Tipo gizarajoa edo munduko injustiziak nire etxeko sofatik
Ederki bizi gara. Badakigu eta onartzen dugu baina hala ere, ez dugu barneratzen pribiligiatu batzuk garena. Telebistan edo aldizkarietan, Afrikan edo Ekialde Hurbilean gauzak nola dauden ikusten dugu, ingurura begiratzen dugu eta gure zorteaz konturatzen gara. Sofan botata nago (ni ez naiz sofan esertzen, bota egiten naiz), lehioa dut ondoan irekita baina ez zait sekula okurritu obus bat etxeko lehiotik sartuko denik nire amaren makrame ederrak izurratuz edo egun batean sukaldeko hozkailua hutsik egongo denik. Pribilegiatu batzuk gara eta ez dugu egitate hau apreziatzen behar lukeen neurrian. Hala ere, kanpora begiratzean konturatzen gara beti gure zorteaz eta honetaz hitz egin nahi dut gaur.
Gaur goizean egunkaria hartu dudanean albiste batekin geratu naiz eta zorte txarreko jendea aurkitzeko hurrenegira joan beharrik ez dagoela ikusi ahal izan dut:
“Un hombre es atropellado cada día en Barcelona”. Gizajoa, ze bizi klase da hori! Egunero auto batek harrapatzen du!? Ez al du maite duen inor, etxean geratzeko esaten diona? Gizarajoa, hezur bat ere ez zaio osorik geratuko. Hala ere, eta ez da bere zaurian (asko izango ditu) behatza sartzeagatik baina… oso azkarra ere ezin du izan. Aizu, niri behintzat haur koxkorra nintzela erakutsi zidaten errepidetik pasatzean bi aldeetara begiratu behar dela! Lehenengo eskubira eta gero ezkerrera, erraza. Honek hori ere ez du egingo, zihur. Edo… agian ingelesa da eta alderantziz begiratzen du, klaro! Horregatik harrapatzen dute. Ba kasu horretan titularra ezberdina izan beharko litzateke: “Un inglés es atropellado cada día en Barcelona por capullo”. Horrela hobeto. Bestela, izua zabalduko litzateke Bartzelonako kaleetan zehar, jendeak beldurra izango luke espaloitik espaloira pasatzean eta inor ez litzateke semaforoez fidatuko! Kaosa Hiri Kondalean.
Hala ere, pena ematen dit, gizon gizarajoa… Gelditu dadila etxean mesedez edo egunen batean akatu egin behar dute. Motz antxekoa da (edo daltonikoa) baina hala ere egunkariko hurrengo orrian aurkitu dudan gazteak baina errespetu gehiago merezi dit: “Un joven de 17 años prueba la cocaina cada 18 horas” benga hi, hori hire amari sartuko diok. Probatu lehenengoa bakarrik egiten dek, hurrengoak por bizio dittuk. Lotsagabea…
Iruzkinak
bewater 2006-12-04 19:18 #1

Nik uste nuen horrelakorik Prometeo jainko greziarrari bakarrik gertatu zitzaiola.

Gizkiari sua emateagatik Zeusek mendi garai bateko kobazuloan lotu zuen eta, zigor bezala, egunero arrano bat joaten zitzaion bisitan eta gibela jaten zion. Gauen gibel berri bat sortzen zitzaion, baina hurrengo egunean ere hantxe azaltzen zen arranoa gibelaren bila.

Zu lasai Indezent, zuri eta niri horrelakorik ez baitzitzaigun gertatuko, asteburu hau eta gero arratoiak ere ihesik aterako bailirateke gure gibela usaituta.

nerediamond 2006-12-04 20:54 #2

Ia lo he pillau eh

jejeje!

Portzierto noiz zan komentau sostazun lehiaketa hori bideo montajiena egun baten eta rollo guzti hori? Ez da inobe animetan???

zuri-zuri 2006-12-04 21:33 #3
Iuuuuuj! Ze xaun/k. Bueno Mikel aber oinguan irakurri zeiken... Bihatzak kruzau biakoittu... Jaja, Nere ze bideo montaje esateozu? Ikus-entzunezko rallyxana? Ni aurreko urtian gogoz geatu nintzan... Aurten Araban da, Aiaraldian (egixa esan, eztaitt nun ostra dauen), badakitzue zuek nun dauen? Abenduak 16xan, eta egunian bertan 10 ordu izten dotzue dana itteko, grabaziñua eta montajia... Animaitten bazarai neu be akaso animauko naiz. Inddotzuet linka sustatuko orrira zehaztasun gehixau jakin gurabozue. Bixararte!
zuri-zuri 2006-12-04 21:36 #4
jajajajajajajaajja! En fin!!! K kasualidad. Justo ontxe nebillen notizia irakurten... Izena aldez aurretik emun bia da, eta fetxia pasau da, azaroak 27rako zan. Asike, baten batek apuntaitteko ilusiñua baldin baeukan, ia lo siento...
txomin_hood 2006-12-05 02:18 #5
suecas, suecas, suecas... Joder, esto es una lokura konstante. Atzo sueziako FHMkoen diskoteka berdinian egon ginan. Me estoi bolbiendo loko!!!!
indezent 2006-12-05 08:07 #6

Ba bai, aurrekon Beñatekin hitzeitten eon nintzen ta izena emateko fetxa pasa da, mala suerte. Hurrengo urten al liogo eon behar.

Txomin!! lasai, relajau eta akordau zu han exotikoa zeala (zerbait esateatik). Zemuz dijozte gestiok handik zerbait tipikoa ekartzeko (una sueca vamos)?

indezent 2006-12-05 08:08 #7
...eta bai, ez det uste gure gibela jango zonik daunik. Ni la zienzia lo kerria!
i eme 2006-12-05 14:04 #8
ba DV zetorreken berri hau ere... nere zain lodia ukitu ziak:

"La hosteleria de Gipuzkoa pronostica un lleno casi completo durante el 'puente'"

Ze hostalaritzataz hari dituk? Gipuzkoa kostara bakarrik limitatzen diate? Eta herri txikietako hostalaritza ez al da Gipuzkokoa?

bakarrik neokkkkkkkkkkkkkkk!

indezent 2006-12-05 14:12 #9
Ez ez, hoi dek hiri abisatzea pasatu in zaiela, beti igual ibiltzeittuk. Bihar bertan Sugaar aleman eta polakoz bete behar zaik, hasi daikek zerbeza barrilek eosten por k no vas a dar a basto. Eta ez badittuk juten lasai, si hay k echar una mano se echa ;)
Utzi iruzkina: