The Indezents bloga >>

Beti berdina egiten dugu. Asteburua aurrekoa baina lasaixeago hartzekotan, herrian geratzen gara baina ez dakit zergatik, ez du sekula asteburu lasaia izaten amaitzen. Nahi edo ez (gure barrenean nahi dugu, hori da arazoa) garagardo bat bestearen atzetik edaten amaitzen dugu beti, Beasainen, Getarian edo Txina Popularrean (horrelakoak gara, ez dago ongi bakoitzaren izateari aurka egitea). Hala ere, aste honetan gure patua aldaerazi dugu eta larunbat gauean etxeko atetik zuzen zuzen sartzea lortu genuen (ostirala beste gauza bat izan zen, gauzak kolpean aldaztean ez da ona osasunarentzat). L...


Asteartean hasi ginen Keler Nation saioarekin Segura Irratian eta konturatzerako, egin dugu lehen astea. Balorazio orokorra egin behar bada, positibotzat hartuko nuke lehen aste hau nahiz eta hobetzeko gauza asko dauden. Batzuk, ez dira nahi bezala irten eta hitz egiterako orduan, gehixeago askatu beharrean gaudela iruditzen zait. Hala ere, sentsazioa ona geratu zait gauzak ongi egin ez baditugu ere, etorkizunean ongi egingo ditugunaren ziurtasuna baitut. Lehen aste honetan sorpresa ugari eraman ditut. Normala izango zen lehen aldiko nerbioak direla ete jendea lokomotora bat bailitzan hizke...


Estimado Mariano: Le escribo desde estos bellos parajes de Las Vascongadas porque ultimamente me tiene muy preocupado España en general y mi españolidad en concreto. Veo preocupado por la tele que los pilares de nuestra patria se van desmoronando dia a dia.  Los separatistas se reproducen por momentos, utilizan cualquier acto para hacer alarde de sus incomprensibles aspiraciones y si eso fuera poco nos las quieren imponer a los que siempre hemos respetado su cultura, que al fin y al cabo, tambien es nuestra. Como le decia, esto me tiene seriamente preocupado pero que le vamos a hacer?...


Nori ez zaio inoiz otu bere notak aldatzea? Denoi pasa izan zaigu burutik behin edo behin mota honetako barrabaskeriaren bat (onartu zazue) baina horrelako kontuak, amodio platonikoen antzekoak dira; sekula izango ez ditugunaren ziurtasunak areagotzen du beraiekiko nahia. Gogoan dut Bilbon nirekin ikasi zuen batek, gurasoen konfidantza falta zela eta, nola bere aita-ama maiteentzat idazkaritzara bere notak eskatzera joan beharrean izan zen eta eskaneatu ondoren, notak aldatu eta etxera eraman zituen. Ez zebiltzan batere oker bere gurasoak semearengan konfidantzarik ez izatean baina ziur, be...


Gaur da eguna. Gaur hasiko da Keler Nation saioa Segura Irratian eta egia esan, hasteko desiatzen naiz. Gaueko 10:30etan hasiko gara Keler Nation Erresuman murgiltzen eta esan beharrik ez dago, denok gonbidatuta zaudetela 89.2an gure estreinua entzutera. Gaurkoan gauza gehiegi ditut buruan eta ez dut askoz gehiago kontatzeko beraz, gonbidapen honetara mugatuko naiz. Ea inor animatzen den... Gogoz gaude bideari ekiteko, ea inork gogoz entzuten gaituen eta bide luze eta oparoa izaten den. Ongi etorri gure erresumara zuena ere, izan baitaiteke! Entzun daitezela kitarrak!


...zer gertatuko litzateke gaur egun mesias jaioko balitz?... Xabitxo is comming...


Hitzik gabe, horrelaxe geratu naiz talde honen Fosforo hit-a entzun dudanean, hitzik gabe. Gure artista Imanolen flogean nebilen eta Hanburguesa Vegetal izena daraman talde honen bideoetara lotura bat aurkitu dut bertan. Hitzik gabe geratu naiz, badakit behin eta berriz errepikatzen ari naizena baina ezin dut askoz gehiago esan. Alde batetik, Kea talde beasaindarra Euskadi Gaztea maketa lehiaketako finalera sailkatu zenean, frenopatiko biztanle potentzial hauek ere han zirela eta beste alde batetik, mezuaren tag-ak jartzerakoan, musika tag-a jarri edo...


"... nire imaginazioak irentsi egiten nau. Zureak, biok irensten gaitu..."


IN THE MOOD FOR LOVE Zuzendaria: Wong Kar-Wai Gidoia: Wong Kar-Wai Musika: Michael Galasso Aktoreak: Tony Leung, Maggie Cheung, Rebecca Pang, Liu Chum Herrialdea: Hong-Kong Urtea: 2000                                  Joan den asteazkenean, Wong Kar-Wai zinemagile Honk-Kongdarraren filma hau ikusteko aukera izan genuen HUHEZIko fakultateak eskaintzen duen zineklubean. Filme berezia iruditu zitzaidan eta gustora  egon nintze...


Blog kontuan esan nahi dut! Ez al zenuten atzoko marrazketa pornografikoarekin nahikoa izan? Gaur begirada atzera bota eta nire lehen blogaz oroitu naiz. Ez zuen denbora gehiegirik iraun eta egia esan ez nituen gauza asko bertan zintzilikatu baina blogaren funtzionamendua ezagutzeko balio izan zidan. The Indezents honetan idatzitako hainbat mezu lehendabiziko aldiz blogari.net plataforman sorturiko blog honetan jarri nituen baina nitaz gain, beste inork irakurri ote zituenaren zalatzak nituenez (zalantza ziurrak alegia) berriz ere zintzilikatzea erabaki nuen.   ...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!