V.- SOUNDGARDENeuskaltube.com audioak | Izenburua: LARS- Soundgarden | Erabiltzailea: indezent VI.- BEN HARPER euskaltube.com audioak | Izenburua: LARS - Ben Harper | Erabiltzailea: indezent VII.- OASISeuskaltube.com audioak | Izenburua: LARS7: Oasis | Erabiltzailea: indezent


Dagoeneko saio honetan bidaikide ditugun talde ugari aztertu ditugu Like A Rolling Stone tartean. Herrialde ezberdinetakoak, estilo ezberdinetakoak… baina badute orainarte guztiek zerbait komunean, musika taldeak direla alegia. Gaurkoan, lehen aldiz, bakarlari batez arituko gara eta aipatu ditugun bidaikide hauen artean, bada bat besteen artetik nabarmentzen dena. Nola ez, gure lagun Benitoz ari gara edo munduan zehar ezagutzen duten bezala, Ben Harper Kaliforniarraz.   1.- PLEASURE & PAIN, WELCOME TO THE CRUEL WORLD eta FIGHT FOR YOUR MIND Benjamin Chase Harper 1969ko urriaren ...



Kalean da dagoeneko Ben Harperren diska berria. White Lies for Dark Times izena du (Gezur zintzoak garai ilunetarako) eta bertan, Inocent Criminals, bere ohiko taldea, alde batera utzi eta Relentless7 talde berriarekin proba egin du. Honek ez omen du esan nahi Inocent Criminals taldea ahazteko intentziorik duenik baina ematen duenez, gauza berriak probatzeko gogoarekin dabil artista kaliforniarra. Diskaren lehen singleak Shimmer and Shine izena du eta nola ez, kantu izugarria dugu. Ben Harper kantari arrunt bat baino askoz gehiago da; konposatzaile, kantari eta kitarjole honek ez du agian...


Aurtengoan ere diska berri bat oparitu digu gure lagun Benitok. Joan zen urtean Both Sides of the Gun  konpaktu bikoitza erditu zuen eta aurtengoan, formatu arruntera itzultzea erabaki du. Beti ere, bere Gaizkile Errugabeen laguntzaz noski. Lifeline diskan hamaika kantu bildu ditu Ben Harperrek (11 hain justu ere) eta nola ez, ez du hutsik egin. Bertan, Fight Outta You, In the Colors, Fool for a Londsome Train, Say you Will edo Heart of Matters bezalako kantuak aurkitu ditzakegu. Askotan esan izan dut Benitok ez duela agian historiako kanturik handiena idatziko baina kantu guztiak, han...


Izugarria. Ez du balorazio objetiboegia ematen baina horixe izan zen bart gauean Ben Harper eta Gaizkile Errugabeek (The Inocent Criminals) Donostiako Kursaal aretoan eskaini ziguten sorpresaz beteriko kontzertua. Sarrerak eskuan genituela, edonor “akojonatuko” lukeen bi izotz kubo erraldoi horietan sartu ginen. Ezkerrarldean geratzen den txokoan jendea eroturik zebilen “Benitoren” kamixeta eta jertxeak erosten, beherapenetan bezelaxe, igual igual. Aurrera ginoatzela 2x2ko gorila bat gerturatu zitzaigun ea sarrerarekin laguntzarik behar ote genuen galdezka eta bere aginduei men eginez areto...


Bihar gauean, izugarrizko kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Kursaalean. Sarrerak duela ia bi hilabete erosi genituen eta eskerrak... Oraindik batenbat geratzen omen da, baina ez lekurik hoberenean. Erabateko artista dugu "Burn to Shine", " Welcome to the Cruel World" edo bere azken diska den  "Both Sides of the Gun" harribitxiak konposatu, idatzi eta "The Inozents Criminals" bandaren laguntzaz eskaini dizkigun californiar hau . Aldi berean estilo guztiak eta bat ere ez ikutzeko gai da baina bada beti lortzen duen gauza bat, sentimenduak ikutzea...


Azken iruzkinak