Kortazesped gainean
UNA HISTORIA VERDADERA (THE STRAIGHT STORY)
Zuzenadria: David Lynch Aktoreak: Richard Farnsworth (Alvin Straight), Sissy Spacek (Rose), Jack Walsh (Apple), Harry Dean Stanton (Lyle) Herria: AEB Urtea: 2000
Alvin Straightek 76 urte ditu eta bere etxean bizi da atzerapena duen bere alaba Roserekin. Zaharra da eta ez du gustuko. Egun batean, telefono dei bat jasotzen dute. Bere anaia Lyleri infarto batek eman dio. Zerbait pasa zitzaien iraganean eta hamar urte daramatzate elkar hitz egin gabe. Alvinek bere anaia ikustera joatea erabakitzen du baina ez du nola egin 500 kilometrotako bidaia hori. Horrela, bere “kortazespeda” hartu eta barkamen, redentzio eta autoafirmaketa bidai bati ekiten dio.
Prelikula zoragarria da David Lynch zuzendariak 2000 urtean sinatu zuen hau. Lasaia, patxarosoa, detaileetan begia uzteko denbora ematen duena. Argumentuaren erritmoa “kortazespedak” zehazten du eta erritmo horretan doa filme guztia.
Zahartzaroaz hitz egiten digun filme bat ere bada Alvin Straighten historio hau eta esaldi formako perlak oparitzen dizkigu; “Lo peor de ser viejo es recordar tu juventud”. Asteak irauten dituen bidaia honetan horixe egiten du 76 urteko gizon honek, bere zaharzarioari gailendu. Badaki ez zaiola denbora gehiegi geratzen eta ez du utziko zahartzaroak bere bizia konpontzen utz ez diezaion.
Filmean zehar mota guztietako pertsonaiekin topatzen da baina denak zintzoak. Hau da agian filmearen akatsa ez baikaude ohituta jende guztia ona izatera baina, agian arazoa gurea da eta munduan uste duguna baino pertsona on gehiago dago. Norberak erabaki dezala
Iruzkinak
borthuzai 2006-11-26 16:43 #1
joder! oraintxe hasi behar nintzen "Eraserhead" ikusten.

Lynch la puta polla da.
Nik The Elephat man, Dune, Blue Velvet, The Straight Story (izenburu aparta bide batez: straight = zuzen, baita ere) eta Mulholland drive ditut ikusita eta astebeteko epean Eraserhead eta Lost Highway ikusteko intentzioa dut, denborarik ateratzen badut behinik-behin. (gora emule!)

Arraro xamarra egiten zaidana bere mobida erligiosoa da. Dakizun bezala, sekta bateko kide da.......... (benetan! egin froga youtuben Lynch ipiniz, eta guzti honen inguruko bere konferentziak... agertzen dira). puff! mal rollo!

nik uste dut berak oraindik ez duela oso garbi David Lynch jainkoa dela.

I JUST BELIVE IN DAVID LYNCH!
(Truebak Oscarra jasotzean Wilderregatik esanak nire eginez)

indezent 2006-11-26 20:09 #2

Egia da, izenburu aparta da. Joku bikoitz bat egiten du tipoaren abizen eta zuzentasunarekin eta egia esan tipoa zuzena da, oso zuzena. Karismaz beteriko pertsonaia eta begirunea sortarazten duena da.

Ez dakit David Lynch jainkoa ote den baina ez gehiegitan esan Wilderri ere ez baizitzaion batere gustatu Truebak esandakoa. Saria jaso ostean telefonoz deitu eta hurrengoa esan omen zion:

-Hola soy Dios, Como estas? No deberias haber dicho eso, la gente no para de llamarme

i eme 2006-11-27 11:19 #3
Orain dela bastante ikusi nian pelikula eta gogoan zeukiat pelikularen erritmoak harrapatu nindula. Berriz ikusteko gogoa jarri diak... emule bedeinkatua ;)

indezent 2006-11-27 18:00 #4
Emulegatik izango ez balitz...
bewater 2006-11-27 18:54 #5

Mudholland Drive ikusi ostean, David Lynchenak ikusten hasi behar nuela erabaki nuen, baina hau ez dut ikusi.

Unibertsitatean bota ziguten behin, baina Play Stationean jokatzen geratu nitzen etxean nire lagun Jon eta "moroko txinarekin".

dena den, hemen doa asteko erronka, baten batek ba al du arraultzarik Mudholland Drive esplikatzeko. Nik 3 aldiz ikusi dute eta oraindik ezin...

borthuzai 2006-11-27 19:39 #6
jo! ba nik behin bakarrik ikusi dut baina film horren fan ikaragarria naiz, pelikula hori dozena erdi pasatxo aldiz gutxienez ikusi duten kuadrilakoekin batera. Gure (beraien) teoria, pelikularen zatirik handiena amets bat dela da (nola ez!). Hasierako irudiak, ondo ari banaiz, maindire borroso batzuk edo horrelako zerbait dira, eta hortik Naomi Watts esnatzen den arte amets bat da. Errealitatea, Naomi Wattsen etxe zaharra, patetismoa... dira. jo! ez naiz ondo gogoratzen, baina emulen jaisten jarri dut eta berriz ikusten dudanean kontatuko dizut.

Baina klaro, pelikula tipo honetan gertatzen den bezala, garrantzitsuena ez da esplikazioa, garrantzitsuena zuzendariak sortzen duen giroa, bere askatasun infinitoa, baliabide teknikoen erabilera (beti izango dut gogoan Naomi aiton amona batzuekin auto batetan sartzen deneko irudia: Irrifar batzuk kamara lenta batekin besterik gabe, baina beraien aurpegiak... la puta polla!) pertsonaiak, historiak, tentsioa nola mantentzen duen pelikula guztian zehar (gustoko ez dutenek ere zera diote, ez zutela ezer ulertzen eta ondoren zer gertatuko zen itsaroten zeudela baina sekula etzela ezer pasatzen... Baina azken finean hauek ere etengabeko alerta batetan zeuden. Beti dago urrengo eszenaren zain egoteko adina tentsio...) eta beste mila gauza dira.

Aktoresen papera ikaragarria da. Nonbait irakurri nuenez Lynch-ek ez zien argitasun handirik ematen aktoreei prestatzeko momentuan, gidoiaren osotasuna ezkutatuko zien edo horrelakoren bat, eta aktoresen ziurtasun ez edo dena delako hori ere sumatzen da pelikulan. Tipak ez die ezertaz enteratzen ai!

Ikaragarria pelikula, baina Lynch-i ikusi diodan honena Blue Velvet-en lehen zatia (belarria...)

Atzo ikusi nuen Eraserhead berriz, bere linean, oso ona, baina tripak mugitu zizkidan. Nahiko nazkagarria... Ei! baina bizi guztirako gogoan izango ditudan mila miloi irudirekin.

indezent 2006-11-28 09:37 #7
Behin esan zidan lagun batek pelikula hauxe ikusi zutela erresidentzian eta inork etzuela ezer ulertu. Ikusteko gogoa dut baina pereza pixka bat ere ematen dit, onartzen dut. Ea emuletik jetsi eta ikusten dudan.
Utzi iruzkina: