Post bat behar zuen: Snatch

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-12-05 11:22
2

Aurrekoan berriz ikusi nuen; onartzen dut, ahula naiz. Droga bat bezala da, droga bat da! Ikusi dudan azken bost edo sei alditan beste bati filmea erakustearen aitzakia erabili izan dut, aitzakia ona da: “Ez daukek ikusita? Ikusiko diau, hoi ikusi gabe ezin dek gehitu” Bestearen gozamena aitzaki, plazer pertsonala aurrera.

Bai, berriz ikusi dut Snatch. “La vida de Brian” handiaren ondoren, 20 alditik gora (proiekto hombrera joateko lain) gehienetan ikusi dudan filmea da eta, zer esango dizuet ba? Txarra dela? Ba ez, I-ZU-GA-RRI-A!

     

Filme ezberdina da, beste erritmo batekoa, abiadura bizikoa (Alvin Straight filme honetan agertuko balitz “kortazespedetik” eroriko litzateke lehen biran). Gauzak azkar gertatzen dira, ez da denborarik galtzen, ez da eszenarik sobratzen. Arriskutsua izan daiteke argumentu bati horrelako abiadura ematea (hitzegingo dizuet gure kortoaren fiaskoaz beste egun batean) baina Guy Ritchie zuzendari britainiarrak ederki lortzen du bere helburua. Hamaika pertsonaiez osaturiko erreparto korala dugu protagonista, nahiz eta Jason Statham edo Brad Pitt besteen gainetik agertu batzuetan. Denetariko pertsonaiak; Boxeo promotoreak, ijitoak, gaizkile kafreak, jokuzale kontrolaezinak, KGBko espia ohiak, lapur tentelak, judutar diruzaleak eta beste hamaika espezie xelebretako espezimenak ageri zaizkigu Londresen kokatzen den historio honetan.

“Snatch” hitzaren itzulpena arrebatar izango litzateke eta hori da filmearen izpiritua. Lauzpabost ari paralelo ditugu argumentuan eta etengabe gurutzatzen dira nahiz eta pertsonai batzuk beraien artean ez ezagutu. Dena erritmo frenetikoan jazotzen da bideoklip itxurako filme honetan eta eszena antologikoak uzten dizkigu, bai teknikoki eta baita gidoi aldetik ere (auto istripua edo hasierako lapurreta ikusten dudan bakoitzean zutik jartzen naiz txalo egiteko).

Zuzendari Britainiar honek badu hala ere beste harribitxi bat bere filmografian; Lock & Stock izenekoa izan zen bere lehen filma eta hau ere zoragarria da, oso estilokoa baina ezberdina, agian amaiera apotesikoago batekin eta guzti. Biak erabat gomedagarriak dira eta horregatik, ez utzi ikusteko aukera pasatzen. Hori bai, ez ikusi bere hurrengo pelikulak mesedez. Guy zintzoa Madonarekin ezkondu zen eta bere emazte maitearentzat “Barridos por la marea” filmea idatzi zuen aurreko biekin irabazitako izen ona ahanzturaren zulora paratxuterik gabe bidaliz. Orain bi urte “Revolver” filma sinatu zuen eta honekin berriz ere bere bidera itzultzen hasi omen da baina Espainian, ez da estrinatu ere egin. Horrelakoetan garbi geratzen zaigu zenbat min egin duten emazteek zibilizazioaren historioan, beste batean hitz egingo dugu emazterik ez izateak eginikoez.

         “Nunca subestimes lo predecible que pude ser la estupidez”

bewater

bewater 2006-12-05 11:56 #1

<p>Que buena frase, ikusi nuen azken aldian "dientes de bala"-k esaten duen esaldiarekin geratu nintzen, qué crack...</p>

<p>Nik "revolver"ikusi nuen ingelesez eta egia esan apur bat desconcertatuta geratu nintzen, itxura ona zuen hasieratik eta itxura hori mantentzen du, baina aria apur bat enredatu egiten da bukaeran eta nik uste bukaera kaskarra duela.</p>

<p>Halere, Snacht gure seme, hiloba eta ondorengoei erakusteko pelikula dela, ZORAGARRIA</p>

indezent

indezent 2006-12-05 12:13 #2

Komentau ien Revolverrena. Halare ikusi nahi diat baino netzako subtitulauta izan beharko dik gutxinez. Es lo k tiene ser del grupo J


Utzi iruzkina: