Izugarria. Ez du balorazio objetiboegia ematen baina horixe izan zen bart gauean Ben Harper eta Gaizkile Errugabeek (The Inocent Criminals) Donostiako Kursaal aretoan eskaini ziguten sorpresaz beteriko kontzertua. Sarrerak eskuan genituela, edonor “akojonatuko” lukeen bi izotz kubo erraldoi horietan sartu ginen. Ezkerrarldean geratzen den txokoan jendea eroturik zebilen “Benitoren” kamixeta eta jertxeak erosten, beherapenetan bezelaxe, igual igual. Aurrera ginoatzela 2x2ko gorila bat gerturatu zitzaigun ea sarrerarekin laguntzarik behar ote genuen galdezka eta bere aginduei men eginez areto...
Bizitzan zehar denetariko egunak izan ohi ditugu; onak, hain onak ez direnak, exkaxak, tristeak, alaiak, mozkorrak, eroak, despistatuak, motzak, luzeak, txar-antxekoak, txarrak eta oso txarrak. Gaur, zoritxarrez azken hauetaz hitz egitea tokatzen zaigu. Ez dago gauza okerragorik maite duzun norbait galtzea baino. Joan da eta inork ez dio abisatu. Ezin izan dio inori agurrik esan eta inork ezin izan dio eskerrik eman gure artean bizitzeagatik. Hala ere, ez zuen horrelako ezer esantearen beharrik eta ez zuen agur esan beharrik ere, beti izango baita gure oroimenean. Nire aitona joan da baina ...
Bihar gauean, izugarrizko kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Kursaalean. Sarrerak duela ia bi hilabete erosi genituen eta eskerrak... Oraindik batenbat geratzen omen da, baina ez lekurik hoberenean. Erabateko artista dugu "Burn to Shine", " Welcome to the Cruel World" edo bere azken diska den "Both Sides of the Gun" harribitxiak konposatu, idatzi eta "The Inozents Criminals" bandaren laguntzaz eskaini dizkigun californiar hau . Aldi berean estilo guztiak eta bat ere ez ikutzeko gai da baina bada beti lortzen duen gauza bat, sentimenduak ikutzea...
Hori bai gauza polita. Garagardoz goraino betetako pitxarra. Hiru bat laurden, biziz gainezka dirudien likido horiaz oparo, emankor eta azkeneko laurdenean, pitxarrean gainezka egin eta malko ibai baten moduan beiran behera irristatzen den apar zuri trinkoa. Erotikoa ia… orgasmikoa! Ilehori hoiek beste batzuk baino kasu egehiago egiten digute behintzat. Kontsolatu nahi ez duenak nahi ez duelako da, bai jauna!
Ez dut Blog plataforma honekin asmatzen. Izenbururako imagina bat eprestatu dut eta ez dut asmatzen nola sartu. Beste blog batzuetan ikusi dut beraz, badakit egin daitekeela. Norbaittek jakingo balu eskertuko nuke laguntzatxo bat.
Eguna hortik zehar pasa ondoren etxera iritsi naiz. Ez dakit nekea edo izan den baina dexente kostatu zait ateko serraila irekitzea, azken egunetan nahiko gogorra dago… edo ni iristen naiz gogortuta etxera, seguraski azken hau izango da. Bakeroetako azken bi botoiak askatu eta sofan bota naiz. Etxean telecinkoko (letra txikia boluntarioa da) telediarioa ikusten ari dira. Berriemaile bat aukeratu beharko banu ez nuke berluskoni (txikia boluntarioak baita ere) hautatuko baina kasu honetan ez dut berriemailerik nahi. Horrelakoetan etxera iritsi eta lepoatzean dudan “off” botoiari sakatzea gust...
1.- Aztertu dudan lehen bloga kingstonhiria izan da. Blog honetan, Bilbo Hiria irratiak eskaintzen duen irratsaio honen berri ematen zaigu. Bertan eskaintzen zaigun azken berria "The Congos" taldeak Bilbon emango duen kontzertua da. 2.- Bigarrena, Kimuak katalogoaren bloga da. Katalogo honek Euskal herriko film laburrak biltzen ditu, horregatik, egileentzat herraminta egoki bat dira beraien lanak zabaltzeko. hala ere, urtero izaten dira eztabaidak zein laburmetrai sartu eta zein ez. Holakoetan ezinezkoa izaten da denak guztora uztea. Aipatu beharrekoa da bloga...
Martxan da dagoeneko The Indezents bloga. Aska dadila formetatik, izan dadila laztantzaile, baina baita erasokor ere. Izan bedi ur blog hau ere, Txo!!
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D