The Indezents bloga >>

Aurrekoan berriz ikusi nuen; onartzen dut, ahula naiz. Droga bat bezala da, droga bat da! Ikusi dudan azken bost edo sei alditan beste bati filmea erakustearen aitzakia erabili izan dut, aitzakia ona da: “Ez daukek ikusita? Ikusiko diau, hoi ikusi gabe ezin dek gehitu” Bestearen gozamena aitzaki, plazer pertsonala aurrera. Bai, berriz ikusi dut Snatch. “La vida de Brian” handiaren ondoren, 20 alditik gora (proiekto hombrera joateko lain) gehienetan ikusi dudan filmea da eta, zer esango dizuet ba? Txarra dela? Ba ez, I-ZU-GA-RRI-A!       Filme ezberdina da, beste e...


Ederki bizi gara. Badakigu eta onartzen dugu baina hala ere, ez dugu barneratzen pribiligiatu batzuk garena. Telebistan edo aldizkarietan, Afrikan edo Ekialde Hurbilean gauzak nola dauden ikusten dugu, ingurura begiratzen dugu eta gure zorteaz konturatzen gara. Sofan botata nago (ni ez naiz sofan esertzen, bota egiten naiz), lehioa dut ondoan irekita baina ez zait sekula okurritu obus bat etxeko lehiotik sartuko denik nire amaren makrame ederrak izurratuz edo egun batean sukaldeko hozkailua hutsik egongo denik. Pribilegiatu batzuk gara eta ez dugu egitate hau apreziatzen behar luk...


Ematen duenez, Blogak.com honi ere burua joaten zaio noizean behin guri bezalaxe. Joan den ostegunean Arrasateko Politeknikan ikusitako kontzertuaren inguruko posta zintzilikatu nuen blogean baina postari erantzutea ezinezkoa izan da. Mezuak hutsik agertzen ziren eta ezabatu egin ditut. Espero dut arazoa post honetan zentratzea eta hurrengo mezuetan postari erantzutea posible izatea. Horregatik, eta blogosferatik desagertuta dabilen Txomin Hooden ohoretan “Testu hau proba bat da” izenko post hau zintzilikatzen dut, ea erantzutea posible den, izanezkero eskertuko nizueke joan den asteko kont...


“Orain, aluminioaren ezaugarriei buruzko filmina batzuk ikusiko ditugu. Dudaren bat izan ezkero, galdetu”. Horrela hasi zuen Txuma Murugarren-ek atzo iluntzean Arrasateko Politeknikan, berak, Rafa Ruedak eta Pettik eskainitako kontzertua. Hiruren artean “hauxe” izeneko diska kaleratu berri dute eta normalean fisika, kimika, matematika, dinamika, termodinamika edo filosofia supersoniko kuantikoko klaseak ematen diren Areto Nagusian aurkeztu ziguten. Egia esan, Areto nagusia izateko nahiko txikia zen baina ez genuen gehiago behar. Berrogehitabostbat lagun bildu ginen bertan lagunarteko kontze...


“Hotz egiten du hozgailuan”. Pentsatu bezain pronto konturatu zen esan zuen lelokeriaz; “hotz-gailua”, hozten duen gailua. Hitzak berak esaten du baina ez zen sekula baten barruan egon. Esperientzi berri bat zen, ez zegoen zalantzarik, baina han hotza egiten zuen. Zergatik sartuko ote zen horrelako apustuetan! Behin eta berriz damutzen zen apustu inozo hartan sartzeaz eta hurrengoan isil-isilik geratuko zela egiten zion promes bere buruari. Hala ere, berak ere ez zuen sinisten barneak jaten bait zizkion metro eta erdi baino askoz gehiago eta bere bizkar erdia baino ez zuen neska batek lau L...


Joan den egunean, bewaterren blogean bueltaka nebilela Queen eta Freddy Mercuryren inguruko post batekin topatu nintzen eta duela bi urte eginiko lan batez oroitu nintzen. Lanaren baldintza, euskarria ppt-a izatean zatzan eta honek egia esan nahikoa mugatzen zuen; gaia ordea, bideoklip bat egitea (hori nahiago dut). Nik Queenen Bohemian Raphsody hautatu nuen eta hurrengoa duzue ni eta plastilinaren arteko borrokaren emaitza. Power Pointak bideoa eta musika desfasatu egiten ditu eta ppt-a Camptasia-z kapturatua dagoenez audioa nahiko petrala da. Hala ere, bere grazia mantentzen duelakoa...


UNA HISTORIA VERDADERA (THE STRAIGHT STORY) Zuzenadria: David Lynch Aktoreak: Richard Farnsworth (Alvin Straight), Sissy Spacek (Rose), Jack Walsh (Apple), Harry Dean Stanton (Lyle) Herria: AEB Urtea: 2000                                Alvin Straightek 76 urte ditu eta bere etxean bizi da atzerapena duen bere alaba Roserekin. Zaharra da eta ez du gustuko. Egun batean, telefono dei bat jasotzen dute. Bere anaia Lyleri infarto batek eman dio. ...


“Hi, atzo hire blogataz aritu zituan irratian” Ze? Ze esateek ? “Bai bai atzo gauean arratia entzutzen ari nituan eta hire testu bat irakurri zien, blogaren helbidea eta dena esan ziaten T-H-E-I-N-D-E-Z-E-N-T-S”. Horixe esan zidan asteazken arratsaldean Ezkerrak azkeneko klasean agonizatzen ari nintzela eta egia zen. The Indezents ondetan hi! Tontakeri bat da baina ilusioa egin dit ze arraio. Hala ere, behin irratian esanda lastima eman zidan entzun ahal ez izatea eta bewater-ena jo nuen laguntza eske. Ordubetean kortea moztua zuen (eitb-n kooperatiban baina azpijoko gehiago dago)...


Haizearen kontra ibili behar dugun? Ez dakit, errelato honetan haizea protagonista bat gehiago da, historioaren metafora bat. Errelato honetako haizea garaiek, politikoek edo komunikabideek inposatzen digutena baino gehiago da. Hori ere izan liteke haize honen zati nimiño bat baina haize hau afektiboagoa da, abstraktuagoa; gure artean dabil, eragin egiten gaitu, ozeanoan nabigatzen ari den paperezko txalupa baten moduan astindu. Ea kontra egin behar diogun? Askotan hobe  izaten da haizeak ematen digun indarraz probestea nahi dugun lekura eraman gaitzazan. Haizeak izeneko...


Atzoko mezuaren erantzunen artean Dut talde hondarribitarraren "konbikzioa" kantuaren aipu bat agertu zen. Talde ikaragarria izan zen eta jarraituko du izaten, Kuraia-ren "atsedenaldiaren" ondorioz berriz jotzen hastekotan omen dira eta. Letra zoragarriak idatzi zituzten eta kantu honetakoa dut kuttunenetako guztien artean. Kontua da, kontu honekin orain bi urte idazten hasi eta bukatu ez nuen (p'bariar) errelato baten hasiera etorri zitzaidala burura. Hori, eta gaur lanean lanpetuta nabilela, hauek dira testu hau berreskuratzeko aitzakiak. "…bandera trapu bat da, h...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!