Iruzurra IKEAko aparkalekuetan Kontu handiz ibili eta are gehiago mota honetako aparkalekuetan. Begira bestela, aurreko astean zer gertatu zitzaidan. Honela funtzionatzen du iruzurrak: IKEAn erositako gauzak autoko maletategian sartzen ari zarela 20 eta 22 urte tarteko bi neska lirain agertzen dira eta zuri ezer esan gabe zure autoko kristalak garbitzen hasten dira beraien artean gorputzak bustiz eta udako tiradun kamixeta txiki horietatik, nahigabe bezala, petxuga zatiak erakusten dizkizuten bitartean. Amaitzean eta propina txiki bat eskaintzera zoazenean sariari uko egiten diote eta nahi ...
Utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk gehiago. Bazekiat hau baino hoberik etorriko ez dekela iruditzen zaikena baina utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk eta gehiago. Bazekiat kontue ez dekela azken trena iruditzen zaiken edo ez, bazekiat kontue, hire trena hau ziala iruditzen zaikena dekela baina utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk gehiago. Ez duk xamurra izango ez, baina utzi zak, utzi hiok joaten, inork etzian esan erraza izango zianik, eta ez dek ez. Esaiok agur irriparre bat ahoan dekela, horixe dek eta oraintxe hitaz behar dikena, utzi hiok, utzi hiok joaten. Beneta...
Oraintxe bertan sinatuko nuke 70 urterekin aiton-amona hauek 80kin dauden bezala egotea. The Zimmer izenarekin egin dira ezagun irla britainiarretan eta The Whoren my generation kantua bertsionatuz salduenen arteko zerrendetan sartu dira. Kutsu komertzial garbia du proiektuak baina inbidia apur bat ere ematen dute “gaztetxo” hauek eta ezin ukatu irriparrea ahoan duzula uzten zaituztela. Gainera Abbey Roadera ere eraman dituzte bideoklipa grabatzeko. Hori osasuna! Nola iritsiko ote gara gu adin horretara? Iristen bagara behinipein…
Sexty Sexersen bigarren diska kalean da dagoeneko. Urkamendi Blues izenarekin iritsi da gugana eta egia esan, ederki datorkio izena. Orain dela hilabete erosi nuen diska baina denbora bat behar izan dut bere osotasunean gozatzeko. Hasieran, txakur bat erostera joan eta lorito batekin itzuli nintzenaren sentsazioa izan nuen baina diskari buelta bat gehiago ematen diodan bakoitzean gehiago gustatzen zait. Lehen diskarekin listoia oso altu utzi zuten Berako mutilek eta bigarren honekin agian talde guztiek egin beharko luketena egin dute; disko erabat ezberdin bat erditu alegia. Lehen diska fre...
Motoan doa Valladoliden barrena. Alde batetik bestera, Pucelako hiritarrei eguna alaitzen. Bere motoak ez du indar gehiegi baina hor dabil egunero Alcalaco Atearen bila. Ez dakit aurkituko duenaren itxaropena duen baina nik behintzat, bere bertsioa Ana Belen eta Victor Manuelena baino nahiago dut. Azkenaldian ezaguna egiten ari da tipo hau sarean eta gauza bat garbi dago; tipo hau fenomeno bat da, gozatu.
Amaitu dut lana. Amaitu dut bai baina ez naiz gaurkoaz ari eta ezta aste honetarako neuzkan lanez ere; lanaz orokorrean ari naiz. Horrela esanda meaten du ez dudala sekula lan gehiagorik egingo baina bizia, ez da hain zoragarria, zoritxarrez. Bi urte daramatzat unibertsitateko liburutegian bekario lanetan eta egia esan oso gustora aritu naiz. Katalogatu, ordenatu, erretserbatu, erreziklatu, ikasle zein irakasleak atenditu… Neguko hotzak eta udako beroak (azken hau bi zentzutan), ikasleen praktika garaiko lasaitasunak eta ikasleen azterketa garaiko estresak. Esperientzia polita izan da baina...
Horixe da azken egunetan buruan darabilkigun ideia. Eugenio Zubiarrainek gure irratira deitu eta bere istorioa kontatu zigunean ahoa bete hortz utzi gintuen. Egia ote? Fidatzeko iturria ematen du 65 urteko altzotar honek baina… jasango al du du Rock & Rollak rokero zahar honen aitorpena? R’NRaren historioa berridatzi beharko al dugu bere egia jakinarazten den egunetik aurrera? Zalantza besterik ez dugu buruan… Hurrengo batean gehiago, uzten badigute behinipein…
Euskadi Gaztea Maketa lehiaketarako finalera sailkatu zirenenan eman nuen beraien berri lehen aldiz. Geroago Villa de Bilbao sarirako ere sailkatu ziren eta gaur ere beraiez hitz egin nahi dizuet. Egia esan gaur konturatu naiz beraien inguruan idatzi nuen postak errorea ematen duela eta blog honetan beraien inguruko erreferentziaren bat egotea beharrezkoa iruditzen zaidanez hor doa berriz ere hikheukek beraientzat prestatu zuen klipa. Gainera egun egokia da beraiez hitz egiteko lehen diska autoproduzitua labetik atera berri baitute. Goierriko hainbat tabernetan izango du...
Tecnifuelle Elgoibar eskubaloi taldeak 1. maila Nazionalera igotzea lortu du asteburu honetan Colindresen jokatutako igoera fasean. Blog honetan idatzi ohi duen Larrazarra eta bre taldea Kantabria aldera joan ziren igoera helburu zutela eta bertan, errioxar, galego eta kantabro batzuekin neurtzea suertatu zitzaien. Azken partidako azken segundurarte itxaron behar izan zuten Elgoibarren igoera ziurtatzeko baina itxaroteak merezi izan zuen eta “TecniFUERTE” 1. maila Nazionalean da dagoeneko. Hemendik, zorionik beroenak talde eta afizio osoari eta zehazki taldean jokatzen duten bi beasaindarre...
"Mobila ixilik dago, eta irratian amodio kantuak besterik ez dituzte jartzen. Mobila ixilik dago, eta ni, ezin naiz ixildu. Mobila ixilik dago eta nire belarrietara, amodiozko kantuak besterik ez dira iristen. Ez nuen uste musika gorrotatzera iritsi ahal nintzatekeenik baina mobila ixilik dago eta agian, posible izango da, agian, posible da. Mobila ixilik dago, ea ni ixiltzen naizen! …hitz egiten utzi bazindut agian ez ginen, zu , ni, eta mobila, ixilik egongo…"
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D