez die kasurik egiten. Errepidea igarotzen hasi eta pinguinoak harrapatu egiten du.

 

GAZTEAK: Pinguinoari orinala buruan jartzen ari dira. Asko mugitzen da eta beraietako baten gerrikoa erabiliz lotzen diote burura. Herriko munizipalari adarra jotzen ari dira gaur goizean porroak erretzen harrapatu eta beraien etxera abixu eman duelako. Oraingo honetan zur eta lur utziko dute. Munizipala ogitarteko bat jaten ari da bi autoren artean eta pinguinoa orinala buruan eta eroskiko karro baten barruan kalean behera botako dute. Ia-ia gaizki atera zaie plana ordubete lehenago pinguinoak ihes egin dielako baina harrapatu dute. Munizipalaren aurretik pasatzen denean aho zabalik geratuko da. Pinguinoa kalean behera botatzen dute baina gizon bat errepidea gurutzatzen asten da. Ez dute begiratu nahi eta beste alde batera begiratzen dute. Zarata handi bat entzuten da, pinguinoak karneteko puntu batzuk galdu behar ditu.

 

PINGUINOA: Kalean behera karroan doala:

-Iujuuuuu!!!! Ez dakit zer zuen potolo horrek poltxikoan baina de puta madre pasatzen ari naiz!! Iuuujuuuuuuuuu!!

kukue

kukue 2006-12-06 12:39 #1

jajajaja, oso ona hi! nike proau behar diat orinal bat burun jarrita estazio pareko hiru aldapatik botatzen erosiko karro baten sartuta, aber pinguinoa bezain ondo pasatze diaten.<br />

indezent

indezent 2006-12-06 13:37 #2

Uste diat dopingan kontue klabea dekela kasu hontan ondo pasatzeko

bewater

bewater 2006-12-06 17:42 #3

Que puto Pingüin, Snacht ikusi osteko inspirazioa al da testu honen oinarria? Ona hi, ona

i eme

i eme 2006-12-07 12:50 #4

:)))))))<br />korto bat itteko ere earra dek hau.<br />


Utzi iruzkina: