Nire e-maila erotuta dago! (I)
Iruzurra IKEAko aparkalekuetan
Kontu handiz ibili eta are gehiago mota honetako aparkalekuetan. Begira bestela, aurreko astean zer gertatu zitzaidan. Honela funtzionatzen du iruzurrak:
IKEAn erositako gauzak autoko maletategian sartzen ari zarela 20 eta 22 urte tarteko bi neska lirain agertzen dira eta zuri ezer esan gabe zure autoko kristalak garbitzen hasten dira beraien artean gorputzak bustiz eta udako tiradun kamixeta txiki horietatik, nahigabe bezala, petxuga zatiak erakusten dizkizuten bitartean.
Amaitzean eta propina txiki bat eskaintzera zoazenean sariari uko egiten diote eta nahi duten bakarra hiriaren beste puntan dagoen merkatal-gunera eramatea dela esaten dizute. Baiezkoa eman ezkero autoko atzeko eserlekuan sartzen dira biak eta merkatal-gunera zoazela zure muturren aurrean joku lesbikoak egiten hasten dira.
Beste merkatal-gunera iristean, bietako bat aurreko eserlekura igarotzen da eta basapizti baten moduan zurekin larrua jotzen du gehiago ezin duzun arte. Une horretan besteak diru-zorroa lapurtzen dizu.
Irizur sistema burutsu honen bidez diru-zorroa lapurtu zidaten asteartean, asteazkenean, bi aldiz ostegunean, ostiralean eta ziuraski, baita bihar arratsaldean ere.
Eskuminak denentzat eta kontuz ibili.
Iruzkinak
borthuzai 2007-06-08 17:41 #1
ai! oraintxe gogoratu naiz lanpara baten premian nagoela!

Bewater 2007-06-08 20:38 #2
Horretarako ez dago IKEAraino jun beharrik Legorretako kurban ere gauza antzekoa egingo dizute, baina Borthuzai lanpara behar baduk aprobetxatu eta dos por uno intzak...
indezent 2007-06-08 21:18 #3
Garbi dagoena da gai hauek baina gauza hoberik ez dagoela zuek gurera erakartzeko jajaja
Amuitz 2007-06-09 03:56 #4
Baina e-maila, zergatik erotu da?

kukue 2007-06-09 14:42 #5
Kaben dio... esaten nian nik azkenaldin jende asko juten dekela Ikea mueblek eostea... dana aklarau diak honekin. jeje

indezent 2007-06-10 15:30 #6
e-maila erotu? Kontue da azkenaldin kriston email katxondok iritsi zaizkitela eta euskerara itzultzen hasi naiz blogen jartzen juteko. Seriei izenburu bat jarri beharra neuken ta hauxe okurritu zait, sin mas
i eme 2007-06-14 00:40 #7
jajajajaja!!! holako publia egiten badek, IKEAkoek gustora eukiko dittuk ;)
joder hi, lehengo blogaren ritmoa ezin billatu nebillek eta hik zeozer idazteko arrazoia jarri diguk ;p

indezent 2007-06-14 14:15 #8
...nire erritmoa bila ezinik nebilek pa...
bootxo 2007-06-15 21:30 #9
Eta publiko femeninoarentzat ez dago mezurik? Joe, niri Viagrako emailak besterik ez zaikit iristen! Beharbada IKEAra joateko prestaketarako izango da... ;-P

Utzi iruzkina: