Bejondaizula Benito!!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-10-27 00:57
3

Izugarria. Ez du balorazio objetiboegia ematen baina horixe izan zen bart gauean Ben Harper eta Gaizkile Errugabeek (The Inocent Criminals) Donostiako Kursaal aretoan eskaini ziguten sorpresaz beteriko kontzertua.

Sarrerak eskuan genituela, edonor “akojonatuko” lukeen bi izotz kubo erraldoi horietan sartu ginen. Ezkerrarldean geratzen den txokoan jendea eroturik zebilen “Benitoren” kamixeta eta jertxeak erosten, beherapenetan bezelaxe, igual igual. Aurrera ginoatzela 2x2ko gorila bat gerturatu zitzaigun ea sarrerarekin laguntzarik behar ote genuen galdezka eta bere aginduei men eginez aretora sartu ginen.

Hortxe izan genuen lehen sorpresa, Kutxan sarrerak hartu nituenean (bi hilabete pasa dira) aretoko mapan genuen kokapena begiratu nuen eta lehen sektoreko azken hilaretan zela ikusi nuen, gaizki ikusita. Mapa alderantziz ulertu nuen (horregatik ez naiz mendira joaten), gure eserlekuak 5. ilaran zeuden! Gapo bat bota banio erraz emango nioke.

Kontzertua ordu erdi berandu hasi zen baina 3 ordu! iarun zuenez ez naiz kexatuko, deskuento polita.

Festa “With My Own Two Hands” zaharraren reagge doinuekin hasi zen. Ondoren, “Faded” eta “Glory & Consequence” eskaini zizkiguten hauen ondoren, “Diamonds On The Inside” gozoarekin jendea unkitzen hasteko. Taldeak ez zuen atsedenik hartzen abesti eta abesti artean eta horrela, pipak bueltaka zebiltzan abesti bakoitzerako beaharrezkoak ziren gitarra eta bajuak ekarri eta eramaten. “Both Sides Of The Gun” azkeneko diskaren izena daraman abestia jo ondoren  “Please Don't Talk About Murder While I'm Eating” eta  Burn to Shine diska handiko “Steal My Kisses” etorri ziren (ordurako jende guztia dantzan ero moduan).

Haeun ondoren, berriz ere lasaitasuna “Waiting For You” zoragarriari esker. Honekin amaitzean “Morning Yearning”, “Forgiven” (in-kre-i-ble) eta “Burn  One Down”  entzurteko aukera izan genuen kontzertuko lehen atala Black Rain entzunez amaitzeko (Juan Nelson handiak, bi zentzutan, eskaini zigun baxu festibala ahaztezina).

Bost minutuko atsedena hartu ondoren Benito bakarrik atera zen eta bakarlari moduan, bere kitarraren laguntza besterik ez zuela zortzi abesti eskaini zizkigun:  “Walk Away”, “Another Lonely Day”, “I Shall Not Walk Alone”, “There Will Be a Light”, “Gather 'Round The Stone”, “Lifeline” eta “Where Could I Go”. Abesti hauetan, ahots eta kitarra erakustaldi beldurgarria gozatzeko aukera eman zigun.

Atsedenaldi txiki baten ondoren azken traka etorri zen eta bertan, jendea aztoratu zuen “Sexual Healing” eta denok zur eta lur utzi gintuen “Amen Omen” entzuteko aukera izan genuen. Zihur nago set list honetan jartzen dituena baina abesti gehiago jo zituela baina ez naiz gai zeintzuk diren identifikatzeko. Azpimarragarriena, atzeko pantailan bidriera batzuk zituela abestu zigun kutsu erligiosoko abestia. Abesten ari zela musikariak bolumena jetsi zuten eta Benitok publikoari ixiltzeko eskatu zion (harrigarria da zein obedienteak garen nahi dugunean). Jendea ixildu zenean mikrofonoa bota, pinganilloa belarritik kendu eta bere birikek ematen zioten altaboz bakarrarekin hasi zen abesten, izugarria!! Berriz ere musika altu entzuten hasi zenean jendea eroturik zegoen.

Kontzertua amaitzen ari da eta diska berriko 10a jo behar ez ote zuen galdezka genbiltzan… ilusos. Final inkreible! Denok nahi bezala, “Better Way” jo zuten (bertsio luzea) eta hortan ari ziren bitartean atzeko pantailan azken giran eman dituzten kontzertuetako publikoa agertzen zen saltoka; Roma, Milan, Geneve, Lyon, Dijon, Paris eta… San Sebastian!! Han agertu ginen kontzertua ikusten ari ginen guztiak saltoka. Izugarria! (hitza gastatuko dut) Kontzertua amaitu zen, ordulariari begiratu eta… 00:28. Portatu haiz Benito, bejondaizula! Zuri eta Oliver Charles (Bateria)Leon Mobley (Perkusioa), Juan Nelson  (Baxua), Michael Ward (Gitarra) eta Jason Yatesek (Teklatuak) osatzen duten Gaizkile Errugabeei. Ni beherapenetara noa ea bandera erraldoien bat geratzen den.

bewater

bewater 2006-10-27 09:32 #1

Bejondeizula zuri ere horrelako kronika zehatzarengatik. Gaurko egunkarikoak ez du zu bezain ondo pasa edo hori iruditu zait. Taldea asko ezagutzen ez badut ere enbidia apur bat sartu zait eta disko bat jaitsi beharko dut.

Por zierto, Sugarreko kamareroa Nelson eta Benitokin egon da gaur, Donostian aurkitu omen ditu eta eurengana hurbildu ostean ordu eta erdi egon omen da berriketan. Hau ere ikaratuta etorri da estatubatuar hauen jatortasunarekin. Lastima denak hauen tankerakoak ez izatea

indezent

indezent 2006-10-28 05:28 #2

Ba bai, egie da ederki pasa nula. Imaginatu, eskuan belundu bat det egin nun txalo guztien ondorioz.

::.: 2006-10-28 07:07 #3

nik Donostiko kontzertura joateko aukerarik ez dut izan edo ez nuen joan nahi (denetara joaterik ez dago), baña Bartzelonan ikusi nuen orain dela urte batzuk eta zuek bezelaxe irten nintzen kontzertutik... baba dariola.
berezia da Ben kontzertuetan.

Utzi iruzkina: