The Indezents bloga >>

Azken Trena, bagoaz!



Gogoan dut, txikia nintzela nire herria itsusia zela pentsatzen nuen garaia. Urteak aurrera joan diren heinean ordean, pertzepzio hori aldatuz joan da. Beasainek urteekin asko irabazi duelakoan nago baina garbi daukat herri honen edertasuna nahiko artifiziala dena. Normalean herri batek dituen gauza ederrak zaharrak izan izan ohi dira eta Beasainen, ez da ezer zaharra gelditzen. Txikia nintzenean galdetzen nion dagoeneko nire buruari nire herriak zergatik ez oten zuen alde zaharrik beste guztien moduan baina azkar ulertu nuen gabezia honen arrazaoia. Beasainen dena bota dugu eliza eta Igart...


Astean zehar oheko izarak irentsi egiten gintuzten eta amak etorri beharra izaten zuen esnatu, gosaria eman eta eskolara bidaltzeko. Asteburuetan berriz, goizeko zazpiretan ohetik jauzi egiten genuen inork ezer esan gabe. Etxeko guztiak aztoratu eta kalera irteten ginen gertuen bizi zen lagunari tinbrea jotzeko. Goiz zen inoren tinbrea jotzeko (orain ez genuke horrelakorik egingo) baina ez zuen axola, etxe horretan ere baziren ordu pare bat denak esnai zirela. Kalera irteten ginen eta bazterrak nahasten pasatzen genuen eguna. Baloi batekin, pelota batekin edo espaziountzi bat izan zitekeen ...


Badira aste batzuk errutinara bueltatu garena baina pixkanaka pixkanaka joaten gara errrutina bera zer den gogoratzen (beti kostatu izan zait aterrizatzea). Goizean esnatu, egun osoa kanpoan pasa eta egin beharreko guztia (edo denbora eman diguna) egin ondoren, etxera itzultzen gara. Hala ere, etxera itzultzean izaten dugun humorea ez da beti berdina izaten, izan dugun egunaren araberakoa baizik eta behin baina gehiagotan, ez da altxaferuak botatzeko modukoa izaten. Atzokoa horrelako egun bat izan zen eta etxerako bideari ekiteko prest autoan sartu nintzenean, hoberena etxera iritsi eta sof...


Joan zen ostegunean hasi zen berriz ere Goieniz Zineklub beasaindarrak urtero eskaintzen duen zine zikloa eta aurtengoan, sekula baina interesgarriago dator. Azken urteetan filma onak bota omen dituzte betse hain on ez batzuen artean baina kanpoan nintzenez pare bat aldiz besterik ezin izan naiz joan eta ezin izan ditut ikusi; ez onak eta ezta txarrak ere. Aurtengoan aldiz, herrian naiz eta astero joateko intentzioa daukat. Joan den ostegunean George Clooneyren “Buenas Noches, y Buena Suerte” filma eskaini ziguten baina ikusita nuenez etxean geratu nintzen. Hemendik aurrera, ostegunero hant...



Urriaren 9a. 2006ko egun honetan idatzi omen nuen blog honetako lehen mezua, hori dio behinipein artxiboak. Urtebete pasa da egun hartatik eta horren arabera, nire kalkuloek akatsik ez badute, blog honek bere lehen urtebetetzea ospatzen du gaur (eske las pillo al vuelo). Ez dakit bizi luzeegia izango duen, lehen urtetik erretzaile sutsua izan baita gure blog hau eta txurruta ere asko gustatzen baitzaio. Hala ere, musika ona eta lagun hobeak izan ditu bidai-lagun azken urte honetan eta ziur horrek ere bizia luzatzen duela (nahiz eta medikuek aurkakoa esan). Zorionak The Indezents!


Aurreko batean esaten genuen errugby mundiala martxan zegoela eta egia esan, makina bat ezuste ematen ari zaigu aurtengoan Frantzian jokatzen ari den txapelketa. Lehen fasea jokatu ondoren, Hego Hemisferiokoek garbi utzi zuten beraien nagusitasuna eta txapelketa haurjoku bat izan behar zelakoan ginen Zelanda Berria eta Australiarentzat. Ipar Hemisferiokoek aldiz, kontrako itxura eman zuten eta etxekoek, Frantziak, eta aurreko txapeldunek, Ingalaterrak, Munduko Kopan aurretik zituzten egunak gutxi zirela ematen zuen. Hala ere, kirola ezustekoz betea dago eta errugbya ez da gutxiago. Finalaur...


"…bandera trapu bat da, haizerik ez badabil... Halaxe esaten zuen taberna harren iluntasunaz probestuz Felixen belarrietan barna garuneraino sartzen zitzaion Duten kantu hark. Behin eta berriz errepikatzen zen esaldi bera baina hitz jokuetan ez bezala, errepikatzen zen bakoitzeko zentzu gehiago hartzen zuen. Are gehigo, burua altxatu eta tabernaren beste puntan zuen Samsun telebista erraldoiean Arnaldo Otegi prentsa-aurreko bat ematen ikusten zuenenan. Antza zenez ezker abertzaleak bere bozkak Euskal Herriealdeetako Alderdi Komunistarentzat izatea erabaki zuen. Agian, Felixek ere beraiei em...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!