Nire izena Oinatz Blanco Agirre da eta dagoeneko handia naiz atzo sei urte bete bainituen. Nire Amatxok Lorea Agirre izena du eta andereinoa da. Bere lana umeei txintxo portatzen erakustea da eta ona da lan horretan, ederki ikusi ahal izan dugu hori nik eta nire ipurdiak. Nire aitak Jon Blanco izena du eta alaiagoa da, egun osoa tontakeriak egiten pasatzen du, trenak egiten ari ez denean behintzat. Nire aitatxok Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles CAFen egiten du lan eta hondartzara joaten diren trenetako leihoak jartzen ditu jendeak mendiak eta errekak ikusi ahal ditzan. Hirurok Altam...


MARTIN: Martin ogia eta egunkariarekin etxera bidean doa oinez. Oinez doala txakurtegi bateko edo zoologiko bateko langileak ematen duten hiru gizonekin gurutzatzen da, aztoratuta daude beraien artean eztabaidatzen. Aurrera jarraitzen du eta herriko munizipala topatzen du txorixo egosi bokadillo bat jaten espaloiaren ertza eserita: -Egunon, on egin! Munizipalak “grgrahrgr” antzeko batekin erantzuten dio eskuarekin agurtzen duen bitartean. “Hori gizon alperra” pentsatu du “akaso bere lana egingo balu”  Gaur goizean ere Martinek berak ikusi ditu gazte batzuk elizan porroak erretzen. Eske...


Azken iruzkinak