Eginkizuna betea zuen. Bazekien norena zen galdutako kutxa eta gainera helbide bat eta guzti zuen bere jabeari iristarazteko. Hala ere, bazegoen oraindik kutxa hartan atentzioa deitzen zion objetu bat. Kaxaren izkina batean zampatutako paper bola bat zegoen. Behin hasita zer axola zion gauza bat gehiago begiratzea. Ez zuen mutil hura sekula ikusiko eta tentagarria zen oso, paper hura irekitzea. Jakinminak bultzatuta esku artean hartu eta zabaldu egin zuen bere ezker izatarraren gainean leunduz.             Arkatzez eginiko marrazki bat ...


Berriz ere kutxan murgildu zuen bere burua Loinazek eta plastiko poltsa baten barruan zegoen gutun sorta bat hartu zuen. Hartu bezain pronto igorlearen datuen bila buelta eman zion lehen gutunari. Ez zuen ezer jartzen, zigilu baten marka besterik ez zegoen, Aritzaga Udalekua irakurri zitekeen hizki urdin lausotu batzuetan. Gutunari berriz ere buelta eman eta aurrekaldea  begiratu zuen. Amona Ixabel- Aitonaren etxea, hori bakarrik, ez zuen gehiagorik jartzen. Garbi zegoen gutun horiek ez zirela bere amonaren eskuetara iritsi eta norbaitek itzuli egin zizkikola, seguraski udalekuko begir...


Fardela hartu eta etzaulkira itzuli zen. Esertzean, bere lagun suediarraren hezurdurak Anttoni zaharraren belaun ortopedikoarena ematen zuen agonia ohiu bat bota zuen. Edozein egunetan ipurdiarekin lurrean zulo bat egiten bukatu behar zuen. Fardela iztarren artean jarri, paper marroia estutzen zuen sokatzarra askatu eta ireki egin zuen. Kartoizko zapata kaxa bat zen baina ez zapata kaxa arrunt bat. Altxor pirata bat ematen zuen. Egurra  izango balitz bezala margotua zegoen ia bere osotasunean baina iskinak urre kolorez margotuak zeuden taparen erdian erantsia zuen kartoizko sarrail ba...


“Hii, ttak, hii, ttak”. Hots ezaguna zen Loinazentzat Anttoni zaharra eskaileretan gora eta behera zebilela bere belaun ortopedikoak ateratzen zuena. Zaletasun bitxia zen laurogeita lau urteko emakume batentzat baina hala eta guztiz ere hantxe ematen zituen lauzpabost ordu egunean makineria zahartu hura bizirik mantendu nahian. Hala esaten zuen berak behintzat: Geldi egon ezkero heriotza nire bila etortzean ez naiz sasoi onean izango zorigaiztoko amorante horri merezi duena emateko. Xelebrea eta poeta, horrelakoa zen Anttoni zaharra.          &nb...


Azken iruzkinak