The Indezents bloga >>

“Hii, ttak, hii, ttak”. Hots ezaguna zen Loinazentzat Anttoni zaharra eskaileretan gora eta behera zebilela bere belaun ortopedikoak ateratzen zuena. Zaletasun bitxia zen laurogeita lau urteko emakume batentzat baina hala eta guztiz ere hantxe ematen zituen lauzpabost ordu egunean makineria zahartu hura bizirik mantendu nahian. Hala esaten zuen berak behintzat: Geldi egon ezkero heriotza nire bila etortzean ez naiz sasoi onean izango zorigaiztoko amorante horri merezi duena emateko. Xelebrea eta poeta, horrelakoa zen Anttoni zaharra.          &nb...


Animazio irakasle berria dugu. Komentatua genuen behin edo behin klasekide artean sekula ikutu gabe genuen arloa zela animazioa eta interesgarria izango litzatekela gaian jakitun den baten ekarpenak jasotzeko aukera izatea. Askotan, lanean ari garela ideiak etortzen zaizkigu burura (nahiko arraroak normalean) eta ezin izaten ditugu gorpuztu, ezin ditugu burutik pantailara igaro (kable hau asmatzen duten egunean zoriontsu izango naiz). Buruari bueltak ematen hasi, imaginazioaren konpuertak ireki eta blai-blai bukatzen dugu normalean, etorri zaizkigun ideiak marrazki itsura dutelako eta marra...


Gaur txapa tokatzen da bai, baina lasai; gaur, bideo txpa tokatzen da eta. Aurreko batean Spuriumek kontzertuetan jotzen zituen bertsioetaz aritu nintzen eta The Presidents of the United States of America talde australiarraren “Kick out the Jams” kantuaz oroitu nintzen. Guk bertsionatzen genuen kantu hau MC5 talde handiaren bertsio bat zen aldi berean eta youtuben originalaren bila ibili naizenean guzti honekin topatu naiz. Originalarekin hasiko naiz eta ondoren, besteez gozatzeko aukera izango duzue: Pearl Jam, RATM, Hellacopters, PUSA, Silverchair eta Jeff Buckley. Hala ere, ezi...


Gogoan ditut Leioan ikasten egon  nintzenean (aditza boluntarioa da) Bizkaibuseko autobusekin izaten genituen liskarrak. Bereziki gogoan dut gainera, garai haietan unibertsitatean agertu eta bere paretak goitik behera jantzi zituen kartel bat. Bertan, ardiz betetako kamio bat agertzen zen eta hauen azpian, “Bizkaibus nos trata como ovejas” esaldi antologikoa irakurri zitekeen. Ez zitzaion arrazoirik falta Bizkaibusen jarreraz potrotaraino zegoen neska-mutil honek jarritako kartel harri eta nik neuk ere protestarekin bat egin nuen. Hala ere, Bizkaibusek behintzat leku batetik bestera er...


Gaurko klipak nahiko pena ematen zuen egia esan eta gaizki sentitu naiz zuei bideo hau ikusiarazteagatik (oso sentikorra naiz). Nire pekatuaz askatzeko, klip izugarri hau jartzen dizuet (astelehena da, esan dizuet). Simplea,baina izugarria,eta hori gutxi balitz nire talde gustokoenetako batena; Audioslave. Horrela bai, gozatu!


Eta klasikoak nahasten eta nahasten iritsi gara nahasketaren nahasketaren amaierara. Egia esan, gaur ez dut idazteko bat ere gogorik (fundamentuzko astelehen bat aspaldiko partez) eta ederki etorri zait trilogia hau lan gehiegirik gabe gaur ere zerbait jartzeko blog santu honetan. Hala ere, honek ez du esan nahi gaurko bideoa txarra denik gero! Ojo! Klasikoa, Rolling Stones handiena da eta kantua, bere diskografian dituzten ehundaka kantuen artean kuttunena dudana da: Sympathy for the Devil. Nahasketa Neptunes delako batek egina da eta kantuan zehar txertazten dituen  berrikuntzek (Sit...


Aurreko batean, Imanol Aizpuru artista beasaindarrak Bartzelonan ireki berri duen “Hola Barcelona” expoaz aritu ginen. Mezu hartan esan nuen Imanol Euskadi Irratiko Dejavu saioan elkarrizketatu behar zutela eta aste bat itxaroten igaro ondoren, hereneguneko gauerdi inguru horretan berarekin hizketan aritu zen Susana Mujika. Asteazkenean beranduegi egin zitzaionarentzat, hementxe duzue kortea entzungai. Elurrak direla eta, elkarrizketaren erdibidean seinalea moztu zen ebaina minutu erdi bat Marconi eta bere hildakoak madarikatzen aritu eta gero berriz ere gurera itzuli ziren Imanol eta Susan...


Ooh place your hands! In my sooul! Ooh, abesti zoragarria da Reef taldearen hau. Zoragarria da, eta horregatik maltratatu genuen agian hainbeste. Spuriumen garaietan, ibili ginen talde ezberdinen kantuak bertsionatzen eta Steppenwolf-en Born to be Will-rekin batera hauxe zen kantatzen gehien disfrutatzen nuena. Ez dakit entzuten zutenek berdin disfrutatuko ote zuten. Hori bai, abestia entzuteko entsaio lokalean genuen CDa pirata zen eta taldea ikusi gabe neukan gaur arte, ikusi ez banu hobeto. Hala ere, abesti honekin une oso onak pasa ditudanez, barkatu egingo diet; gaurkoz. PD: Uste dut ...


Iritsi da elurra. Urtero desiatzen egoten naiz lehen elur malutak zerutik erortzen ikusteko. Gustoko ditut bai elurra eta baita gure paisaietan eragiten dituen margo berriak; Dena zuri eta zerua grix, gehinbat, zerua grix. Udako zeru urdinak ederrak izaten dira bai baina, egun hauetako zeruak bezalakorik ez dago; niretzat behintzat. Ez dakit zergatik den baina gertutasuna sentiarazten didate, kontraesankorra bada ere beroak iruditzen zaikit, goxoak; etxeko suaren epeltasunaren antzekoak edo. Beti esan  izan dut broma artean, Vikingoren batek Goierri aldean duela mende pilo bat izandako...


Gaur goizean abesti bat tarareatzen harrapatu dut nire burua, ez dakit nondik sartu zaidan baina badakit zein abesti den. Kantua “Allelujah” da eta printzipioz, Leonard Cohenek idatzitakoa bada ere, niri burura etorri zaidan bertsioa iemek hainbestetan aipatzen duen Jeff Buckley-rena da. “The Edukators” filmean entzu nuen lehen aldiz eta zoragarria iruditu zitzaidan. Geroago, berez Cohen jaunarena zela jakinda, aitaren disko zaharren artean buzeatu eta bertsio originala entzuteko parada izan nuen. Hala ere, Jeff Buckleyrena nahiago izaten jarraitzen dut; gozatu.


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!