Trafikante guztiak horrelakoak izango balira...
Eguna hortik zehar pasa ondoren etxera iritsi naiz. Ez dakit nekea edo izan den baina dexente kostatu zait ateko serraila irekitzea, azken egunetan nahiko gogorra dago… edo ni iristen naiz gogortuta etxera, seguraski azken hau izango da.
Bakeroetako azken bi botoiak askatu eta sofan bota naiz. Etxean telecinkoko (letra txikia boluntarioa da) telediarioa ikusten ari dira. Berriemaile bat aukeratu beharko banu ez nuke berluskoni (txikia boluntarioak baita ere) hautatuko baina kasu honetan ez dut berriemailerik nahi. Horrelakoetan etxera iritsi eta lepoatzean dudan “off” botoiari sakatzea gustatzen zait, ondoren kraneoan dudan kremailera ireki eta burmuina ateratzen dut formolezko pote batean sartzeko. Hurrengo goizean esnatzean, kontrako prozesuari ekiten diot. Ez dut burua ezertarako izaten, gutxiago munduko arazoez pentsatzeko (jarrera honekin ez dugu etorkizun handirik baina zer egingo diogu ba? Nik egunean zehar pentsatzen dut eta normalean gutxi).
Harira itzuliz, hara non telediarioan neska lirain bat agertu den, triste dago, ilun. Kartzelan omen dago Cancunen. Ematen duenez, eztei bidaietik itzuli behar zirenean aireportuan ekipajea mihatu eta bertan, bala batzuk eta detonadore bat aurkitu dizkiote!! Gizajoa!! Trafikante zikinak! Neska ezkonberri, lirain, jator, zuzen eta ezkontza arte birgina izan zen Espainiaren neska-lagunari azpijokoa egin diote. Trafikanteek, droga pasatu nahian eta neska hontaz batere errukirik izan gabe, bala batzuk eta detonadore bat sartu dizkiote Cancungo bazar tradizionalean erosi berri zuen poltsan. Gizarajoa, amu bezala erabili dute! Polizia neskaren detentzioan itsutu zen bitartean kokainaren kartel mexikarrak aireportuko beste aldetik nahi zuen guztia pasatu du.
Zein gaiztoak diren trafikanteak, zein maltzurrak! Hortan dabil berluskoni (ez du letra larririk irabazi oraindik), eta horretan aritu omen dira egun guztian bere lagun Ana Rosa eta baita Gemma Gartzia ordiziarra ere (letra larriak jarri dizkiet baina berluskoni izorratzeagatik bakarrik). Hauek, betiko moduan, norbait noiz hilko itxaroten ari ziren bere izenean telebista ordu batzuk betetzeko eta hau aukera latza izan da noski.
Gauean Teleberriak ikusteko gogorik ez dut izaten baina goiz eta arratsaldeko progamazioa ez da hobea izaten. Hauek ere burmuina formolean sartuko balute… askoz zoriontsuago biziko ginateke zalantzarik ez. Baina mesedez, egunez egin dezatela, baita berluskonik ere.
Hala ere, ez da hau ateratako ondoriorik garbiena. Inor konturatu al da trafikante horiek santu batzuk direna? Behin putada eginda, nahikoa zuten Cancungo bazar tradizionalean eskuratutako poltsan kokaina gramo batzuk sartzea. Horrela, gure neska lirainak bizi osoa atzerriko kartzela batean pasako zuen (ez zen lehena izango eta ezta azkena ere). Trafikante hauek “Santu Baroi” batzuk dira! Drogak trafikatzeaz denok izan gaitezko susmagarri baina detonadore bat eramateaz… (berluskoni again). Detenitu zuten unean bertan, garbi zegoen hamabost egunetan etxera itzuliko zena. Behin trafikatzaileak izan behar badute, mesedez, izan daitezela denak horrelakoak! …Hori bai, Bin Ladeni mesedez, segi kokaina sartzen, inork ez daki zer pasako zaion burutik gure zeruak zeharkatzen ari dela (honi ere larriak jaja)
Iruzkinak
txomin_hood 2006-10-19 23:29 #1

Ederra ideia, bai horixe! Testu honekin, zera bururatu zaidak: ostia, arrazoi dik! Eta, zalantzan jarri dut orain arte kartel mexikarrez nuen irudia. Irudi hori, Hollywoodek erakutsi ohi duen irudiarekin bat zetorren, AEBetako filmetatik bakarrik ezagutzen baititut kartelak. Badakizue zertaz ari naizen: alkondara irekita eta izerditan blai dagoen tipo bibotedun bihotzgabea, sonbrila azpian erdi etzanda dagoen txuloputa, puro bat erretzen. Gupida eta gizalegea ezagutzen ez duen diruzalea: ideia hori egin dut nik hainbat film ikusi ondoren, gutxi gorabehera.

Aitzitik, indezentek begiak ireki dizkit. Notizia ezagutzen nuen, baina, orain arte, ez nintzen trafikanteen detaileaz konturatu ere egin. Gero eta gehiago, muturren aurrean erakusten diguten arren, telebistak esaten ez badu ez gara ezertaz konturatzen. ¡Los trafikantes son los putos amos, pintxe-güero!

Eta, berehala, Marlon Brandok maisuki irudikatu zuen trafikante “ondradu” eta bihotz onekoa etorri zait burura (buru gutxi baitut), berak horrela jokatuko lukeela pentsatuz. Eta, nire buruari esan diot: zergatik izan behar dik bibotedun mexikar bat trafikante “gaiztoaren” adierazgarria, eta siziliar masail-handi bat trafikante “onaren” adierazgarri? Siziliar ventetta-zaleek ez al dute mexikar elur-zaleek adina putakeri egin? Ez al dute hainbeste jende hil, sekuestratu, torturatu eta bizi guztirako adikto egin?

Berriz ere konturatzen nahiz ematen didaten ximaur guztia jaten dudala, eta denek jaten dugula, nahi edo ez nahi (batzuk gehiago besteek baino). Kontzienteki egin gabeko irudiketa hori (italiarra=gizalegea, elegantzia, “ona”><mexikarra=gupidagabea, “txarra”) pixkat kutrea da, baina ederki adierazten du ideia hau: ez garela konturatzen zenbateraino gauzak zalantzan jarri behar diren.

PD: insisto, mexikarrak, los putos amos! Neskak eskerrak eta dena eman beharko lizkieke.

indezent 2006-10-20 00:05 #2

Egia da, denok dugu topiko hori buruan. Hala ere, eta kasu puntual honetan topikotik ihes egin badut ere, bihar bertan topikora itzuliko naiz gure oroimena ahulegia baita gauza gehienetarako. Niretzat behintzat beranduegi da topiko horretatik ihes egiteko. Pelikula eta telesail amerikar gehiegi ikusi ditu. Ni ere, naiz eta nere gurasoen semea izan, Miami Vice eta Son-Gokuren semea naiz neurri batean eta zaila izango zait burmuinean metraileta hots eta makila luzatuz zintzelatutako topiko horietatik ihes egitea.

Niretzat beranduegi da baina zuekentzat ez, nik orain gutxi itxi baitut, ni barruan nengoela, topiko horiek izkutatzen dituen gelako atea eta giltza; giltza Tony Soprano da. Tony Soprano ezagutzen duenak ez dio sekula italiar mafioso bati gorrotorik izango, respetua bai baina gorrotoa ez (parean topatzen ez duen bitartean behintzat...). Horregatik entzun! Garaian zaudete topiko horietatik ihes egiteko baina garbi izan gauza bat: Los Soprano ikusten hasten bazarete... berandu izango da zuentzat, beranduegi. Capichi?

Utzi iruzkina: