The Show Must Go On (IV)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-19 08:46
4

Eginkizuna betea zuen. Bazekien norena zen galdutako kutxa eta gainera helbide bat eta guzti zuen bere jabeari iristarazteko. Hala ere, bazegoen oraindik kutxa hartan atentzioa deitzen zion objetu bat. Kaxaren izkina batean zampatutako paper bola bat zegoen. Behin hasita zer axola zion gauza bat gehiago begiratzea. Ez zuen mutil hura sekula ikusiko eta tentagarria zen oso, paper hura irekitzea. Jakinminak bultzatuta esku artean hartu eta zabaldu egin zuen bere ezker izatarraren gainean leunduz.

Arkatzez eginiko marrazki bat zen. Bertan hondartza bat ageri zen. Itsasoa bizi zegoen eta arkatz marka txikiez euri tantak zeuden marraztuta. Ur ertzean, eserita, mutil bat zegoen eta ondoan, ondoan ez zegoen ezer baina ez zen beti horrela izan, ondoan goma batek, edo agian bihotz minak ezabatutaka norbait zegoen. Paisaia hura ezagun bezain atsegin egin zitzaion Loinazi eta Markeli buruz gehiago jakiteko gogoak hartu zuen. Papelari buelta eman eta eskuz idatzitako poema motz bat aurkitu zuen:

Esanak esanak daude

Pentsatuak pentsatuak

Sentipenak ordea, hor dirau

Zu, ni gabe oso

eta ni, zu gabe huts

Orain inoiz baino gehiago

The show must go on

Ez zuen poeta bezala bizia irabaziko baina Loinazen bihotza merke asko eskuratu zuen ezagutu ere egin gabe. The show mus go on, itsasoa, nola izan zitezkeen hain antzekoak ezagutzen ez ziren bi pertsona? Egia esan, berak Markel ezagutzen zuen. Bere biziari buruz bere lagun askok baina gehiago zekien zihuraski. Ez agian bide zintzoenetik baina... bazekien, eta Markelek ere Loinazetaz jakitea nahi zuen.

Bapatean, atejole batek bere utopia erromantizistatik atera zuen eta Loinaz nor zen begiratzera jeiki zen.  Ateko zirriskutik begiratu eta Anttoni zaharra ikusi zuen. Zer behar ote zuen? Atea ireki eta izoztuta geratu zen. Gutxi gorabehera bere adina izango zuen mutil bat zuen alboan eta ezaguna egin zitzaion. Barruak jauzi mortal bat egin zion. Markel zen.

- Hau da- esan zion Anttonik. Markelek, irribarre bat ahoan zuela kasu egin zion eta hitz egiten hasi zen.

- Atsaldeon. Barkatu baina pareko atera aldatzen ari naiz eta pakete bat bidali dut hona. Ez nekien zihur eskubia edo ezkerra zen eta... nahasi egin naiz. Zuk al duzu?

- Ba... b, bai- erantzun zion Loinazek. Ez zitzaion sekula horrenbeste kostatu silaba bat esatea. Apur bat itxaroteko keinua egin eta etxera sartu zen. Kutxa itxi, paperean bildu, soka lotu eta ate ondora itzuli zen.

- Barkatuko didazu baina niretzat zelakoan ireki egin dut. Hala ere lasai, niretzat ez zela konturatzean ez dut begirtazen jarraitu- Gezur txiki hau esan ondoren eskua luzatu eta fardela itzuli zion - Altxorraren kutxa polita - esan zion irriparre batekin.

Markeli lotsa irriparre txiki batek ihes egin zion eta agurtu ondoren bere etxera sartu zen. Anttoni Loinazekin hitz egiten hasi zen baina honek, atea itxi zion. Atea istean bere kontra jarri zuen bizkarra eta ametsen mundura itzuliz bere barruetarako pentsatu zuen: The show must go on? Ez, The show must begin.

AMAIERA

Amuitz

Amuitz 2007-02-19 12:05 #1

Ezin dek idatzi The show must begin, eta horren atzetik Amaiera.
Oraintxe hasi dela istorioa, jarraitu beharko dek!

indezent

indezent 2007-02-19 12:10 #2

jajajaja ziuraski etzaik arrazoik falta baino bukaera irekik ere badute bere grazia. Jarrai dezala norberak istorioa bere buruan

kukue

kukue 2007-02-19 12:15 #3

Earra. Nere imajinazion Loinaz hoi kiston atxopuska izangoek ta Markel horrek beakin bukauko dik, baño Loinazek bere kaxa goitik behera errepasau ziala esate ziokenen Markelek relazioa puskau ta ospa eingo dik, The show must go on berriro ere. Hor nere bukaera irekia. Oso tipikoa, baño bukaera posible bat.

indezent

indezent 2007-02-19 12:18 #4

irekia irekia... nahiko itxi dekela iruitzen zaiek ba nei

Utzi iruzkina: