The Show Must Go On (I)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-02 10:13
4

Hii, ttak, hii, ttak”. Hots ezaguna zen Loinazentzat Anttoni zaharra eskaileretan gora eta behera zebilela bere belaun ortopedikoak ateratzen zuena. Zaletasun bitxia zen laurogeita lau urteko emakume batentzat baina hala eta guztiz ere hantxe ematen zituen lauzpabost ordu egunean makineria zahartu hura bizirik mantendu nahian. Hala esaten zuen berak behintzat: Geldi egon ezkero heriotza nire bila etortzean ez naiz sasoi onean izango zorigaiztoko amorante horri merezi duena emateko. Xelebrea eta poeta, horrelakoa zen Anttoni zaharra.

            Loinaz atarian sartu eta eskaileretara zuzendu zen:

            -Zer moduz Loinaz? Gaur ere bakarrik?- esan zion Anttonik- Garaia izango duzu ba mutil bat aurkitzeko ezta? Bestela ni bezela bukatuko dezu, bakarrik…- Beti berdina esaten zion, xelebrea eta poeta bai, originala, bat ere ez- …Nik ordea, Martin zena izan nun behintzat gazte denboratan...- Loinazek aurpegiarekin kidetasun keinu bat egin zion eta eskaileretan gora abiatu zen.

            Ate parera iristean ezkerreko eskuarekin heldulekua eutsi zuen, kanpo aldera indarra egin eta eskubikoarekin giltza sartu zuen bi buelta eman ondoren atea iriki zedin. Etxe zaharrak ziren eta ate hondatu haiek irekitzeko horrelako trikimailuak erabiltzea beharrezkoa zen. Behin baino gehiagotan bururatu zitzaion atea konpotzea baina ez zuen dirurik horrelako txikikerietan xahutzeko, are gehiago etxea alokairuan izanda. Ez zegoen inori opariak egiteko moduan.

            Bere bizkarrean atea isten ari zela larru marroiezko txamarra erantzi eta sarreran zuen aulkiaren gainera bota zuen, jarraian egongelan sartu eta bere gorputza lehio ondoan zuen etzaulkian bota zuen. Ez zen munduko bistarik hoberena Loinazek bere begien aurrean zuena. Etxea biluzik zegoen eta bere biluztasunaz lotxatu balitz bezala hormak gorrituta zeuden. Ipurdi azpian zuen etzaulkia, telebistaren altzari modura zuen kanpineko aulkia, telebista bera, lurrean botata zeuden dozena ta erdi bat liburu eta beste hainbeste diska, herriko jaietako tonbolan egokitu zitzaion diskmana, hankarik gabeko ohe txiki bat eta hormen gorritasuna apur bat izkutzatzen zuen Queen taldearen poster handia. Ez zegoen ezer gehiago etxe hartan baina ez zen gauza gehiago erosteko modurik ez zuelako baizik eta etxe zahar hura bere bizitzako zubi soil bat bezala ikusten zuelako. Etxe hartan altzariak jartzen hasiko balitz bere biziza etxe hartara kateatuko zuela iruditzen zitzaion.

Bere pentsamentuetan murgilduta zebilela Freddy Merkuryren begiekin egin zuen topo. Orduak pasatzen zituen poster harri eta zehazki erdian zuen esaldi urdinari begira, “The show must go on” zioen eta etxera goibel iristen zenean harrexek ematen zion indarra, berak esaten zuen bezala, txouarekin aurrera jarraitzeko.

Euria ari zuen eta tantoak, malkoak bait litzan, lehioari kolpeka zebiltzan etxean sartzeko baimena eskatzen arituko balira bezala. Loinazek kuttuneko zuen hots txingurrittu hura, musika zen bere belarrientzat eta erabat baretzen zuen. Horrelakoetan, hain maite zuen itsasoan zegoela amestea gustatzen zitzaion, euriak bustitzen zuela  senadi bateko hondarretatik oinutsik ibiltzen irudikatzen zuen bere burua. Horretarako, lehiotik begira jartzen zen eta euria egiten zuen guztietan bezala etxe aurrean sortzen zen potzu bati so geratzen zen. Bi eskuak bata bestearen gainean jarriz bi behatz lodien artean geratzen zen zirrisku batetik potzuaren zati txiki bat begiratzen zuen. Gainontzeko mundua bere begiradatik desagertzen zen eta bere burua kala utopiko hartara bidaltzen zuen.

Bidai hartan zegoela atejoka zebilen norbaitek bere mediterraneotik atera zuen. Loinaz, bere Ikeako etzaulkitik jeiki eta atea irekitzera joan zen. Meditazioa eten zion atejolea Mezulari bat zen eta fardel bat zekarren esku artean. Berarentzat omen zen eta Loinazek agiria sinatu ondoren etxera sartu zuen. Paper marroiz bilduta zegoen fardel harri begira geratu zen eta bere izena inon agertzen ez zela konturatu zen. Hala ere, beste izenik ere ez zen inon ageri eta helbidea ongi jarria zegoenez irekitzea erabaki zuen.

Pol Emika

Pol Emika 2007-02-02 13:18 #1

Testu ederra da; deskribapenak ere asko gustatu zaizkit, baina gaur hainbeste denbora libre eduki duk ala? :-) Oso gustura irakurri dut ipuintxoa, hala ere, gehiago irakurtzeko gogoarekin geratu naiza. Inoiz gertatu al zaizu "Top mantan" pelikula bat erosi eta etxean pelikula ikusten zaudela pelikula erdian bukatzea? Hutsune hori sentitu al duzu inoiz? Horrela sentitu nai ni testua bukatu denean, beraz espero dut "The show must go on"-ek bigarren partea izatea eta behar izanez gero hir... 

indezent

indezent 2007-02-02 14:24 #2

Hemen jartzen diaten guztia ez dek eunen bertan idatzitakoa izaten eta izango bazian enian esango, lanen neok ;). Hau, oain dekela pare bat urte idatzitako ipuin bat dek eta bai, izango dizkik zati gehiago

Amuitz

Amuitz 2007-02-02 21:21 #3

Itsaso urdina fardel marroian. <br />

Hondartzan oinutsik ibiltzeko oinetakoak.<br />

Ezer eza, eta aldi berean, mundu osoa.

indezent

indezent 2007-02-03 15:16 #4

<p>Ederra, zurea?</p>


Utzi iruzkina: