Oinatz Blanco Agirre (Biografia)
Nire izena Oinatz Blanco Agirre da eta dagoeneko handia naiz atzo sei urte bete bainituen. Nire Amatxok Lorea Agirre izena du eta andereinoa da. Bere lana umeei txintxo portatzen erakustea da eta ona da lan horretan, ederki ikusi ahal izan dugu hori nik eta nire ipurdiak. Nire aitak Jon Blanco izena du eta alaiagoa da, egun osoa tontakeriak egiten pasatzen du, trenak egiten ari ez denean behintzat. Nire aitatxok Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles CAFen egiten du lan eta hondartzara joaten diren trenetako leihoak jartzen ditu jendeak mendiak eta errekak ikusi ahal ditzan.
Hirurok Altamiran bizi gara. Altamira Ordiziren gainean dago eta bertatik herri guztia ikusten da baita nire ikastola ere. Nire gurasoak Beasaindarrak dira berez baina Vivienda de Proteccion Oficial VPO bat tokatu zitzaien Ordizian eta horregatik bizi gara hemen. Hori bai saria! Etxe bat! Niri Patapalo batean beste bat gehiago besterik ez zitzaidan tokatu Benidorren oporretan izan ginenean.
Ikastolara joaten naiz egunero eta asko gustatzen zait. Lagun asko egin ditut bertan baina nire lagun hoberenak Aitor Bereziartua eta Julen Ortega dira. Beraiekin ibiltzen naiz atariko orduetan moskitoak arrapatzen eta beraiekin ibiltzen naiz baita ere Letizia Barrenari moskitoak gonatik behera sartzen... kar-kar-kar
Ikasketa asko ditut, atzo esate baterako hogeita hirurate ikasi nuen zenbatzen, toma esa! Beno… tartean badira batzuk ez dakizkidanak baina hogeita hirua badakit. Horretaz gain, ingeles pixka bat ere badakit; Helo, gud bai, zankiu, red, blu, grin… pila bat! Hala ere nahiago dut euskeraz hitz egin horrela, ez daukadalako pentsatu beharrik gainera gehien gustatzen zaizkidan hitzak euskeraz daude, adibidez: Artaburue! Kar kar kar…
Iruzkinak
kukue 2007-03-07 17:08 #1
Hau zer dek, zahartzaroa ahazteko terapian bat eo? jeje<br />
indezent 2007-03-08 09:08 #2
...antzeko zerbait ;)
Utzi iruzkina: