The Indezents bloga >>

…eta errutinara buelta. KO baina OK. Ez zaizkit batere ondo sartzen opor amaierak (inori bai?). Lanik ez egiteko jaio naizela uste dut (amak entzungo balit…). Denon artean errazago eramaten dira gauza hauek, animo! (nik behintzat behar ditut). Amsterdam…


Aste Santuak iritsi dira eta blog honek ere oporrak hartuko ditu hurrengo bi asteetan. Hala ere eta Amsterdam aldera abiatu aurretik, egin dugun azken laburrarekin uzten zaituztet. Lan ederra hartu genuen eta egia esan, emaitza nahiko txukuna izan dugulakoan nago. Gauza gehiago ikasteko balio izan digu behinipein eta ederki pasa genenuen gainera. Ea hurrena ere aurrekoa baino txukunago irteten den. Opor onak pasa!


- Hi, Red Hot Chili Peppersak zetozek Bilbo Live Festivalera! - Bai, aurreko batean irakurri nian egunkarian. - Joe, baino kriston kanpaina itten ai dittuk kontzertuako eta oraindik oso goiz duk! Hori Ekainean edo izaten dek ez? - Ez dek hainbesteako izango… - Jode ezetz! Kale guztia pegataz josita zagok… Beida hortxe zagok bat! - Hi tontoa haiz! Hori ezker abertzalek hauteskundetako prestau diken alderdi berrin pegatak dituk artaburue! - Joe, ba oso antzekoa dek… - Kontzeptua bezainbeste egie esan. - Nola? - Gorria, beroa eta oso oso pikantea    


...hippie eta lan askorekin beraz gaur, idatzi gutxi.


Batzuetan burura aspaldiko oroitzapenak etortzen zaizkigu eta askotan ez dugu ulertzen zergaitik demontre gogoratu garen egun, abesti, pertsona edo hots horretaz. Atzo oroitzapen reziklatu hauetako batekin egin nuen topo nire asperkerian eta egia esan, barre batzuk bota nituen oroitzapenaren kontura. Atzo Bittor Aiape handiaz oroitu nintzen. Gogoratuko zarete ziuraski 12-13 bat urteko ume kitarjole honetaz. Bere Hitik handiena 1992ko Nafarroa Onezinerako egin zuen kantua izan zen eta egia esan, kantu honetaz besterik ez naiz oroitzen. Lingua vascorum, lingua navarrorum, ze arraroa euskarari...


-         Manuel… que me quiero divorciar. -         Tu…? De quien? -         Pues de quien va a ser…? De ti gilipollas. Gaur egungo telebistan milaka aldiz entzun ditzakegu mota honetako elkarrizketak. Sekula ezagutu ez dituen anai-arrebak ezagutzen dituena, bikoteari bigarren aukera bat eskatzen diona, biokoteari hirugarren aukera bat eskatzen dion harrena, bikoteari urruntze agindua kentzeko eskatzen diona (laugarren aukera eskatu ostean), bere betiko amodioari maite du...


-Bueno, ta zerta dedikatzen haiz ba? -Ni? Ba basicamente jendea izorratzea. -Hi haiz hi putakumea ez? -Bo, saiatzen neok -Eta, izenik edo izango dek ba? -Bai, Gibela nauk. -Jode, hi haiz hi putakumea! - Bai, eskarrikasko.


Googlen argazkien artean Beasain hitza bilatu ezkero argazki hau agertzen da hirugarren lekuan:    Inofentsiboa ezta...? Eutsi ongo haginei eta egin klik hemen. Utziezue mezutxoren bat, deabruaren abiadan erantzuten dute eta adrenalina martxan mantentzeko ez da metodo batere txarra. Masokistak gara...


Askotan seme alabek ordaindu behar izaten dituzte gurasoen akatsak baina ohikoena, beraien ardura eta salbatu ditzaketen bakarrak beraiek direla onartzea izaten da. Nahiz eta egiten ari direna egin nahi ez izan, nahiz eta beraien ezkontza egunean ondoan eserita dutena maite duten emakume edo gizona ez izan, nahiz eta maite duten gizon edo emakumea lau metrotara izan. Nahiz eta hain gertu izanda ere berarekin egon ezin izan. Gurasoek beraien ohiturak dituzte; zaharrak, zurrunak, eroak, ederrak… Ezkontzaren egunean aitona hiltzen bada 40 eguneko duelua egin behar da eta beraz, ezingo dira ezk...


- Aupa Peio! Ze habil, ataizkiek bi kaña. - Bi? Batekin nahikoa izango duk ba Martin, nik nerea bazeukiat. - Ez ez, bi atera. Bestea nire lagun Gikarentzat duk. Komunera joan dek, orain zetorrek. - Ah! Hirekin lan itten diken Errumaniarra, baneukian gogoa ezagutzeko.   - Aupa Gika! Beida, hau nire lagun Peio duk - Aupa Gika, pozten naiz… - Oi Peio Peio!... - Kar kar, ondo ikasita ekarri duk Martin kar kar - Ez ez, honek horrela hitzegiten dik… - Nola hola? Bueno bueno… Haber Gika, zemuz ikusten duk Euskal Herria? - Mutilak, eskuak elkar gurutza! ekin ta bultza denok batera!... - Joe, a...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!